45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Guardia Zibilaren giltzarrapo informatikoa nola lortu zuten urratzea erreferendumaren egunean?

Urriaren 1eko erreferendumaren lorpen ikusgarrienetakoa izan zen Espainiako gobernuak bozketa eragozteko antolatutako blokeoa urratu eta botoak berme handiz eman ahal izatea. Aurreko egunetan auzitegiek eta egunean bertan Guardia Zibilak Interneten bertan antolatutako erasoa erreferendumaren aldeko zientoka boluntariok nola gainditu zuten kontatu du Mercé Molistek Nació Digital hedabidean.

Hautesguneetan ordenadore, tableta, telefono mugikor eta abarrekin ibilitakoa sikulusaltsa hurbiletik ikusi baina ulertu ez zutenek zenbait gako aurkituko ditu Molisten "Així es van fer els ciberatacs contra el referèndum" mamitsuan. Historiako orrietan geratuko baitira teknologia berrien erabilera iraultzailearekin gertatutako hainbat istorio, hala nola Carles Puigdemont lehendakariak berak Twitter kontu pertsonalari emandako erabilera, egunean bertan ziber-militanteen eta ziber-zakurren artean Forocoches foroan jokatutako gordeketa katramilatsua, eta abar luzea.

Asteartean Madrilgo Kongresuak ERC eta PDCATen mozioak bozkatuko ditu Kataluniako erreferendumaz

Kataluniako legebiltzarrean Carles Puigdemontek independentzia aldarrikapen alde bakarrekoa egin dezakeen ordu berean, astelehen arratsaldeko 18:00etan, Espainiakoak eztabaidatu eta bozkatuko ditu PDCAT eta ERCk aurkeztutako mozi bana, non Mariano Rajoyren gobernuari eskatzen dioten urriaren 1eko erreferendumaren emaitza ontzat eman eta Generalitatearekin negoziaketak hastea.

Europako Kontseiluak Madrilgo gobernuari eskatu dio poliziaren U-1eko jokabidea ikertzea

 Europar Batasunaren zazpi erakunde nagusietako bat den Europar Kontseilutik giza eskubideen komisario den Nils Muiznieksek gutunez eskatu dio Juan Ignacio Zoido barne ministro espainiarrari aztertu ditzala erreferendumaren egunean poliziek egindako giza eskubide urraketak. Komisarioak Interneten ipini ditu Zoidok eta berak elkarri bidalitako gutunak baina, gauza bitxia, Europar Kontseilluaren orri horrek "Page not found" erantzuten du.

Hala ere, Nacio Digitalek eskuratu du Muiznieksen gutuna eta sarean zabaldu Europak Rajoyri poliziaren jokabidearen ikerketa "azkar eta eraginkorra" eskatzen dion agiria.

Artur Masek gezurtatu ditu 'Finantial Times'-ek argitaratu dizkion adierazpenak

Finantial Times egunkariak argitaratu duen erreportaje batean Artur Masen ahotan jarri du ondorengo esaldia: "Katalunia ez dago prest benetako independentziarako". Erreportaje horretan Masek dio, "independente izateko behar dira gauzak guk oraindik ez dauzkagunak", lurraldearen kontrola, sistema judiziala eta zerga-bilketa adibidez.

Adierazpenak hautsak harrotu ditu hedabideetan, baina Vilaweben irakurtzen denez, Masek berak ukatu egin du hori esan izana. Gainera, elkarrizketaren audioa argitaratu du froga gisa. Audio horretan PDeCATeko kideak dio garrantzitsuena ez dela independentzia aldarrikapena, baizik eta benetan herrialde indendente gisa funtzionatu ahal izatea.

Erreferendumaren behin betiko emaitzak, kanpotik bozkatu duten 4.300 katalanen bozak zenbatu ostean

Urriaren 1eko erreferendumaren behin betiko emaitzak argitara eman ditu Generalitateak, Kataluniatik kanpotik bozkatu zutenen botoak zenbatu eta gero. Adierazi dutenez, bertan bizi ez diren 4.330 katalanek bozkatu dute.  

