45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Ikasleak L´Estaca abesten euren manifestazioa Catalunya plazara iritsitakoan

15.000 lagunek hartu dute parte manifestazioan, Nació Digitalen arabera. Ahoak estalita eraman dituzte.

Argazkia: Jordi Bes

 

Ikasleen manifestazioa hasi da

Ahoak estalita eta isilean, abian da ikasleen manifestazioa Bartzelonan:

 

 

Eguerdian geldialdiak egin dituzte langile askok

Eguerdiko protesta ekintzarekin bat egin dute Kataluniako enpresa eta langile askok: irakasleek, suhiltzaileek, garraio publikoetako gidariek...

 

EBk babestutako bitartekaritza eskatu du Puigdemontek

Espainiako Gobernuarekin elkarrizketarako aukeraz hitz egin du Carles Puigdemontek astelehen eguerdian. Azken orduetan bitartekarien beharraz hitz egin da: presidenteak azaldu du figura hori bi aldeek onartu behar dutela, Espainiak ere bai.

"Momentuak bitartekaritza eskatzen du, hemen egon behar da hirugarren bat, nazioartekoa", adierazi du; eta Europar Batasunak bitartekari hori babestea da aukerarik onena bere ustez. Bitartekaritza horretan "normaltasunera" itzultzeko konpromisoa ere eskatu du Puigdemontek.

"Europar Batasunak ezin du beste aldera begiratu, hau afera europarra delako", adierazi du Puigdemontek. Europako erakundeek jarreraz aldatu ez badute ere, "tonua" bai aldatu dela adierazi du presidenteak.

Gogora ekarri du gaur, astelehena, ez-biolentziaren nazioarteko eguna dela. Igandean izandako eskubide urraketen aurrean batzorde berezi bat eratzea erabaki du Generalitateak, presidenteak berak jakinarazi duenez. Era berean, lanean ari dira bozketaren emaitza definitiboak jakiteko.

Polizia indarrak erretiratzeko eskatu du, baita dispositiboa zenbat kosta den argitu dadin ere –zenbait iturriren arabera 31 milioi euroko kostua izan du–.

"Ez dugu haustura traumatikoa nahi"

Erreferendumaren ondoren gaur bildu da Kataluniako Gobernua lehen aldiz eta, horregatik, adierazpen gakoa izan da Puigdemontena. Kazetarien aurrean berretsi du erreferendumaren emaitza loteslea dela. "Horretarako deitu genuen", gehitu du. Aurreikusten dituzten hauteskunde bakarrak hauteskunde eratzaileak direla esan du eta alternatiba ezin dela izan "gauden bezala geratzea".

Milaka herritar bildu dira Kataluniako plazetan atzoko errepresioa salatzeko

Eguerdiko 12:00etan hasita, Kataluniako hiri handietan nahiz herri txikietan milaka herritar bildu dira atzo Espainiako Gobernuaren aginduz poliziak eta guardia zibilak egindako errepresioa salatzeko. Bartzelonako elkarretaratzean Carles Puigdemont egon da Ada Colau alkatea eta gobernukideak zituela alboan.

 

Burtsetan IBEX balioak beheraka eta Espainiaren zorra garestitzen

Europako burtsa gehienek gora egin arren, Espainiako IBEX indizeko konpainien akzioek %1 baino gehiago ari dira galtzen gaur goizen, zehazki %1,3 eguerdiko 12:30etan. Galerarik handienak Kataluniakoak diren Sabadell eta Caixabancek nozitzen dituzte. Aldiz, Espainiako estatuaren zor publikoa garestituz joan da, erreferentziatzat hartzen den Alemaniaren zorrarekiko aldeak 120 puntuak gaindituz.

Ostirala bitartean merkatuek ez zioten, itxuraz bederen, garrantzia handiegirik eman Kataluniako prozesu independentistari. Aldiz, Bloombergek zabaldu duenez, Mint Partners analista konpainiak bere bezeroei idatzi die: "Merkatuentzako benetan garrantzitsua [the critical thing] zera da: Kataluniako separatistek nahiko gertakizun probable bihurtu dutela  hasieran oso arrisku txikia zena, alegia Espainiari bere eskualderik aberatsenak alde egiteko arriskua".

Europako Batzordeak Rajoyri oxigenoa eman dio, baina poliziaren indarkeria kritikatu du

Europako Batzordeak eman du bere iritzia urriaren 1eko erreferendumaz eta hura geldiarazteko operazio polizialaz. Espainiako Konstituzioaren barruan bozketa ez zela legezkoa adierazi du eta Espainiaren "barne arazo" gisa sailkatu du.

Batzordeak gaineratu du, Konstituzioak onartuko lukeen erreferendum baten ondoren banatutako lurraldea Europar Batasunetik kanpo geratuko litzatekeela.

Afera legaletik harago ere joan da Jean-Claude Juncker buru duen erakundea: "Batasun eta egonkortasun" garaiak direla adierazi du eta elkarrizketara deitu ditu eragile nagusiak.

Hemen irakur daiteke Europako Batzordearen oharra osorik. Aipatutako puntuez gain, Mariano Rajoyk igandean agindu zuen operazio polizialari lerro arteko kritika ere irakur daiteke: "Indarkeria ezin da inoiz izan instrumentu bat politikan".

Greba orokorra: Kataluniako herritarrak beste mobilizazio handi bat prestatzen hasi dira jadanik

Urriaren 1ean erreferendumean jazotako biolentzia eta zapalketaren aurrean, beste mobilizazio masibo batera deitu ditu Kataluniako gizarte zibilak herritarrak: greba orokorra. Sindikatu ugarik eta Omnium Cultural eta ANC elkarteek babesturik, jadanik hasi dira astearterako deialdia egiten duten kartelak zabaltzen toki askotan. Hauek dira horietako batzuk:

 

KRONIKA | Espainiaren indarkeriari irabazi dion herriaren indarra

Milioika herritar bozkalekuak defendatzen egon zen momentuoro. Esperientzia eta bizipen hori dute geroztik katalanek, eta indarkeria irudietatik harago horri erreparatzen ez dionak ez du ulertuko hurrengo egunetan Katalunian gertatuko dena...

Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariak, Bartzelonatik idatzitako kronika hemen.

Espainiako Poliziak emakumeen aurkako sexu erasoak egin dituela salatu du Ada Colauk

Urriaren 1eko oldarraldietan, Espainiako Poliziak sexu erasoak egin dituela eta hainbat kasuren berri duela salatu du Ada Colau Bartzelonako alkateak. Pau Claris institutuan zegoen Marta Torrecillas-i esaterako, arropa altxatu eta bularrak ukitu zizkioten. Emakumeei egindako eraso asko sexualak izan direla baieztatu du Anaïs Franquesa abokatuak ere. Poliziaren jarrerak “herritarrei min egitea” helburu izan duela eta jazarpenaren aurkako erantzun bateratua eskatu du Colauk.

 

Kasparov xake jokalari handiak ere salatu du Espainiaren indarkeria
893 dira zaurituak guztira, Generalitateko Osasun sailaren arabera

Generalitateak zaurituen kopurua eguneratu du eta zehazki medikuen sorospena behar izan duten lagunak nongoak diren ere azaldu du. 

 

Anaïs Franquesa: "Marra gorri guztiak gainditu dira"

“Neurriz kanpokoa izan da dena. Badirudi poliziaren asmoa, bozketa gelditzea baino gehiago, izan dela biolentzia-mezua zabaltzea, beldurra eta desmobilizazioa eragiteko. Erabili duten indarrak ez du justifikaziorik, ez delako aurrez jendearen probokaziorik ez erasorik eman”, dio Anaïs Franquesa abokatuak. Iridio elkarteko kidea da bera eta beste hainbat elkarterekin batera, urriaren 1ean izan diren giza-eskubideen urraketak jasotzen aritu dira #SomDefensores lelopean. Biltzen ari diren datuekin, txostena egin eta nazioarteko erakundeetara bidaliko dute urriaren 7an. “Muturreko biolentzia erakusten duten errelato beldurgarriak jasotzen ari gara. Aurpegian, buruan, gorputzeko zonalde delikatuetan… erabili du bortizkeria poliziak, baita gomazko pilotak ere. Emakumeei egindako erasoetako asko sexualak izan dira: ukituak eta irain matxistak egin dizkiete”. Bortizkeria horrek guztiak eragindako inpaktu fisiko eta psikologikoa nabarmendu du Franquesak, Critic.cat-en kaleraturiko elkarrizketan.

 

Bernabeu eta Nou Camp: "Herri berarentzako bi eredu"

Bernabeu (Real Madrilen zelaia) eta Nou Camp (Bartzelona) ageri dira irudiotan, igandeko futbol partidetan. Madrilgo PPren txioak zalaparta handia eragin du.

"Lotsa eta duintasuna", 'Ara' egunkari kataluniarraren azala euskaraz

Ara egunkari kataluniarrak gaurko azala munduko hainbat hizkuntzatan itzuli du, baita euskaraz ere. "Lotsa eta duintasuna" titulatu dute, igandean Kataluniako erreferenduma galerazten saiatu ziren poliziak eta herritarren irudiak uztartuz.

Kataluniako CCOO eta UGTk greba orokor "proportzionala" eskatu dute

Igande gauean Omnium eta ANCk iragarri zuten Generalitatearekin eta Taula per la Democràciarekin ere (CCOO eta UGT hor barruan daude) hitz egin zutela greba orokorrera jotzeko.

Astelehenarekin Catalunya Radion egindako elkarrizketan bi sindikatuotako Kataluniako idazkari nagusiek baieztatu dute greba babestuko dutela "egindakoari proportzioan eta zibikoki erantzuten bazaio". Katalunian gehiengo diren sindikatu hauen ustez igandean bizitakoak Kataluniaren alde edo kontra egotearen eztabaida gainditzen du".

 

Espainiako prentsak indarkeria txalotu du eta mossoak begi-puntuan jarri ditu

Erreferenduma bortxaz oztopatu izana txalotu dute Espainiako egunkari nagusiek. Denek eraman dute azalera eskuadrako mossoen jarrera, "traizio" izendatuz.

 

Kalez jantzitako guardia zibilak herritarrei oldartu zaizkie bart gauean

Erreferenduma oztopatzen aritu diren 200 bat poliziak Bartzelonako Calella auzoko hotelean pasa du gaua. 00:00ak aldera, herritarrek elkarretaratzea egin dute hotelaren aurrean, “Hau gure demokrazia da” gisako leloak oihukatuz. Kalez jantzitako hainbat guardia zibilek, bizilagunen segurtasuna bermatzeko Mossoek egina zuten polizia-lerroa gainditu eta herritarrak eraso dituzte.

Naciodigital-en arabera, lau zauritu eragin dituzte, horietako batek sudurra puskatuta dauka eta beste bat adin txikiko neska bat da, ospitalera eraman behar izan dutena. Calellako alkatea bertaratu da eta hotelera bueltatzeko eskatu die guardia zibilei.

Nazioarteko agintariak, harrituak eta larrituak

Igandean zehar indarkeriaren kontrako eta elkarrizketaren aldeko mezuak zabaldu dituzte nazioarteko hainbat agintarik sare sozialetan

Boris Johnson, Nazioarteko ministro britainiarra: “Noski, kezkatuak gaude indarkeria gertakariengatik, baina argi dago erreferendum hau, nik ulertzen dudan eran, ez dela konstituzionala”

Nicola Sturgeon, Eskoziako lehen ministroa: "Independentziari buruzko iritzia edozein delarik, denok kondenatu beharko genituzke Katalunian izan diren eszenak, eta Espainiari norabidea aldatu dezan eskatu”.

Jeremy Corbyn , Britainiako alderdi laboristako burua: “Kataluniako herritarren kontra Poliziak izan duen jarrerak dardarak sortzen ditu. Espainiako Gobernuak oraintxe bertan geratu behar du hau. Theresa May-k zuzenean Rajoyri eskatu beharko lioke biolentziarekin amai dezan eta krisi instituzional honi irtenbide politikoa bilatu diezaion”.

Charles Michel, Belgikako lehen ministroa: “Indarkeria ezin da inoiz gure erantzuna izan! Bortizkeria oro gaitzesten dugu, eta elkarrizketa politikora dei egiten dugu”.

Martin Schulz, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren burua: “Espainiako biolentzia gorakada kezkagarria da. Madrid eta Bartzelonak tentsioa jaitsi eta elkarrizketa bilatu behar dute berehala”.

Benoît Hamon, Frantziako Alderdi Sozialistako hautagai ohia: “Europaren bihotzean, Kataluniako herritarrei BOZKATZEA ekiditen dieten indarkeria irudi hauek esanguratsu eta mehatxatzaileak dira.

Honela lortu dute hautetsontziak mahaietaraino iristea

Erreferendumaren aldeko militanteek gerrilla motako antolakuntza disziplinatuz egin dute lan erreferendumaren egunean mahaietan prest egon zitezen Txinan egin eta Alibaba hornitzaileari erositako hautetsontziak. Konpartimendu ongi isolatuetan funtzionatuz, talde bakoitzean kide bakoitzak zekien bere egitekoaren berri, ez beste inork, eta horrela joan ziren eskuratzen Bartzelonako kaian kontainerretan lehendik iritsita zeuden plastikozko ontziak. Espainiarrek ez dute lortu horietatik kasik ale bakar bat ere mahaietara iritsi aurretik harrapatzerik. Madrilgo El Pais egunkariak kontatu du militante horiek helburua nola lortu duten, eta hori eragozteko gai izan ez diren Guardia Zibil, Polizia eta CNI inteligentzi zerbitzuen frustrazioa ere bai.

 

128 zauritu oraindik ospitalean daude

844 lagun zauritu zituen poliziak urriaren 1eko erreferendumaren kontrako erasoaldietan. Horietatik 128 lagunek oraindik ospitalean jarraitzen dute gaur goizean.

Guardia Zibilak "Astelehen ona" opa du bere Twitterrean:

 

Nazioarteko prentsak Kataluniako indarkeria poliziala jaso du

Nazioarteko paperezko prentsaren azaletan, Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak erabilitako indarkeria jaso dute. Hedabide gehienek Espainiako Estatuaren eta Kataluniaren arteko “krisiaz” hitz egiten dute.

CNN-ren webeko azalean Espainia "Europaren lotsa" titularra jarri diote.

 

Poliziari iskin egiteko autoz aldatu du Puigdemontek

Poliziaren eta Guardia Zibilaren helikopteroei iskin egiteko, bozka ematera zioanean autoz aldatu du Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak, zubi baten azpian.

EMAITZA: 2.000.000 lagun baino gehiagok bozkatu dute independentziaren alde

2.020.144 lagunek bozkatu dute urriaren 1ean Kataluniaren independentziaren alde. Bozkatzera joan direnen %90,09k egin dute hautu hori. Ezetz bozkatu dute 176.565 lagunek, hautesleen %7,87. 45.586 lagunek zuri bozkatu dute eta 20.129 bozka baliogabe zenbatu dira.

Beste datu bat ere nabarmendu behar da: 770.000 lagunek ez dute bozkatzeko aukerarik izan, igande osoan Espainiako indar polizialek boto-kutxak kentzeko egin dituzten oldarraldien ondorioz.

Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak azaldu du erreferendumerako prest zeuden 400 ikastetxe itxi dituztela Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak. "Herritarrek merezi dute osatzea errepublika sozial, demokratiko eta zuzenbidezko bat", gehitu du ERCko buruzagiak.

Emaitzen berri emateko prentsaurrekoan, Raül Romeva Generalitateko Kanpo Aferetako kontseilariak esan du Europa isilik geratzen bada emaitzen aurrean eta errepresio polizialaren aurrean, indarkeria poliziala bermatzen ariko dela.

'The National' egunkari eskoziarra: "Espainiaren lotsa-eguna"

Sare sozialetan asko zabaldu da The National egunkari eskoziarrak Kataluniako erreferendumaz egin duen azal ikusgarria.

 

"Ez da gertatu": CNNren titular ironikoa Espainiako Gobernuaren jarreraz

CNN albiste katearen webguneko azaleko gai nagusia da Kataluniako erreferenduma. Titular deigarri batekin Espainiako Gobernuak emandako bertsioa zabaldu du. Azpiko argazkian ordea, indarkeria polizialaren irudiak jarri dituzte, titularrarekin kontrastean.

 

TV3en albistegi bereziaren sarrera ikusgarria

TV3-ek honela ireki du erreferedumari buruzko albistegi berezia: Saez de Santamariaren hitzen gainetik Espainiako Poliziak gaur egin dituen gehiegikerien irudiak jarriz.

 

Carles Puigdemont: "Estatu independentea eratzeko eskubidea irabazi dugu"

“Gaur Kataluniak erreferendum asko irabazi ditu. Entzunak izateko eskubidea, errespetatuak izateko eskubidea eta errekonozituak izateko eskubidea irabazi dugu. Errepublika moldea izango duen estatu independentea eratzeko eskubidea irabazi dugu”. Hala adierazi du Puigdemont presidenteak. Datozen egunetan erreferendumaren emaitzak Parlamentuari bidaliko dizkiola esan du, “hura baita gure herriaren subiranotasuna biltzen duena”.

Europari zuzeneko mezua bidali dio: “Katalanok Europan errespetatuak izateko eskubidea irabazi dugu. Europak ezin du beste aldera begiratzen segitu. Ez da barruko kontu bat, Europari dagokio”.

 

'Libération' egunkariaren editoriala: "Mariano Rajoyren porrota"

"Indarkeria Katalunian: Mariano Rajoyren porrota" izenburudun editoriala argitaratu du Libération egunkari frantziarrak, urriaren 1eko irudiek munduari buelta eman ondoren. Johan Hufnagel kazetariak medioaren ikuspuntua emanez idatzitako artikuluan nabarmendu du odoletan zegoen emakume baten irudia, "Rajoyren porrot sinbolikoaren irudia" izango dena. "Errepresio brutala" eta "Estatu-nazionalismoa" nabarmendu ditu agerkari frantziarrak.  

"Gaur herri duina izan dute aurrean"

"Gaur herri duina izan dute aurrean, Gaur, urriak 1, bozkatu dugu". Urriaren batean bizi izandako hainbat pasarterekin bideoa osatu eta sareratu dute Crida per la democracia eta Omnium taldeek "herritarren garaipena" ospatzeko.

 

'The Guardian' egunkariaren editoriala: "Espainiako Estatuak galdu egin du"

The Guardian egunkari britainiarrak editoriala eskaini dio Kataluniako igande honetako gertakariei. "Espainiako Estatuak galdu egin du" titularra duen artikulua oso kritiko agertu da Mariano Rajoyren exekutiboak igande honetan egin duen indar polizialen erabilerarekin. Azken asteetan Espainiako agintariek izandako jarrerak independentismoa hauspotu duela nabarmendu du The Guardianek, eta egoerari Espainiako legearen barruan irtenbide adostua bilatuz erantzun behar zaiola dio.

Gaurko egunak utzi dituen irudirik gogorrenetakoak Lleidako Mariolan

Gizon bat oso larri eraman dute ospitalera Lleidako Mariolan Espainiako Poliziak hautesleku bat ixteko egindako operazioaren ostean. Eskola kanpoan egin behar izan dizkiote erreanimazio ariketak. Horretan ari zirela, poliziak berriro oldartu dira jendearen aurka.

 

Urriaren 3an greba orokorra egiteko deia zabaldu dute ANCk eta Òmniumek

Urriaren 3ko greba orokorrerako deiak gero eta babes zabalagoa du. Ikusi albistea hemen:

 

Kazerolada egin dute Euskal Herrian, herri askotan oso ozena

Gasteizko Kutxilleria kalean

Iruñeko Txantrea auzoa

Donostia

Egia auzoa

Bilboko Alde Zaharra

Deustu

Zumaia

Portugalete

Mundaka

Eibar

Algorta

Hernani

Usurbil

Errenteria

Oiartzun

Eskoriatza

Erandio

Urretxu-Zumarraga

Ondarroa

Txalo zaparrada jaso dute nazioarteko begiraleek kalera irtetean

 

Moncloaren bertsioa: "Gaurkoan ez da erreferendumik egin Katalunian"

Urriaren 1eko gertakariez Espainiako Gobernuak egindako balorazioa azaldu du Mariano Rajoy presidenteak 20:30ak aldera hasitako prentsaurrekoan. Esteka honetan albistea:

 

"Ez goaz etxera"

 

Bozkalekua itxi aurretik, une hunkigarriak Capellades herrian

 

Boto kontaketak hasi dira, Bergako irudiak

 

Suhiltzaileak Espainiako Poliziarekin parez pare

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude