Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.
@TV3 telebista publikoak eta Diari de Gironak eman dute albistea.
Bartzelonako alkate Ada Colauk dei larria zabaldu dio munduari: arratsaldeko 16:44etarako 460tik gora dira zaurituak eta poliziari eskatzen dio oraintxe bertan geratzeko herritar babes gabeen kontrako erasoa.
Beren jokabidea baretu nahian edo esplikazio eske hurbildu zaizkien Mossoak ere egurtu dituzte.
Espainiako Estatu osoan arratsaldeko 18:00etan kazerolada egiteko deialdia zabaltzen ari da sare sozialen bitartez, askatasunaren eta demokraziaren alde eta "Rajoyren errepresioaren" aurka.
Herriz herri baitabiltza Guardia Zibil taldeak hauteslekuak itxi nahian, Empurdà eskualdeko Torellón baserritarrek sarbideak traktorez trabatu dituzte.
Regio7 egunkariak zabaldu duenez, guardia zibilek Fonollosa (Bages eskualdea) herri txikiko udaltxea txikitu eta bertan zeuden herritarrak gogor jipoitu dituzte, amaieran hautetsontzia eramateko. Hau lortu omen dute aurretik botoa ematera kamuflaturik sartu den agente batek emandako informazioari esker. Alkateak salatu du Guardia Zibila "herriari min egitera" etorri dela eta udaletxea birrindu duela.
Iñigo Urkulluk EAEtik zabaldu duen mezuaren oso bestelako tonuan mintzatu da Nafarroatik Barkos.
"Demokrazia geldi ezina da" idatzi du bere Twitterrean.
Bozketa ez baita botoak zenbatu arte bukatzen, Omniumeko buru Jordi Cuixartek herritarrei egin die dei hauteslekuetara itzultzeko, polizia eta guardia zibilek ez dezaten une kritiko hori baliatu erreferenduma baliogabetzeko.
Bartzelonako futbol taldeak partidua atzeratu nahi zuen, gaur Katalunian jasaten den errepresio giroa dela eta. Azkenean ate itxitan, ikuslerik gabe jokatuko dute.
Tarragonako Roquetes de Mar herrian tentsio une boritzak bizi izan dira eguerdian guardia zibilak etorri direnean. Zenbait iturriren arabera, hala ere, berdezkoek bi hautetsontzi eraman ondoren bozketak jarraitzen du.
Segre egunkariak zabaldu du albistea. Polizia Nazionalaren erasoak zauritutako herritarrari erreanimazioa egin behar izan omen diote lekuan bertan medikuek.
Jeremy Corbyn Britainia Handiko laboristen buruarena mezua izan da argienetakoa: "Ikaragarria da poliziaren bortizkeria herritarren kontra Katalunian. Espainiako gobernuak berehala gelditu beharra dauka hau".
Corbynena bat gehiago da gero eta ozenago entzuten diren ahotsen artean. Esloveniako lehen ministroa:
Greziako parlamentuko lehendakari ohia...
Eskoziako lehen ministro Nicola Sgurgeon...
Generalitateak emandako datuen arabera, gutxienez 337 zauritu eragin dituzte Espainiako Poliziek bozkatzera joan diren herritarren aurkako erasoetan.
337 persones han estat ateses per @semgencat #hospitals i #atencióPrimària per càrregues dels cossos policials espanyols #CatalanReferendum
— Salut (@salutcat) 2017(e)ko urriak 1
Goizean zehar herri txikietan Guardia Zibilek egindako operatiboen arteko deigarrienetakoa zian da Sant Cebrià de Vallaltakoa. Une batean, mosso autonomikoetako bat guardia zibiletara hurbildu da bake zerbait jarri nahian, berdezkoek zakarki astindu dute eta herritarrak sartu dira tartean polizia autonomoari laguntzera. Bideoan bildu dute herritarrek.
Charles Michel lehen ministroak sare sozialetan zabaldu du bere iritzia Kataluniako gertakizunen aurrean: "Bortxa ezin da inoiz izan erantzuna! Bortizkeriaoro gaitzesten dugu eta berresten elkarrizketa politikorako deia"
Erabakitik kanpo geratu dira 2-B eta 3. mailako ekipoen partiduak, Espainia mailakoak direlako.
Bartzelonako Vergara kalean bildu dira Democracia Nacional-eko 60 ultraeskuindar. Ondorengo oihuak botatzen ari dira Agencia UO-ko kazetariek jaso dutenez: "Puidemont kartzelara" eta "separatistak terroristak".
Zein larritasun mailakoak diren zehaztu gabe ere, zauri seriosak dituzten herritarrak 60 direla azaldu dute 13:30etan Som Defensores plataformako kideek. Gehienak hiriburuan Polizia Nazional espainiarrak zauritu ditu, defendatzaile talde honen ustez "herritarren artean panikoa hedatzeko asmoarekin". Epaileei eta fiskaliari esku hartzeko deia egin diete, eta edonori laguntzeko zabalik daukaten telefonoaren zenbakia oroitarazi.
Kataluniako Alderdi Sozialistak prentsaurrean eskatu dio Mariano Rajoyren gobernuari eteteko polizia operazioa. Hitzez hitz:
"Eskatzen dugu berehala eteteko herritarren mobilizazio garrantzitsu hau indarrez gelditzeko saiakera guztiak"
La Directa hedabideko David Bou kazetariak grabatutako bideoan ikus daitekeenez, Espainiako Poliziak herritar bati aurpegira pilota bat tiro egin dio metro gutxira.
Bideoa grabatu duen kazetariak, piloten argazki bat igo du sarera.
A l'escola Ramon Llull la @policia li ha rebentat la cara a un noi amb aquesta bala de goma. Ho tinc tot gravat, el món ho veurà #NoCallarem pic.twitter.com/L9qsCQb4kB
— David Bou (@dvdbou) 2017(e)ko urriak 1
Rafael Ribo Kataluniako Sindic de Greuges edo Arartekoak uneotan poliziak herritar baketsuen kontra egiten ari diren giza eskubideen urraketak salatu ditu eta nazioarteko erakundeei dei egin die egoera larri honetan esku har dezaten.
"Kataluniari buruzko ikuspegia" agiria plazaratu du Urkullu lehendakariak bere Facebookean.
Sant Cebrià de Vallalta herri txikian hauteslekua inbaditu eta bertan bakean bildutako herritarrak errukirik gabe jipoitu dituzte guardia zibilek. Informazio batzuen arabera, mahaiko arduradunek garaiz ezkutatuak zituzten kutxa eta paperak.
Ilunabarrerako herri guztietan protesta egiteko egin diren deiei itxaron gabe, eguerdian hasi dira herritarren elkarretaratzeak.
Prentsaren aurreko agerraldia egin du Carles Puigdemont lehendakariak eguerdian. Herritarrak animatu ditu pazientzia eduki eta botoa emateko ilaretan jarraitzea. "Gaur estatuak lehen galdu zuenetik askoa gehiago galdu du, eta katalanek irabazi dute lehen irabazitakoa baino askoz gehiago" esan du, Espainiako Estatuari madarikazio hau uzteko: "Betirako pertsegituko ditu gaur erabili duten bortxa justifikaziorik gabeak".
Kataluniari elkartasuna adierazteko mobilizazio zaratatsura deitu dute, gaur gaueko 22:00etatik aurerra; lapikoak eramateko eskatu dute.
▶️#Portaveu @jorditurull: "defensar la democràcia sempre valdrà la pena" #1OCT pic.twitter.com/XvQ4VxgXSH
— Govern. Generalitat (@govern) October 1, 2017
Hauteslekuetatik jendea kendu eta hautetsontziak eraman ahal izateko espainiar poliziaren oldarraldietan 38 lagun zauritu dituzte. 35 arin zaurituta daude eta hiruk zauri larriak dituzte. Bederatzi herritar osasun etxeetara eraman behar izan dituzte. Gehienek kolpeak, zorabioak eta antsietate krisiak izan dituzte.
Erreferendumaren inguruko gertakizunen jarraipena egiten duen Agència 1 d'octubrek zabaldu du non dauden kokatuta traktoreak hauteslekuak babesten.
Hau Sants hizkuntz eskola da Hemen sei mahai daude, baina batzutan erortzen dira, gero hasi berriz... Dena oso geldo #katU1 pic.twitter.com/Y4CkYkbK5B
— Xabier Letona (@xletona) October 1, 2017
Izenburu hau darama Guardianen zuzeneko kontakizunak: "Kataluniako erreferenduma: informazioek diote poliziak disparatzen dizkiela protestan ari direnei. Independentziari buruzko bozketan milioika jendek botoa ematea espero da Espainiako gobernuari desafio eginez".
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.