Eskualdeka bakoitzeko parte hartze portzentajeak ere zabaldu dituzte:

 

#BagoazCaixaBank kanpaina abiatu dute Euskal Herrian ere

CaixaBank eta Sabadell Bankuek beren egoitza fiskala Kataluniatik aterako dutela iragarri ostean, bertatik dirua ateratzeko kanpaina abiatu dute.

Katalunian, hiru udalerrik orotara 3,3 milioi euro atera dituzte bertatik, Vilaweben irakur daitekeenez.

Euskal Herrira etorrita, ondorengo kanpaina abiatu dute nafar batzuek. "Gaur Kataluniaren kontrakoa da, bihar Nafarroaren kontrakoa izan daiteke", ondorioztatu dute. Ekimenean parte hartu nahi dutenentzat helbide elektroniko bat jarri dute eskuragarri.

 

"Europako krisi berria"

Kataluniaren independentzia prozesuak Europan du jokaleku berria. Ezbairik ez da, nazioartean lehen mailako albiste bilakatu dela

Azal ikusgarria osatu du Alemaniako FAZ.NET - Frankfurter Allgemeine Zeitung​ egunkariak astero banatzen duen gehigarrian.

 

Puigdemontek asteartean hitz egingo du Parlamentuan azkenik

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, baliogabetu egin zuen atzo datorren astelehenean Kataluniako Parlamentuan egitekoa zen saioa, zeinean espero zen Puigdemontek Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapena (DUI katalanezko sigletan) egitea. Gaur jakin da Puigdemontek azkenean asteartean hitz egingo duela. Carme Forcadell Parlamentuko presidenteari bidali dion oharrean, Puigdemontek dio "egoera politikoaz" informatu nahi duela agerraldi horretan.

Trapero, Sanchez eta Cuixart atera dira Auzitegi Nazionaletik kautelazko neurririk gabe

Esquadra Mossoen burua, ANC eta Omnium elkarteetako ordezkariek deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean eta neurri kautelarrik gabe aske geratu dira. Trapero kontent agertu da epailearen aurrean bere bertsioa eman ahal izateaz. ANC eta Omniumeko ordezkariek uko egin diote Carmen Lamela epailearen aurrean deklaratzeari.

Mossoen burua txalo artean irten da salbuespenezko epaitegitik, Nació Digitalen bideo honetan ikusten denez.

El País-eko bi kolaboratzailek egunkaria utzi behar izan dute "zentsura ideologikoagatik"
Joan B. Culla eta Francesc Serés

Joan B. Culla historialariak eta Francesc Serés idazleak El País-en kolaboratzeari utzi diote, Kataluniako prozesu independentistaz ostegunean idatzitako "artikulu bat zentsuratu ostean".

Joan B. Culla historialari eta kazetariak 1984tik idazten zuen El País-en, bere iritzi artikuluak eta analisiak oso ohikoak ziren Juan Luis Cebriánen egunkarian. Ostegunean Kataluniako ediziorako idatzi zuen artikulua ez ziotela argitaratuko adierazi zioten Madrilgo erredakziotik. Jokaera bera izan dute Francesc Serések argitaratu behar zuen artikuluarekin. Zentsura ideologikoa ezarri diotela salatu ostean, El País utzi dute biek. “Gertatu dena ez da harritzekoa, Kataluniako gaiarekiko ildo gogorrena defendatzen dutenak daude agintean El País-en", adierazi du Cullak.

Suitza bitartekari lanak egiteko prest azaldu da Espainiako Gobernua eta Generalitatearen artean

Suitzako Kanpo Aferetarako Departamendua prest azaldu da Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko elkarrizketa errazteko, RTS telebista kateak aditzera eman duenez. Suitzako agintariak bi alderekin harremanetan daudela ere zabaldu dute.

Didier Burkhalterrek zuzendutako departamentuak ez du datu askorik eman nahi izan, "horrelako kasuetan gardentasun handiz jokatzeak prozesua bera arriskupean jar lezake".

 

 

Madrilek legea aldatuko du gaur konpainia handiek Kataluniatik errazago alde egiteko

Elkarte Anonimoek egoitza aldatzeko orain arteko legeetan akziodunen gehiengoaren oniritzia behar zuten. Patronal handia konpainien egoitza Kataluniatik ateratzeko mehatxuekin hasi delarik presio egiten, legearen artikulu hori aurkitu dute oztopo, jokaldia arin egin nahian hasi direnean. Sabadell bankuak bere barne araudiari esker erbakia hartu dezake Administrazio Kontseiluaren ebazpen soilez, baina ihes egiteko erabakia adierazi duen Caixabank horrekin dago trabatuta. Zenbait hedabideren arabera Mariano Rajoyk gaur bertan urgentziaz aldatuko badu legea Caixabanki bidea errazteko da.

Konpainia handien presioak, alabaina, badu alderantzizko irakurketa ere. Paul Mason kazetari ingelesa bezalako behatzaile adituentzako Sabadell eta Caixabankek Kataluniatik beren egoitzak eramateak adierazten du bankuek independentzia benetan gertatzera doala uste dutela.

 

Omniumeko Jordi Sanchez eta ANCko Jordi Cuixart ere Audientzia Nazionalean dira

Gaur Audientzia Nazionalera deitutako lauetatik hiru dagoenekoz Espainiako tribunalaren egoitzan daude. Laugarrena, Mossoen buruzagitzan Traperoren bigarrena den Teresa Laplanak bideokonferentziaz deklaratu du, osasun arazoengatik

 

Denis Itxasok Gipuzkoara etortzera gonbidatu ditu Kataluniatik joan asmo duten enpresak

Sabadel, Caixabank, Oryzon eta beste zenbait enpresak beren egoitzak Kataluniatik ateratzeko erabakia jakitea eta Denis Itxaso Gipuzkoako diputatu sozialistak eskaintza egitea, dena bat izan da.

 

Josep Llluis Trapero Mossoen burua Audientzia Nazionalera iritsi da deklaratzera

Goizeko 09:30ak jota iritsi da Madrilgo Audientzia Nazionalera.

 

Zenbait udal hasi dira diruak ateratzen egoitza Kataluniatik aterako duten bankuetatik

Sant Julià de Vilatortak Sabadell bankuan utzita zeuakan 348.877,93 euroak atera ditu, banku horrek bere egoitza Kataluniatik berehala ateratzeko asmoa azaldu duenean. Gironellako udala izan zen erreakzionatzen lehena, atzo bertan 300.000 euro erretiraturik Sabadellen zeukan kontutik.

 

Parlamentuak independentzia berehala aldarrika dezan manifestua zabaldu eta sinadura bilketa hasi dute

Kataluniako zenbait pertsonalitatek (erreferendum alde bakarrekoa sustatu zutenek, naciodigital.cat-en informazioen arabera) sustatu dute Proclamació izeneko manifestua Parlamentuari eskatzeko berehala aldarrikatu dezala Kataluniako Errepublika independentea. Herritarren artean sinadura bilketa hasi eta ordu gutxitan 30.000 izenpeak gainditu dituzte. Dio agiriak: "Errepresio eta kanpoko esku hartzezko testuinguru honetan, independentzia deklaratzea ez den beste edozer ezin da izan burua makurtzea, atzera egitea eta pobretzea baizik. Errepublika katalana da askatasunerako, aurreapenerako eta ongizaterako bidea irekitzen duen bakarra". Agintariei eskatzen die ez atzeratzeko oraintxe bertan hartu beharreko erabakiak.

 

Argazkilari batek salatu du ultrek eraso egin diotela

19 urteko argazkilari batek salatu du erreferendumaren kontrako errepresioaren inguruko manifestazioak irudiz hartu ondoren, pertsona batek atzetik bultza egin eta "Nire egin beharra da, Viva España!" esan zuela. Bultzakaden ondorioz argazkilariak pertsiana baten kontra burua jo eta konortea galdu zuen.

Ara egunkariak eman du testigantzaren berri. Emili Puig gauean etxera bidean zihoala manifestazioan ateratako argazkiak errebisatzen ari zen kamerarekin freelance moduan aritzen den argazkilaria. Orduan jabetu zen norbait begira zuela eta ondoren atzetik jarraitu eta bultza egin ziola uste du.

Gaztea anbulantzian eraman behar izan zuten, kalean inork lagundu ez eta poliziak aurkitu zuenean lurrean ondoezik. Oraindik zorabioak eta estres postraumatikoa dauzka kolpearen ondorioz.

Sabadell bankuak egoitza soziala Alacantera aldatzeko pausoak emanak zituen

Vilaweb agerkariak dioenez, banku katalanak bere estatutuak aldatu zituen duela denbora bat, egoera politikoa gaiztotuko zela aurreikusita. Hala, egoitza soziala Alacantera eramateko erabakia ez du akziodunen batzarretik igaro behar izan.

Egoitza soziala aldatu arren, bulegoak eta negozioa Katalunian mantenduko lituzke, baina Europako Banku Zentralaren kredituetara ailegatzeko ziurtasun handiagoa edukiko luke. Erabakia jakin orduko burtsan %6 igo ditu akzioak finantza entitateak.

 

Deialdia egin baino lehen utzi du plenoa bertan behera Auzitegiak

Carme Forcadell Kataluniako Presidenteak salatu du asteleheneko osoko bilkurako deialdia egin gabe zegoela oraindik Espainiako Konstituzio Auzitegiak hura behin-behinean bertan behera uzteko agindu duenean.

 

AZKEN ORDUKOA: Konstituzionalak asteleheneko plenoa bertan behera uzteko agindu du

Kataluniako Parlamentuak astelehenean erreferendumaren emaitzak baloratu eta ezartzeko egin behar zuen oso bilkura bertan behera uzteko agindu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.

Neurria behin-behinean hartzea erabaki du Konstituzionalaren plenoak, PSCk jarritako babes helegite bati erantzunez. Alderdi horren esanetan Puigdemontek agerraldiaren eguna ezartzeko Parlamentuko Mahaiaren akordioak euren eskubideak urratzen ditu,  plenoak indepentzia aldarrikatuko balu diputatuen eskubideak "deuseztaturik" geratuko lirateke.

Deialdiak, ordea, ez du jasotzen "independentzia aldarrikapen" bat egongo denik. Sozialistek hori argudiatzeko CUPek egindako adierazpenak aurkeztu ditu. Asteazkenean erakunde politiko horretako kideek egintzat jo zuten Parlament-ak independentzia aldarrikatuko zuela.

Guardia Zibilen elkartea haserre barne ministerioarekin instalakuntzengatik

Guardia Zibilen Elkarte AUGCk salatu du, prestatu gabeko instalakuntza batera eraman dituztela; “dutxa, toalla edota berogailurik gabeko” armadaren eraikin batera. Elkartearen ustez urriaren 1eko operatiboa “modu tamalgarrian diseinatu zuen Barne Ministerioak”, Público agerkariaren arabera.

Espainiako Defentsa Ministerioak atzo jakinarazi zuen zenbait konboi militar bidali dituela Kataluniara hornigaiekin. Guardia Zibilen elkarteak gaineratu du “umilazioa eta abandonua” sentitzen dutela euren instituzioekiko. Horrez gain igandeko operazioa, “huts egindako operazioa” zela bazekiela, eta hala ere aurrera jarraitu zuela, leporatu dio Barne Ministerioari.

Instalakuntzen argazkia. / AUGC

Errolda unibertsala ahalbidetu zuen 'hacker' taldea

Erreferendumaren jokaldi nabarmenetako bat 'errolda unibertsala' deitutakoa izan zen. Generalitateak jakin zuenean Espainiako Gobernuak hautesleku batzuk ixteko asmoa zuela, nola iskin egin pentsatzen hasi ziren. Errolda unibertsala ezinbestekoa zen, eta lagun talde bat lanean hasi zen. Guztia isilpean gorde izana funtsezkoa izan zen.

Errolda unibertsalak sistema informatiko konplexua behar zuen, inork bi bider ez bozkatzea bermatu nahi bazen. Errolda-datuekin lan egin behar izateak, guztien datuak babestu ahal izateko esfortzu izugarri handia egitea eskatzen zuen. Ahalegin horretan aritu zen, beste hacker batzuen artean, Vilaweb agerkariak elkarrizketatu duen herritarra. Espainiar zentsura nola gainditu zuten azaldu du elkarrizketan.

Hona pasarte batzuk:

“Egoera normalean, boza emateko programa bat garatzea nahikoa erraza da. Programak funtziona dezan lortzea eta estatu baten zentsura eta errepresioa gainditzea konplikatuagoa da. Bizi izan genuena film baten modukoa zen".

"Transatlantikoan dagoen zerbitzu tekniko eta inteligentzia-zerbitzu guztien ahalegina zapuztea lortu genuen. Baliatu genituen Tor, Signal, atzerrian erositako telefonoak, Linux, software librea, Bitcoin dirua, eta ahalegin itzela egin genuen hacker batzuen lan eta irudimena".

"Gogoan dut programa kargatu zuen crack-a, eskuek nola dar-dar egiten zioten lan egiten zuen bitartean [bozka-lekuak ireki baino minutu gutxi batzuk lehenago]. Eta mundu guztia (informatikariak ez zirenak) sistema prest ote zuen galdetzen. Ezin zitekeen azkarrago egin baina! Ze tentsioa! Pentsatze hutsak urduri jartzen nau oraindik ere".

"Estatuaren zentsura uneoro ari zen lanean. Domeinuaren izena ordu laurdenean itxi zuten, hornitzaile europar ezagun baten IP guztiak itxi zituzten… Baina, kolpatzen gintuzten bakoitzean, erantzun egiten genuen guk. Ixten ziguten IP bakoitzeko, nire lagunek bi irekitzen zituzten".

"Gezurra da bi bider bozkatu ahal izan zenik. Errolda unibertsalarekin ezin daiteke horrelakorik egin, inondik inora ere. Ferreras jaunak La Sexta telebista katean esan zuen ahal izan zela bi bider bozkatu. Barre egin nuen. Hain justu, hori gerta ez zedin lanean aritu zen taldean nengoen ni. Barre egin nuen, ziurrenik ez nuelako indarrik besterik egiteko, 30 ordu etenik gabe lanean pasa eta gero. Jende batek, hiru egunean lauzpabost orduz egin zuen lo".

"Handia zen presioa. ‘Zuen esku gaude’, esaten zigun jendeak, ‘erreferenduma eta bozkatzeko eskubidea daukagun 5,3 milioi katalanak zuen esku gaude’. Erantzukizuna handia zen oso, baina egin genuen eta ezin ninteke harroago egon. Badira momentuak, goizeko 5etan erretako zigarro hura, ez ditudanak sekula ahaztuko”.

Gironan autoen gurpilak zulatu dituzte ezezagunek, bigarren gauez jarraian
Argazkia: Nació Digital.

Bigarren gauez jarraian, Gironako hainbat herritan autoen gurpilak zulatu eta leihoak hautsi dituzte ezezagunek. Nació Digitalek kontatu duenez, 142 autori zulatu dizkiete gurpilak. Aurreko egunean ere izan ziren autoetan sabotaiak.

Gurpil zulaketei aurre egiteko, hainbat tailerrek dohainik konponduko dituztela adierazi dute.

Neonaziak ari dira Espainiako Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin elkartasunez antolatutako manifestazioak gidatzen
Argazkia: La Directa

La Directa egunkariak argazki eta guzti frogatu ahal izan duenez, neonaziak ari dira gidatzen egunotan Katalunian Guardia Zibilarekin eta Espainiako Poliziarekin elkartasunez egiten ari diren manifestazioak.

Honela dio erreportajeak: "Bartzelonan urriaren 3an egin zen manifestazioko lau pertsona erasokorrenak gutxienez, ezagunak dira talde biolentoekin harremanak izateagatik eta eskuin muturreko erakundeetan parte hartu izanagatik edo parte hartzen dutelako".

Urriaren 3an, manifestari unionista batzuk Sarrià auzoko plaza batean bildu ziren, Bartzelonan. Deialdia ez zen asko zabaldu, baina hala ere, 500 bat lagun batu ziren, Balmes kaletik Gràciara bidean jaitsi ziren, Guardia Zibilaren komisaria dagoen lekura. Bidean "Puigdemont kartzelara" eta "Gora konstituzioa" gisako aldarriak egiten zituzten, egun osoa greban protesta baketsua egin ostean, aho bete hortz begira zeuzkaten herritarrei irain, mehatxu eta estelada independentistak lapurtu eta erretzen zizkieten bitartean".

Libération egunkariaren azala

Felipe VIren aurkako azal indartsua Libération egunkariak. Biral egin den azalean, monarka espainiarra buruz behera jarri dute.

 

Carles Puigdemontek Espainiako erregeari: "Horrela ez"

Espainiako erregeari zuzendu dio asteazken gaueko mezua Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak. Mariano Rajoyren politiken zerbitzura egotea leporatu dio katalanez eta gaztelaniaz egin duen diskurtsoan. "Horrela ez", esan dio Puigdemontek Felipe VI.ari. Horrekin batera, berretsi du elkarrizketarako prest dagoela eta bitartekaritza premiazko ikusten duela.

"Bakea, elkarrizketa eta akordioa herri honen kultura politikoaren parte dira", esan du Puigdemontek. Azken egunetan kataluniarrek izan duten jarrera baketsua txalotu du eta bide horretan jarraitzera animatu ditu herritarrak. Espainiarrei ere zuzendu die mezuaren parte bat: esan duenez, haien agintariek hobeto esplikatu behar lukete Katalunian gertatzen ari dena, arazoa bere konplexutasunean azalduz.

"Egin duguna beste herriek ere egin dute, eta beste batzuk egingo dute: herritarren borondateari jarraitu", esan du Generalitateko buruak eta Kataluniako herritarrak animatu ditu: "Indartsu sentitu behar dugu, jarrera baketsu honi eutsi".

Barcelona en Comú eta Podemos, bitartekaritza eskatzen

Azken orduetan hitz bat nagusitzen ari da Kataluniako egoerari buruz hitz egitean: bitartekaritza. Ada Colau Bartzelonako alkateak eta haren alkateorde Gerardo Pisarellok ildo horretako eskariak egin dituzte. Nació Digitalen irakurtzen denez, Colauk kontsul europarrak bilera batera deitu ditu talka instituzionala eragozteko.

Pisarellok berriz, BBCri egindako adierazpenetan, "nazioarteko arbitratzea"-ren beharraz hitz egin du.

Bestalde, Espainiako Kongresuan, Pablo Iglesias bildu da ERCko eta PDeCATeko ordezkariekin. Puigdemontekin ere hitz egin du. Elkarrizketa horiek "ondo" joan direla baieztatu du alderdi moreko buruzagiak. "Bitartekaritzaren bidea nahi genuke, eta lehentasuna izan behar luke eragile politiko guztientzat", adierazi du.

EH Bilduk Urkulluri eskatu dio Generalitatea babestu dezala

EH Bilduk Iñigo Urkullu EAEko lehendakariaren presazko agerraldia eskatuko du, Legebiltzarrean azal dezan zein urrats emango dituen Kataluniaren erabaki demokratikoa defendatzeko. Maddalen Iriarteren aburuz, “Jaurlaritzak inakziotik akziora pasatu behar du; Espainiak, Europak eta mundu osoak jakin behar dute gatazka honetan Jaurlaritza Kataluniaren alboan dagoela, bere aldarrikapenekin bat eginik, eta ez duela inolako konponbiderik ontzat emango kataluniarren borondate demokratikoa aintzat hartzen eta onartzen ez badu”.

Europako Parlamentuko alderdi nagusiek Rajoy babestu dute

Bukatu da Europako Parlamentuak Kataluniari buruz egin duen eztabaida berezia. Lehenbiziko aldia zen aferari buruz ofizialki ganbera horretan eztabaidatzen zena. Europako Partidu Popularreko Antonio Tajanik bideratu du eztabaida eta "gogoeta lasai eta sakona" eskatzen duen adierazpena irakurri du amaieran.

Sorpresarik ez, legebiltzarrean ordezkaritza handiena duten hiru familia politikoek (popularrak, sozialistak eta liberalak) Mariano Rajoyren alde agertu dira saioan. Hiru esaldi hauek ondo laburbiltzen dute gertatutakoa:

- Manfred Weber, Europako popularren burua: "Elkarrizketa oro marko legal espainiarraren barruan eman behar da".

- Giani Pitella (sozialistak): "Nazionalismoa gerra da".

- Guy Verhofstadt (liberalak): "Ez naiz inor Espainiari demokrazia lezioak emateko".

Verhofstadt-en parte hartzean ñabardurak ere izan dira, adibidez, Rajoyri erreferentzia eginez esan duenean "elkarrizketa inklusiboa" dela politikari eta estatu-pertsona onen ezaugarria. "Adostasunetara iristea ez da lotsatzeko zerbait. Nik bizi guztian egin dut eta oraindik bizirik nago".

Ska Keller berdeen ordezkaria izan da bestelako diskurtsoa egin duen bakarrenetarikoa talde handien artean. Igandeko indarkeria polizialarekin oso kritiko agertu da eta "hau afera europarra" dela baieztatu du.

Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak, bere aldetik, esku har dezatela eskatu die agintari europarrei.

'L'Equipe' kirol egunkariak jarri du umore ukitua Kataluniako aferan

Azken egunetako albiste politikoen erauntsiaren erdian, bada egoerari umorez begiratzen dionik ere. L'Equipe kirol egunkari frantziarrean zinta grafikoak egiten dituen Thibaut Soulciék honako irudia argitaratu du gaur, Neymar Barçatik joan aurretik Piquék sare sozialetan argitaratu zuen irudian oinarrituta.

Urkulluk bere burua eskaini dio Junckerri, bitartekari gisa

EFE albiste agentziaren bidez Deian irakurtzen denez, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria Europako Batzordeko buruarekin harremanetan jarri da Kataluniako Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren artean bitartekari lana egiteko. Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak eman du horren berri asteazken honetan.

Urkulluk Junckerri eskatu dio Kataluniako afera "Europako agendan" sar dadila, EBko kide den estatu baten egonkortasuna jokoan dagoelako eta, beraz, Batasun osoarena".

Frantziak Kataluniako egoeran bitartekari lana egitea proposatu du Mélenchonek

Jean-Luc Mélenchon, La France Insoumise koalizioko bozeramaileak, Frantziako Gobernuari eskatu dio Kataluniako egoeran bitartekari lana egin dezala. Espainiako monarkia egoera bideratzeko ezgai dela esan du, Rajoyren gobernua ere ez eta Frantziak ezin duela onartu egoera. "Gure zeregina da nazio espainiarrari eskua luzatzea", esan du, "egoerak okerrera egin eta frantziarren aberri errepublikarrari eragin aurretik".

Alfonso Guerrak armada eraman nahi du Kataluniara

Terrorismoari aurre egiteko Frantziak armada kalean duela eta, beraz, zergatik ez ote duen Espainiak berdin egingo Generalitatearen estatu kolpearen aurrean. “Zer, Frantzia ez da demokratikoa ala?”.

Espainiako Gobernuko lehendakariordea izan zen Gerra Felipe Gonzalezekin (PSOE) eta Mossoen polizia autonomikoa ere desegitea proposatzen du. “Trapero heroi hori demokraziaren traidore bat da”. Elkarrizketarako lekurik ez dagoela azpimarratu du, “ezin baita kolpistekin negoziatu, hauen aurka egin behar da, ez dago beste biderik”.

Independentismoa Hitlerrekin konparatzen du. Onda Cerok irratian egin ditu adierazpen hauek eta guk TV3tik jaso ditugu.

Astelehenean aldarrika dezake independentzia Kataluniak

Junts Pel Sí-k eta CUPek astelehenerako eskatu dute Kataluniako Legebiltzarraren osoko bilkura. Bertan eskatuko diote Carles Puigdemont presidenteari azal dezala nola beteko duen erreferendumuaren agindua. Uste da independentzia aldarrikapena ere osoko bilkura horretan izan daitekeela. Independentzia aldarrikatzeko agiria ere prest legoke eta honek hiru eta sei hilabeteko epea finkatuko luke erabateko burujabetza eskuratzeko. Agiriak, Nacio Digitalek dioenez, garrantzi handia emango elkarrizketaren eskaerari.

Nazioarteko hainbat hedabidek Espainiako erregea kritikatu dute atzoko mezuagatik

Espainiako erregeak atzo Kataluniako egoeraz egoeraz hitz egiteko erabili zuen tonuak kritikak eragin ditu nazioarteko prentsan.

"Espainiako erregeak zauritutako kataluniarrak mespretxatu eta estatuaren batasuna defendatu du", titulatu du The Times egunkariak. "Espainiako erregeak Katalunia gaitzetsi du ezohiko esku-hartze politikoan", irakur daiteke Finantial Times-en. Le Figaro frantziarrak argitaratu du "erregearen aldetik rol bateratzailea espero zutenak dezepzionatuta" daudela.

'The Times' egunkariak kataluniarrei egindako mespretxua nabarmendu du.
Puigdemonten adierazpena 21:00etara atzeratu dute

12etarako iragarri du Jordi Turull Generalitateko bozeramaileak Carles Puigdemonten adierazpena, baina azken orduan atzeratu egin da. 21:00etan hitz egingo du presidenteak.

Generalitateak eman dezakeen hurrengo urratsa: hiru hipotesi

Carles Puigdemontek Generalitateko jauregitik hitz egingo du 21:00etan eta ikusmin handia dago hedabideetako erredakzioetan. Independentzia aldarrikatzeko data emango du? Mahai gainean dagoen aukeretako bat da. Enric Juliana La Vanguardia egunkari kontserbadoreko kazetariak aztertu du Kataluniako Gobernuak beste zer pauso eman ditzakeen.

1) Jarduera berririk ez abiatu: Julianaren ustez, horrek aukera emango likoe Generalitateari azken egunetako gertakariak kapitalizatzeko. Gainera, pause botoia sakatuz, Espainiako Gobernua bultzatuko luke "elkarrizketa erreformista" abian jartzera.

2) Hauteskundeak deitu: herritarren esku utziko litzateke hurrengo urratsa emateko aukera, alderdi guztiak behartuz euren proposamenak zorroztera.

3) Independentzia aldarrikatu: aldebakartasunez hartutako erabakia litzateke eta, La Vanguardiako kazetariaren aburuz, herrialde bakar batek ere ez luke Katalunia aitortuko.

KRONIKA: U3ko greba: herri oso bat kalera atera zen eguna

Estitxu Eizagirrek Bartzelonako kaleetatik kontatu du nola bizi izan zen atzoko geldialdi nazionala.

 

Turull: "Ondorengo orduak izango dira gakoa"

Carles Puigdemontek 12etan Generalitateko jauregitik adierazpen publikoa egingo duela aurreratu du Jordi Turull Kataluniako Gobernuko bozeramaileak gaur goizean TV3 telebista publikoan. Turullek, iragarpena egiteaz gain, probestu du zenbait zurrumurru baztertzeko. Ukatu egin du Katalunian hauteskundeak aurreratuko dituztenik eta abisua eman du: "Ondorengo orduak izango dira gakoa".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude