45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Junts pel Sí taldeko parlamentariekin bilduta dago Puigdemont, agerraldirako minutu gutxi falta direnean

Nahasmen handia dago uneotan Parlamentuan; hipotesiak dantzan dabiltza baina inork ez daki zehazki zer dela-eta atzeratu den ordubete Carles Puigdemonten agerraldia. Bitartean, presideneta Junts pel Síko parlamentari gehienekin bileran dago oraintxe. Aurretik JxSi eta CUPen arteko bilera izan da, azken horien desadostasunak izan baitaitezke atzerapenaren zergatia; Vilaweben arabera, bileratik pozik atera dira CUPeko kideak.

CUPekin desadostasunak ere atzerapenaren arrazoi izan litezke El Nacionalen arabera

Nazioarteko bitartekaritzaz gain, CUPekin desadostasunak ere badaude plenoaren atzerapenaren atzean El Nacional webguneak argitaratu duenez.

TV3k azaldu duenez CUPek esan du Puigdemontek irakurri beharreko testua ordubete lehenago jaso duela eta aztertzen ari dela, horregatik atzerapena.

Junckerren prentsa-arduradunak ukatu du atzerapenak Europako Batzordearekin zerikusia duenik

Carles Puigdemonten agerraldiaren atzerapenaren motiboa Europako Batzordearen bitartekaritza izan zitekeela adierazi dute azken minutuetan zenbait hedabidek. Jean-Claude Junckerren prentsa arduradunak ukatu egin du Twitter bidez.

 

Jordi Sànchez (ANC): "Elkarrizketa eta nazioarteko bitartekaritza izango dira Puigdemonten agerraldiaren ardatzak"

Jordi Sànchez ANCko presidenteak adierazi du "elkarrizetarako deia eta nazioarteko bitartekaritza" izango direla Carles Puigdemontek Kataluniako Parlamentuan egingo duen agerraldiaren ardatzak. Legebiltzarrean bertan egin ditu adierazpenok Sànchezek.

Plenoa ordubete atzeratu da: nazioarteko bitartekaritzak eragina izan dezake zenbait iturriren arabera

Puidgdemontek berak eskatu du plenoa ordubete atzeratzeko El Nacional-en arabera. TV3ek azaldu duenez, plenoaren aurretik parlamentuko mahaiaren bilera deitu dute. Atzerapena nazioarteko bitartekaritzarekin lotuta egon daitekeela adierazi diote Catalunya Radiori Puigdemonten gobernuko iturriek. Bestalde, PPk eta Ciudadanosek eskatu dute plenoa bertan behera uzteko, baina proposamen horrek ez du aurrera egingo parlamentuko mahaian alderdiek duten pisua kontuan hartuta.

Mariano Rajoyk 155. artikuluaz harago doazen legeak ezar ditzake Katalunian

El Paisek zabaldu duenez, Madrilgo gobernuaren bozeramaile Rafael Hernandoren ahotan jarrita, Mariano Rajoyren gobernuak 155. artikulutik haragoko erantzun multzo konplexuago bat dauka prestatuta Kataluniarako. 155. artikulua ezartzeko oinarri juridikoa falta dela esan dio Rajoyk gaur Ciudadanoseko Albert Riverari.

Andoni Unzaluk (PSE) Kataluniari 155. artikulua ezartzea defenditu du

Naiz-ek argitaratu duenez, Turismo sailburuaren gabineteburu den Andoni Unzaluk Euskadi Irratiko tertulian defenditu du Kataluniari Espainiako konstituzioaren 155. artikulua ezartzea, baztertu gabe Puigdemont presidentea bera atxilotzea. EH Bilduk eskatu du Unzalu berehala kargutik kentzeko.

BIDEOA: Puigdemont Legebiltzarrera iritsi den unea

 

"Tankerik ez begi-bistan": Katalunian dauden indar militarren mugak azaldu ditu 'La Directa'-k

"Tankerik ez begi-bistan" izenburua jarri dio La Directa-k gaur argitaratutako artikulu bati, zeinean aztertzen den Katalunian armada espainiarrak daukan presentzia. Azken asteetan sare sozialen bidez irudi asko zabaldu dira, erakutsiz ibilgailu militarrak Kataluniara bidean. Datuetan oinarrituta ordea, hedabide kataluniarrak azaldu du presentzia militarra ez dela ohikoa baino handiagoa, salbuespen bakarrarekin: Zaragozatik bidalitako 20 kamioi, funtzio logistikoarekin bidaliak Sant Boira.

Jesus Rodriguez kazetariak sinatutako piezaren arabera, 70.000 eta 270.000 soldatu artean beharko lirateke Katalunia kontrolpean edukitzeko –kopuruan hainbesteko tartea egotearen arrazoia da, herritarrek hartuko luketen jarrera aldagai garrantzitsua delako mota horretako operazioetan–. Bestalde, kontrol sinbolikoago baterako –garraio, energia eta telekomunikazioen oinarrizko azpiegiturak hartzea, adibidez–, 5.000 soldatu beharko lituzkete. La Directa-ren arabera, gaur egun armadak Katalunian dauzkan indarrekin, hori ere ez litzateke posible.

Pintaketa faxistak Bartzelonako Ramón Llull eskolan

Margoketak agertu dira urriaren 1ean errepresioa gehien jasan zuen guneetako batean, Bartzelonako Ramón Llull eskolan. Katalunia Espainia dela aldarrikatuu, Puigdemont iraindu eta Guardia Zibila goratzen dute pintadek, besteak beste.

 

Munduko suhiltzaileok, zatozte gurekin batera herritar katalanak babestera

 “Zerbitzuz kanpo gaudenean, poliziaren erasoengandik herritarrak defendatzera kalera ateratzen ari garen suhiltzaileak gara. Munduko suhiltzaile maiteak, Kataluniako suhiltzaileok zuen laguntza eskatzen dugu, gure herritarren funtsezko eskubideak babesteko”. Horrela dio suhiltzaile katalanek zabaldu duten webguneak. “Etorri eta lagundu nahi bagaituzu zibilak babesten, demokraziaren, eskubideen eta askatasunen borrokan, jarri gurekin harremanetan! Eskuak zabalik hartuko zaitugu eta lo egiteko lekua aurkituko dizugu”. Kataluniako profesionalei babesa adieraziz nazioarteko suhiltzaileek manifestua sinatzeko edo argazkia ateratzeko aukera ere ematen du guneak.

 

Aldebakarreko independentzia aldarrikapenik ez dezala egin eskatu dio Puigdemonti Europako Kontseiluko presidenteak

Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak "elkarrizketa ezinezko bihurtuko duen" iragarpenik egin ez dezala eskatu dio Carles Puigdemonti, twitter bidez.

 

 

Urriaren 1ean poliziak eragindako lesioengatik 218 salaketa jada Bartzelonako hirian

ANCk jakinarazi duenez, dagoeneko 218 salaketa jaso dira Bartzelona hirian urriaren 1ean Espainiako poliziek eragindako lesioak direla eta. Gehienak lesio arinak dira, baina bi kasu larri ere badaude.

Puigdemonten aurkako kereila jartzea aztertzen ari da Espainiako fiskal nagusia

Carles Puigdemont Generalitateko presidentea auzitara eramatea aztertzen ari da José Manuel Maza Espainiako Estatuko fiskal nagusia. Ara egunkarian jaso dutenez, Puigdemontek parlamentuan egingo duen adierazpenarenaren ondoren gerta daitekeenaz Mazaren inguruko iturriek ez dute inongo ekintzarik baztertzen, ezta “iraultza delitua” leporatuta presidentearen aurkako kereila aurkeztea ere. Delitu horregatik 15-25 urte arteko espetxe-zigorra jaso dezake. Dirudienez, informazio hori iritsi zitzaion Pablo Casado PPko komunikazio idazkariordeari, eta horregatik iradoki zuen bere diskurtsoan Puigdemontek kartzelan bukatu dezakeela.

 

Traktoreek bete dute Lluís Companys pasealekua

Puigndemonten agerraldirako pare bat ordu falta denean, estelada eta senyerekin jantzitako traktore ugarik bete dute Bartzelonako Lluís Companys pasealekua, bertakoen txaloen artean.

 

 

Kataluniari autonomia ez kentzeko eskatuko duen mozioari, ezezko botoa PSOEk

eldiario.es hedabideak zabaldu du PSOEren erabakia: En Comútaldeak (Podemos) Madrilgo Legebiltzarrean aurkeztu duelarik proposamen bat eskatuz ez dadila aplikatu 155. artikulua Katalunian, sozialistek ezezkoa emango diote. Esan nahi baita, bidea irekita utziko diote Kataluniaren autonomia eteteko Mariano Rajoyk daukan aukerari. Patxi Lopez izango da sozialisten jarrera defendituko duena.

Òmnium eta ANCren kontuak blokeatu eta arakatzeko baimena eskatu dio Guardia Zibilak Carmen Lamela epaileari

Katakuniako hainbat erakunde publiko eta elkarteren aurka sedizioagatik abiatutako ikerketaren barruan, Guardia Zibilak Òmnium eta ANC taldeen diru kontuak bloketu eta arakatu ahal izatea eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileari.

Halaber, Mossoei eskatu diete identifika ditzatela urriaren 1ean Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren kargak "oztopatu" zituzten agenteak.

Puigdemont "berehala" atxilotzeko prest legoke Espainia, Bloombergen arabera

Espainiako Gobernuaren asmoen berri duten bi iturri aipatuz, Bloomberg-ek argitaratu du Espainiako Gobernua prest dagoela Puigdemont "berehala" atxilotzeko, gaur arratsaldean independentzia aldarrikatzen badu. Informatu duenez, erabakia ez dago hartuta oraindik eta arratsaldeko adierazpenak baldintzatuko du. Nolanahi, Espainiako indar polizialak prest daude operazioa martxan jartzeko.

Katalunia independentean, Barçak espainiar Ligan jarraitu ahal izango luke…

… baldin eta Kataluniako Futbol Federazioa ez balitz (edo ez balute) Espainiako Federaziotik ateratzen, edo gobernuak Kirolaren Legea aldatuko balu. Horiek dira ere Txapeldunen Liga jokatu ahal izateko baldintzak.

> Artikulu osoa Jon Tornerren blogean.

Turull: "Gobernua erabat kohesionatuta dago presidenteak esango duenarekin"

Jordi Turull Generalitateko bozeramaileak hitz egin du, prentsaurrean. Adierazi du Puigdemontek esango duenarekin guztiz kohesionatuta dagoela Generalitatea, baina ez du ezertxo ere aurreratu presidenteak esango duenaz, kazetariek behin eta berriro galdetu arren.

PPko Pablo Casadori buruz galdetu dio kazetari batek –aurreko egunean honek ulertzera eman zuen Companysek bezala amaituko zuela Puigdemontek–. "Frankistek fusilatutako presidente bakarra izan zen Companys", adierazi dio minduta Casadori.

"Espainiako estatua guri min egiten saiatzen ari da, baina bere burua kaltetzen ari da", adierazi du, ondoren gehitzeko "Kataluniako ekonomia sendo eta indartsua" dela. Kataluniatik egoitza fiskala ateratzen ari diren enpresen harira, "Kataluniako ekonomia kaltetzen saiatuz, Espainiakoa kaltetzen ari dira", esan du.

155. artikulua aplikatzeari buruzko jarrerak astearte honetan argituko dira Espainiako Kongresuan

En Comú-k bultzatuta, astearte honetan bertan eztabaidatuko da Espainiako Kongresuan Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioari buruz. Carles Puigdemontek arratsaldean egingo duen adierazpenaren ondoren egingo da debatea eta espero da bertan argituko dela alderdi bakoitzak bere posizioa argitzea Kataluniaren autonomia bertan behera uztea ekarriko lukeen erabakiaren inguruan. Zenbaiten ustez, eztabaida gaur bultzatzeko En Comú-ren motibo nagusia da PSOEren jarrera argitzea, azken asteetan gaiari buruzko mezu kontraesankorrak eman dituelako.

Valentzian faxistek egindako erasoez mintzatu da CUPeko Anna Gabriel

Urriaren 9ko Valentziako gertakariez adierazpena egin du Anna Gabriel CUPeko kideak, Estitxu Eizagirrek jasotako irudiak:

 

ANCren bideoa, independentzia aldarrikapenaren atarian zabaltzeko

ANCk bideo bat sareratu berri du, independentzia aldarrikapena baino ordu gutxi lehenago.

Generalitateko presidente ohi Montillak eskatu du independentzia ez aldarrikatzeko

Generalitateko presidente ohi José Montillak eskatu die Puigdemont eta Forcadelli ez dezaten independentzia aldarrikatu, gaur zabaldu duen eta ARGIAk laburbildu duen agirian.

Pantaila erraldoiak Katalunia osoan eta autobusak Bartzelonara

Gaurko Legebiltzarreko saioa jarraitzeko pantaila erraldoiak jartzen ari dira Kataluniako hainbat lekutan. Bartzelonan, Gironan, Reusen, Ripollen, Manresan, Lleidan, Sallenten...

Horrez gain, autobusak antolatzen ari dira inguruetatik Bartzelonara joateko.

Generalitatea bildu da eta 13:00etan eskainiko du prentsaurrekoa

Kataluniako gobernuak adierazi duenez, goizean bildu da Carles Puigdemont bere sailburuekin. 13:00etarako iragarri dute prentsaurrekoa, ondo bidean bozeramaileak emango duena.

 

Hainbat lagun hasi dira jada CaixaBanken zeuzkaten kontuak ixten Nafarroan

30 bat lagun elkartu ziren astelehenean Iruñeko Katakraken CaixaBanken dauzkaten kontuetatik dirua ateratzeko, banku horrek Kataluniako independentzia prozesuaren aurrean bere egoitza aldatzearen ondorioz. Ekimenaren bultzatzaileek azaldu dutenez, beste 40 lagun ere jarri dira beraiekin harremanetan, euren kontuak ixteko prest daudela adieraziz.

CaixaBanketik dirua ateratzea erabaki duten bezeroen bilera astelehenean Katakrakten.

"Egunero hartzen ditugun erabakiak bi aldiz pentsatu behara dugu, eta gure balioen kontra jotzen duten enpresekin ditugun harremanak berrikusi", adierazi zuten bildutakoek. Batzuk hasiak dira jada euren kontuak ixteko tramiteak egiten eta astelehenko bileran aztertu zen hori egiteko kasu bakoitzean zer nolako aukerak dauden. Datozen egunetan jakinaraziko diote finantza erakundeari kontuak ixteko arrazoia zein izan den, lehenbizi banaka eta gero kolektiboki. Gainera, euren lankide, senide eta lagunen artean ere zabalduko dute ekimenaren berri.

Datorren astelehenean, urriak 16, berriz bilduko dira Katakraken, 19:00etan. Email helbide bat ere jarri dute ekimenarekin bat egin nahi duen ororen zerbitzura: bagoazcaixabank@gmail.com.

800 kazetari daude gaur Kataluniako parlamentuan akreditaturik

Gehienek kanpotik segituko beharko dute Carles Puigdemonten deklarazioa, baina eraikinaren barrua bezala kanpoa goizean goizetik kameraz gainezka daude.

 

Bihar 16:00etan Rajoyren prentsaurrekoa

Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyk prentsaurrekoa eskainiko du Espainiako Kongresuan asteazkenean 16:00etan, Kataluniako egoera politikoa analizatzeko.

Joan Tardà (ERC): "Boteretik atea ireki da kalera irten daitezen talde ultrak Valentzian bezala"

ERCren Madrilgo diputatu Joan Tardàk egin du salaketa hori TV3 telebista publiko katalanaren Els matins saioan, zehazteko sektore batzuetan badagoela "Kataluniako gizartea ulsterizatzeko gogoa". Carles Puigdemontek gaur Legebiltzarrean egingo duenaz esan du: "Bi ardatzak izango dira batetik Urriaren 1a egon dela eta bestetik herri hau beti aurrera atera dela negoziatuz. (...) Orain behar ditugu adorea eta buru argia". Ada Colau Bartzelonako alkatearen proposamenaz hau esan du: "Ekidistantzia nahasgarria iruditzen zait, alde batetik dagoenean babesik gabeko herria eta bestetik Estatu bat bere bortizkeria guztiarekin". 

ANC: "Eman diezaiegun babesa Gobernuari eta Parlamentuari modu baketsuan"

Catalunya Radio-n egindako adierazpenetan, ANCko presidente Jordi Sànchezek herritarrei eskatu die modu baketsuan emateko babesa Gobernuari eta Parlamentuari. "Ez gaitezen probokazioetan erori", esan du.

Herritarrak 18:00etan deitu dituzte Parlamentuaren aurrean. Hemen kartela.

 

Bi guardia zibil harrapatu dituzte Puigdemonten aurkako pintada bat egiten

Alcarrás herriko udaltzainek bi Guardia Zibil harrapatu dituzte Puigdemonten aurkako pintada bat egiten galizieraz. "Puigdemont nunca mais" dio errepidean egindako idatziak, Segre egunkariak jaso duenez.

Puigdemont bidea: elkarrizketara irekitako independentzia aldarrikapena

Carles Puigdemont presidenteak erreferendumeko emaitzen berri emango du Kataluniako Parlamentuan, 18:00etatik aurrera. Interbentzio historikoa egitea espero da, iturri soberanisten arabera. Zer eta nola esango duen da inkognita nagusia, baita Espainiako Estatuaren erreakzioa ere. Ara.cat-en diotenez, elkarrizketa ahalbidetuko duen independentzia aldarrikapena egitea espero da, hau da, bateragarri egitea erreferendum legea –zeinak aurreikusten duen erreferendumean baietzak irabaziz gero independentzia aldarrikatzea– eta trantsizio legearen aplikazio progresiboa. Independentzia aldarrikapenaren eta bere aplikazio efektiboaren salto gradual bat.

Nació Digitalen diotenez, "Puigdemonten adierazpena Kataluniako Errepublikaren hasiera formala izango da".

Josep Borrell (PSOE): "Ez dago bitartekaritzarik eta ez du egon behar"

Espainia osotik Bartzelonara joandako unionistei Vargas Llosarekin batera mintzatu zitzaiela eta oraindik emozioa gainditu gabe erantzun die Josep Borrell ministro ohi sozialistak El País-en galderei. Generalitatearen eta Madrilgo Gobernuaren arteko bitartekaritzaz pentsatzen duena argi eta garbi utzi du: "Bitartekaritzarik ez dago eta ez du egon behar".

ANCk herritarrei dei egin die asteartean 18:00etan Legebiltzar inguruan biltzeko

Kataluniako Legebiltzarrak bihar 18:00etan hasita baitu osoko batzarra urriaren 1eko erreferendumak aztertzeko aztertzeko, ANC mugimenduak herritarrei dei egin die atarian biltzeko, legebiltzarkideei eskatuz erreferenduma aitortu eta Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko.

 

PPko eledunak Puigdemonti mehatxua: Companysek bezala (fusilatuta) bukatu dezakeela (bideoa)

Prentsaren aurreko agerraldian egin du adierazpen eskandalagarri hori PPko eledun Pablo Casadok.

 

Kataluniako Auzitegi Nagusiak bere egoitzaren zaintzaren ardura nagusia Polizia Nazionalari eman dio

Orain artean Mossoen esku bazegoen Auzitegi Nagusiak Bartzelonan daukan egoitza zaintzeko ardura osoa, orain Polizia Nazionalarekin batera jardun beharko dute eta gainera polizia espainiarraren aginduetara. Kataluniako legebiltzarrak alde bakarreko independentzia aldarrikatu dezakeen egunaren bezperan hartu du erabakia Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

 

Urriaren 12a ere iritsiko da eta Katalunian askok normaltasunez egingo dute lan

Urriaren 10an asko dago jokoan Katalunian, baina horren ondoren 11 iritsiko da eta gero 12a... Espainiako (eta batik bat Guardia Zibilaren) patroia den Pilarreko Andramariren eguna. Urtero bezala baina aurten indar handiagoz dabil egun horretan ezer ospatu ez eta normaltasunez lan egiteko deia Kataluniako bazter askotan. Ez dira gutxi zabalik egongo diren enpresa, komertzio eta administrazioak.

 

Pedro Sanchezek (PSOE) aditzera eman du Kataluniako autonomiaren etetea sustatuko duela

Gaur PSCren zuzendaritza bilerara etorri da PSOEko buru Pedro Sanchez. Miquel Icetarekin eman duen prentsaurrekoan Puigdemont eta Rajoyri egin die dei tentsioa berotzeari utzi eta elkarrizketari ekin diezaioten, baina aldi berean aditzera eman du mehatxua ere argi eta garbi: "Kataluniaren alde bakarreko independentzia ezin sartu daiteke inongo zuzenbide estatutan" esan du, gehitzeko "edonolako haustura unilateral bati zuzenbide estatuak emango dion erantzuna guk babestuko egingo dugu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude