45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Independentzia egun gutxi barru aldarrikatuko duela esan du Puigemontek BBCn

Urriaren 1eko erreferendumaren ondoren eman duen lehenbiziko elkarrizketan, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak adierazi du independentzia egun gutxiren buruan aldarrikatuko duela.

 

Trapero, Cuixart eta Sanchez deklaratzera, ustezko sedizioagatik

Atzoko mobilizazio jendetsuen ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Josep Lluis Trapero Mossoen burua, Jordi Sanchez ANCko burua eta Jordi Cuixart Omnium-ekoa. Hirurei sedizio delitua lepoatu die Carmen Lamela epaileak, irailaren 20an eta 21ean gertatuakoarengatik. Egun horietan, Guardia Zibilak Generalitateko hainbat kide atxilotu zituen operazioaren ondoren, mobilizazio jendetsuak egin ziren atxilotuekin elkartasunez.

ANALISIA: 1981eko estatu-kolpearen aurrean bezain gogor aritu da monarkia

Felipe VI.ak Kataluniako egoerari buruz egindako diskurtsoa uste baino gogorragoa izan da askorentzat. Telebistaz emititutako komunikatua aztertu dugu, baita horrek Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria zer posiziotan uzten duen ere.

 

Estatuaren errepresioari babesa eman dio Felipe VI.a Espainiako erregeak

"Generalitatea legetik eta demokraziatik at jarri da, eta sistematikoki hautsi ditu arauak, zuzenbide estatuaren oinarriak urratuz eta Kataluniaren eta Espainia osoaren egonkortasun sozial eta ekonomikoa arriskuan jarriz", esan du Felipe VI.a Espainiako erregeak, telebistaren bitartez zabaldutako diskurtsoan. Kataluniako Gobernuaren jokabidea "oso larritzat" jo du, eta gaineratu du horren aurrean Espainiako Estatuko erakundeek erantzukizuna dutela zuzenbide estatuaren iraupena ziurtatzeko.

"Espainiar guztiei" lasaitasun mezu bat helarazi die: "Egoera hau gaindituko dugu". 

 

 

Felipe VI.a erregea 21:00etan mintzatuko zaie espainiarrei Katalunia dela eta

Katalunia osoa erreferendumaren eguneko errepresioagatik protestan dagoen egunaren amaieran, telebistaz mintzatuko zaie Felipe Borboikoa espainarrei iluntzeko 21:00etan.

 

Istiluak eragiteko asmoa duten infiltratuez ohartarazi dute

RAC1 irrati-kateak argitaratu duenez, zantzuak daude infiltratuak egoteko gaur arratsaldeko manifestazioan eta egun osoan deituta dagoen greban. "Ordezkari instituzionalen hainbat barne-komunikazio" iturri gisa aipatu ditu hedabideak, baita Kataluniako Gobernuko iturriak ere.

ANCko Jordi Sanchezek ere antzeko ohartarazpena egin du: "Gaurko lanuztea ez du istilurik eragiten ari eta seguru dagoeneko badaudela buru maltzurrak, bake hau puskatu nahi dutenak infiltratuen bidez".

Bartzelonako Agora eskolan bortizkeria nola bizi izan zuten

Bartzelonako Nou Barris auzunea izan da urriaren 1eko erreferendumean Espainiako Poliziak gehienetakoa jipoitu duena. Auzoko "Agora" eskolako mahaiko lehendakaria eta han lehen lerroan izan zirenekin hitz egin du Estitxu Eizagirrek: https://labur.eus/gtZXg

UPFko fiskal aurrerazaleek Generalitatea eta mossoak kritikatu bai baina polizia espainiarren jokabideaz hitz bat ere ez

UPF Espainiako Fiskal Aurrerazaleen Elkarteak beren iritzia zabaldu dute atzoko gertakariez. Kataluniako subiranistek daramaten bidea kritikatzen du, Mossoen buruak bai baina mosso guztiak ez kriminalizatzeko eskatu, eta harrigarrriki hitz bakar bat ez du xahutu Guardia Zibil eta Polizia Nazionalen jokabide bortitza aipatzeko.

 

BIDEOA: Jendetza Bartzelonako kaleetan 'L'estaca' kantatzen

Irudi ikusgarri hauek jaso ditu Javier Pascual kazetariak: Bartzelonako kaleak 12:45ean nola dauden erakusten du bideoak.

Gironako beste bideo honetan ere ikusten da gaurko mobilizazio egunak izan duen harrera beroa.

Mobilizazio jendetsuak greba egunarekin bat

Milaka lagun kalera atera da Katalunian gaurko greba egunarekin bat eginik. Oso mobilizazio jendetsuak egin dituzte eguerdian hiri eta herri askotan. Hona horietako batzuk.

 

Euskaraz mintzo ziren bi polizia kanporatu zituzten Bartzelonako eskola batetik

Bartzelonako El Ravall auzoko Collaso i Gil eskolatik euskaraz mintzo ziren kalez jantzitako bi polizia kanporatu zituzten urriaren 1ean. Euskaldunen lana zelatatzen ari zirela salatu dute eskola horretako Erreferendumaren Defentsarako Komiteko (CDR) kideek.

Irakurri albistea osorik:

Ehunka lagunek Gironako AHTren geltokia okupatu eta trenen joan etorria geratu dute
Argazkia: Carles Palacio

Ehunka lagunek Gironako AHTren geltokia okupatu dute eta trenen joan etorria geratzea lortu dute. La Directak informatu du.

Elkarretaratze eta geldialdiak Euskal Herriko leku askotan

 

Espainiako Poliziaren aurkako manifestazio jendetsuak batean eta bestean gauez

100.000 biztanle inguru dituen Reus hirian manifestazioak egiten ari dira gauez, bertan apopilo dauden Espainiako Polizien hotel eta apartamentuen aurrean. "Indar okupatzaileak kanpora" edo "kaleak beti izango dira gureak" gisako oihuak dira nagusi.

Gaur goizean horrelako pontaketak agertu dira hirian: Indar okupatzaileak kanpora. Oso ausartak zarete adineko eta haurren aurka.

PPren egoitzaren aurrean protesta, Bartzelonan

Portuko zamaketariek deituta, protesta egiten ari dira PPren Bartzelonako egoitzaren aurrean, igandean Espainiako Poliziak erabilitako bortizkeria salatzeko. Ikasle eta suhiltzaileek bat egin dute protestarekin, eta Mossoen lerro batek bereizten ditu manifestariak eta PPko egoitza.

Futbol taldeak, lanuztearekin bat

Bartzelona eta Girona lehen mailako futbol taldeek euren instalazioetako ateak itxita mantenduko dituzte gaur. Espanyolek, bestalde, langile bakoitzaren esku utzi du lanuztearekin bat egiteko erabakia. Ekitaldi batzuk atzeratu egin ditu talde horrek, baina jokalariek normal entrenatuko dute.

Mossoek ez zituzten borrak eta kolpeak erabili nahi izan

Urriaren 1ean Mossoak San Feliuko Martí Dot hauteslekura azaldu ziren jendea kanporatzeko asmoz. Halere, Espainiako poliziek gainerako herri eta hirietan erakutsi zuten jarrera bortitzetik oso bestelakoa izan zen Mossoena, irudi hauetan ikus dezakegunez.

 

Poliziaz betetako "Piolinen itsasontziak" urriaren 11ra arte izango dira Bartzelonako portuan

TV3k jakinarazi duenez, guardia zibilez eta Espainiako poliziez betetako bi itsasontziak urriaren 11ra arte geratuko dira Bartzelonako portuan. Hor geratzeko baimena luzatu du Barne Ministerioak.

Goizean jarraipen handia izaten ari da greba

Urriaren 1eko biolentzia eta zapalketaren aurrean, gaur greba orokorra antolatu dute Katalunian sindikatu ugarik eta Omnium Cultural eta ANC elkarteek. Goizean, Kataluniako hedabide gehienek azpimarratzen dutenez, deialdia jarraipen handia izaten ari da. Goizen goizetik, hainbat errepide nagusi itxi dute grebalariek, Kataluniako Garraio Zerbitzuak jakinarazi duenez. Tartean dira AP-7, A-2, C-25 edo B-23 autopista eta errepideak.

 

Milaka lagun kalera atera dira Espainiako Poliziaren errepresioa salatzeko

Astelehenen Kataluniako herri eta hiri askotako koartel eta komisaldegien aurrean elkartu dira milaka lagun, erreferendumaren egunean Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak izandako jarrera bortitza salatzeko.

 

Albert Riverak Kataluniarako hauteskunde autonomikoak eta 155. artikulua ezartzea eskatu du

Ciudadanos alderdiko buru Albert Riverak esan du prentsaren aurrean gaur, Mariano Rajoyrekin bildu ostean: "Demokraziaren kontrako kolpea gelditu nahi dugu, demokrazia gehiagorekin eta hauteskunde autonomikoekin. Hauteskundeok legezkoak izateko modu bakarra dago: Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea". Artikulu horrek Autonomi Estatutua etetea ebazten du.

BAIEZTATUA: Asteazkenean Europako Parlamentuan Kataluniako egoeraz eztabaida

Kataluniako egoera politikoari buruz eztabaida berezia egingo dute Europako Parlamentuan asteazkenean 15:00etan.

Manifestazioa Espainiako Poliziaren komisaldegiaren aurrean, Bartzelonan

Manifestazioa egiten ari dira Bartzelonan, Via Laietana etorbidean Espainiako Poliziak duen komisaldegiaren aurrean. 15:00etan ikasle talde batek errepidea moztu eta eraikinaren aurrean protesta abiatu dute atzoko Poliziaren errepresioaren aurka. Denborak aurrera egin hala, geroz eta jende gehiago biltzen ari da. Mossoak eraikinaren aurrean kokatu dira manifestariei begira, eta atzean Espainiako Poliziak ere hainbat furgoneta mugitu ditu, manifestazioa hazten ikusi dutenean.

Manifestari honek Twitterren dioenez, asmoa da ez uztea ateratzen furgonetei. Bideoan manifestariak kantari: "Gaur gauean autoan egingo duzue lo".

Auto gidari bat jipoitu du Espainiako Poliziak Gironan, klaxona jo dielako

Gironan, urriaren 1eko operazioaren aurka protesta egiteko Espainiako Polizia agenteei klaxona jo dien auto-gidari bat jipoitu dute agenteek El Punt-Avui egunkariak argitaratu duenez. Gidatzen ari zen ibilgailuari bidea moztu eta zenbait agenteren artean jo egin diote. Beste agente batzuk inguruko gidariak mehatxatu dituzte: "Ez dut mugikor bat ere ikusi nahi, bestela lehertuko zaituztet" esan die batek, egunkari kataluniarrak jaso duenez.

"Gure askatasunaren giltzak" Via Laietanako elkarretaratze espontaneoan

Espainiako Poliziaren egoitzaren aurrean jarraitzen du manifestazio batek, Via Laietanan. Han bildutakoek giltzekin soinua nola egin duten jaso du Twitterreko erabiltzaile batek.

Calellan 250 guardia zibil hartu dituzten hotela itxi dute eta agenteak bidali

Catalunya Radio irrati publikoki Estat de Gracia saioan aipatu eta sare sozialetan beren izen-abizenez identifikatutako herritarrek osatu dute informazioa. Bart istilu larriak izan baldin badira Calellako Vila hotelean ostatu zeuden guardia zibilen eta lekuko herritarren artean, gaur ilunabarrerako joanak egongo dira agente guztiak: hotela itxi dute nagusiek.

Polizien aferei hurbileko jarraipena egiten dien herritar honek, gainera, Facebookean zabaldu du hotelean zegoen guardia zibil batek idatzitako kontakizuna. Bestalde, OKDiario hedabideak albistea berresteaz gain dio Los Palmerales izeneko hotelean dauden Polizia Nazionalei bihar eguerdia arteko epea eman dietela alde egiteko.

 

Geroz eta jende gehiago Via Laietanan, poliziaren komisaldegi parean

Via Laietana, Bartzelonako kale nagusienetako bat, bi norabideetan moztuta dagoela informatu du Bartzelonako udaltzaingoak. Arratsaldetik ari dira manifestariak hara inguratzen, atzoko operazioaren aurkako protesta gisa.

Calellako ostatuetan ez dituzte guardia zibilak nahi

Haserre handia dago Calella herrian bart bertako hotel batean ostatu dauden guardia zibilek jendea egurtu ostean. Jatetxe baten atarian menuaren ordez ohar hau ipini diete:

 

Gironan milaka herritar "kaleak beti gureak izango dira" oihuka

Twitterren @albert_dmcat erabiltzaileak Gironako kaleetako bideo hau sareratu du, non ikusten diren milaka herritar "kaleak beti gureak izango dira" oihukatzen.

Urriko iraultza Katalunian

Xabier Letonak erreferendumaren egunean Bartzelonan bizi izandakoa eta horri buruzko analisia osatu du.


 

Euskal Herriko gehiengo sindikalak mobilizaziora deitu du biharko Kataluniarekin elkartasunez

ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuek egin dute deialdia. Hasi dira bestelako erakundeak ere gehitzen, lehena Ernai.

Generalitateak bat egin du greba orokorrarekin

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak iragarri du asteartero egin ohi den Gobernuaren bilerarik ez dela izango urriaren 3an, greba orokorrarekin bat eginez.

"Igandean egin duguna indartzeko balioko du", esan du Puigdemontek grebari buruz, eta gehitu du espero duela "ahalik eta jarraipenik zabalena" izan dezala.

 

Ehunka manifestari Bartzelonako Via Laietanan, polizia-etxearen parean

Atzo Espainiako indar polizialek egindako oldarraldien ondoren, ehunka herritar elkartu dira arratsaldean Bartzelonako Via Laietanan dagoen komisaldegiaren aurrean protesta egiteko.

Kataluniako Legebiltzarreko bozeramaileen batzordea bilduta dago

Bozeramaileen bilera honetan finka daitezke Legebiltzarraren hurrengo osoko bilkuraren eguna eta gai zerrenda. Kataluniak erreferendumaren ostean emango dituen hurrengo urratsen pista garrantzitsuak emango ditu bilerak.

 

Epaileek Generalitatearen beste sistema informatiko bat blokatu dute, boto kontaketa eragotzi nahian

Nacio Digitalek ek plazaratu duenez, Kataluniako Auzitegi Nagusitik erreferendumaren kontrako operazioa daraman epaileak itxiarazi du Diplocat Generalitatearen kanpo harremanetarako sailaren sistema informatikoa, boto kontaketan hori erabiltzen ari zirelakoan. Bitxi egiten da kronikaren arabera epaileak bere ebazpenean esandako hau: "[Generalitatearen] maniobra informatiko hauek erakusten dute badagoela nahi bat orain arteko agindu eta blokeoei izkin eginez bozketen kontaketa egiteko, bozketok egin direnean batere berme legalik gabe"

 

 

TVEko kazetariak haserre kateak egindako manipulaziorekin

TVEko kazetariak lehertu egin dira Espainiako telebista kate publikoak urriaren 1eko erreferendumari emandako jarraipena dela eta. Madrilgo egoitzan, erredakzioko kideak Telediario albistegiaren eta 24 orduko katearen edizio mahaiaren aurrean elkartu dira, gaztelaniaz eta katalanez "lotsa" zioten orriak eskuetan.

Besteak beste José Gilgado albistegietako zuzuendaria eta Carmen Sastre zuzendariordea zeuden edizio mahaian. Eldiario.es agerkariak duela aste gutxi argitaratu zuenez, Sastrek argibide zehatzak helarazi zizkion kazetari bati Gürtelen ustelkeria kasua zela-eta Mariano Rajoyk Espainiako Auzitegi Nazionalean egin beharreko deklarazioaz. Argibide horiek PPk bere kideei nola jokatu azaltzeko zabaldutako berdinak ziren.

TVEko albistegietako edizio mahaiko kideak, protesta egiten ari direnen aurrean lanean. (Arg.: eldiario.es)

TVEko kazetarien protestak izan dira Sant Cugateko (Bartzelona) egoitzaren aurrean ere. Albistegietako Kontseiluak betrako erredakzioari babesa adierazi dio, eta zuzendatitza osoaren dimisioa eskatzen duen oharra argitaratu du.

TVEko kazetari batzuek sare sozialetan adierazi dute lotsa sentitu dutela urriaren 1ean beren hedabideak egindako jarraipen informatiboagatik.

"Eskaileretan behera bota ninduten, jo egin ninduten, arropa kendu, ukituak egin…"

Marta Torrecilla ikastetxe batean zegoen atzo, administrazioaren ordezkari. Bizi izandakoa kontatu du Radio Euskadin: “Espainiako Polizia iritsi zenean, jendea baketsu eseri zen eta haiek kolpeka hasi ziren, jendea botatzen, zapaltzen, jotzen… Tartean umeak eta adineko emakume ugari. Ondoren, eskailerak igo eta hautetsontziak hartu zituzten. Hori egin eta joango zirela uste genuen, baina ez, mahaietan kolpeak ematen hasi ziren, argazkiak ateratzen… Ni adineko jendea babesten saiatu nintzen eta Generalitatearen akreditazioa neramala ikusi zutenean, polizietako batek ero moduan erauzi zidan, eskaileretan behera bota ninduten, jo egin ninduten, arropa kendu, ukituak egin, eta batek eskumuturra eusten zidan bitartean beste batek hatzak bihurritu zizkidan, banan-banan. Gero kolpeka atera ninduten kalera. Ubeluneak ditut, urratuak… Jende gehiago zegoen ospitalean eta medikuak ezin sinetsita zeuden”.

 

Lluis Llach: "Aitona-amonak jo badituzte dena esanda dago: bukatu da"

"Aitona-amonak jotzen badituzte dena esanda dago, horrela da Katalunia deitzen den gure herrian. Bukatu da"

 

Solsonako apezpikuak agintariei eskatu die atzoko botoak kontuan hartzeko

Xavier Novell Solsonako gotzainak atzo botoa eman zuen, aurreko egunetan agindu bezala, nahiz eta polizien errepresioagatik ezin izan zuen ohiko bozkalekuan egin. Gaur agintariei eskatu die gatazkari irtenbide baketsua aurkitzeko, herriaren hitza errespetatuz.

 

Nazio Batuen Erakundeak Espainiari eskatu dio Kataluniako bortizkeriak ikertzeko

Agentziek zabaldu dutenez, Zeid Ra'ad Al Hussein NBEn giza eskubideentzako arduraduna atzo Kataluniatik zabaldutako irudiek hunkituta azaldu da. Polizien erasoen ikerketa zorrotz eta independentea eskatu die agintariei.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude