45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Generalitataren prentsaurrekoa hastear

Minutu gutxi barru hasiko da Generalitateak iragarritako prentsaurrekoa. Bozketarako argibideak emango dituzte. Hemen jarraitu daiteke zuzenean: http://premsa.gencat.cat/pres_fsvp/0/home.html

Madrilen elkarretaratzea egingo dute errepublikaren eta erabakitzeko eskubidearen alde

Madrilgo La Puerta del Sol-en izango da elkarretaratzea 19:00etan eta leloa ondokoa da: "Madril Errepresioaren aurka, Errepublikaren alde eta Erabakitzeko Eskubidearen alde"

 

AZKEN ORDUKOA: Edozein hauteslekutan bozkatzeko aukera emango du Generalitateak

Hautesleku batzuk zigilatuak izateko arriskuaren aurrean, Generalitateak iragarri egingo du herritarrek edozien hauteslekutan bozkatu ahal izango dutela, dagokienean botoa ematerik ez badute. Auikera horu bermatuko due errolda elektroniko bat duela jakinarazi berri du Kataluniako Gobernuak.Goizeko 8:00etarako iragarrita dute bozketaren nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa.

Tarragona: 17 hauteslekutatik sei okupatuta, gainerakoak irekita edo jendea kanpoan dagoela

Agencia 1 d'octubre-ren arabera, gauean Tarragonako sei hauteslekutan, ikastetxetan alegia, sartu da jendea. Haietako batean polizia nazionala hautetsontzien eta   paperen bila sartu zen eta herritarrek Mossoei deituko zietela esandakoan alde egin zuten. Okupatutako sei horiez gain, beste hamaika irekita edo jendea atarian dela daude.

Mossoak akta jasotzen besterik ez dira ari oraingoz

Kataluniako hamaika lekutatik iristen ari diren berrien arabera, Mossoak hauteslekuetara iritsi, egoeraren berri jaso eta alde egiten ari dira. Milaka eta milaka lagun daude hauteslekuen aurrean edota barruan bilduta, haiek babesten.

 

Hautetsontziak eta paperak iristen hasi dira

Vilaweb agerkariak adierazi duenez, hasi dira iristen ikastetxeetara hautestontziak eta bozka emateko paperak. Erreferendumaren twitter kontu ofizialean ohartarazi dute eskoletara iritsi diren hautestontzien argazkiak ez zabaltzeko. Mossoak ere hasi dira eskoletara ailegatzen.

Erreferendumean erabiliko diren hautetsontziak ostiralean aurkeztu zituen Generalitateak. (Arg.: La Vanguardia)

 

Mossoak iristen hasi dira hauteslekuetara

 

"Kanpoko aldea zaintzea da gure ardura, denon artean ahalbidetuko dugu bozkatzea"

Hauteslekuetan bildutako jendeari eskatu zaie modu baketsuan bilduta jarraitzeko, hautes mahaiak osatu behar dituzten erakundeetako ordezkariak sartu ahal izateko. Gero, eta bozketa ordura arte, barruko aldean haiek baino ez dira egon beharko; "gu kanpoko aldearen arduradunak izango gara, denon artean lortuko dugu bozkatzea posible izatea", azaldu dute megafoniaz Vic-eko Guillem de Montrodon eskolan.

Goizeko 5ak baino lehenagotik milaka herritar dago bilduta hauteslekuen aurrean.

 

BIDEOA: Els segadors

 

1.100 eskola baino gehiagotan izan da jendea asteburuan

Escoles Obertes plataformaren arabera, hamarnaka mila pertsona izan dira asteburuan Katalunia osoko 1.134 hauteslekutan. Hau da, bozketarako aurreikusitako guneen %49tan egin dute zaintza herritarrek. Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaritzaren arabera, berriz, 163koa baizik ez da izan kopurua; La Directa hedabideak dio Bartzelona hirian bertan gainditu dela zifra hori.

 

Ultraeskuindarren erasoak gauean Badalona, Castelldefels eta l’Hospitaleten
Argazkia: Àngel García

Ultraskuindarren erasoak izan dira gauean hainbat hauteslekuren inguruan, urriaren 1erako beren-beregi sortutako www.agenciauo.org webguneak zabaldu duenez. Bildutakoei mehatxu egin, arrautzak jaurti eta kristalak hautsi dituzte ultraeskuindarrek, besteak beste, Badalonan, Castelldefels eta L´Hospitaleten, baita Bartzelonako zenbait auzotan ere

Guardia Zibila hasi da Bartzelonako portutik ateratzen

Guardiai Zibila hasi da erreferenduma eragozteko mobilizatzen. Zenbait iturriren arabera, goizeko 5:15 aldera irten dira lehen furgonetak Bartzelonako portutik.

 

Milaka herritar daude jada hauteslekuak babesten

Goizeko 6:00etarako omen du agindua poliziak hauteslekuak ixteko, eta 5:00ak baino lehenagotik ari dira herritarrak horien aurrean biltzen. Mobilizazio erraldoia Katalunian. Batzuek kanpin dendan eman dute gaua bere hauteslekuaren aurrean. Argazkian, giroa Bartzelonako Gràcia auzoko Vedruna ikastetxearen aurrean.

 

Igande goizeko 8:00etan Generalitatearen prentsaurreko garrantzitsua

ANCko buru Jordi Sanchezek herritarrei gomendatu die Generalitateko Presidentziako kontseilari Jordi Turull eta Kanpo Harremanetako Raul Romevak igande goizeko 8:00etan emango duten prentsaurrekoa entzuteko, RAC1 irratiari egindako adierazpenetan.

Biek azalduko dute zer egin behar duten herritarrek beren hauteslekuak itxita badaude: "Konfiantza izan prozesu hau gidatzen ibili direnengan, badakigu zer egiten ari garen".

Kataluniako Gobernua Interneten "itzalaldi baten" beldur da

Kataluniako Generalitatea beldur da Espainiako Estatuak Internet "itzaliko" ote dien igandean, La Vanguardian irakur daitekeenez.

Guardia Zibilak Kataluniako Telekomunikazioen eta Teknologiaren Zentroan geratzeko asmoa du astelehen arte

Guardia Zibilak Centre de Telecomunicacions i Tecnologia de la Informació (CTTI) egoitzan geratzeko asmoa du boto kontaketa eta boto elektronikoa ekiditeko. Espainiaiko Gobernuak dio "erreferendum ilegalaren antolaketari kolpe gogorra" eman diola.

Traktoreak lekua hartzen

Udalerri ugaritan traktoreek babestuko dituzte hauteslekuak.

Puigdemontek eskola bat bisitatu du

Carles Puigdemont presidenteak Gironako Verd eskola bisitatu du, bozkaketa baino ordu batzuk lehenago, eta gaua bertan pasako duten herritarrak animatu ditu.

Zamaketariek portuaren militarizazioa salatu dute

Bartzelonako portuko zamaketariek salatu dute Bartzelonako portuan mugimendurako zailtasunak.

Euskal Herrko suhiltzaileak katalanen boto eskubidearen alde

Euskal Herritik 20 bat suhiltzaile joan dira hauteslekuak irekitzen Kataluniakoei laguntzera.

30.000 lagun bildu dira Bilbon, berriz ere

Gure Esku Dagok deituta, 30.000 manifestari atera dira kalera Bilbon, Kataluniarekiko elkartasunez.

 

Era guztietako jarduerez bete dira ikastetxeak, igandean erreferenduma egin dadin bermatzeko

Katalunia osoko ikastetxeetan era guztietako ekintzak antolatzen hasi dira herritarrak ostiraleko eskolak amaitu bezain laster, poliziak zentroak itxi ditzan eragotzi eta igandean hauteslekuak zabalduko direla segurtatzeko. Nació Digital-en bitartez jaso ditugu honako irudiak:

Bartzelonako Raval auzoan 40 lagun inguru sartu dira Collaso i Gil eskolan, atean zeuden mossoen "erresistentzia" ahula gaindituta

 

Sants auzoko Cal Maiol eskolan, Nanda Botinas zuzendariak azaldu du, dozenaka lagunek osatutako batzarrean, asteburuan bertan egingo diren jarduerak demokrazia defendatzeko eta bozkatzeko eskubidea bermatzeko antolatuta daudela. "Zentroa zigilatzen badute? Baditugu B eta C plana, ezin gehiago esan".

Batzarra Bartzelonako Cal Maiol eskolan. (Arg.: Martí Albesa)

Antzeko dozenaka irudi ari da iristen Katalunia osotik.

Erreferendumerako mugikorretako aplikazioa ezaba dezan agindu dio Google-i Kataluniako Auzitegi Gorenak

Carles Puigdemont presidenteak asteazkenean twitterren argitaratu zuen erreferendumari buruzko mugikorretarako aplikazioa ezabatzeko agindu dio Google-i Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak. Era berean, urriaren 1ean bozkatzea errazteko balio deazkeen beste edozein aplikazio ezabatzeko agindua ere eman dio Auzitegiak interneteko bilatzaile ezagunari.

Argazki oina

 

"Zuzenbide estatuaren alde gaude; Espainiako Konstituzio Auzitegiak sententzia bat eman du eta ez dugu gehiago esateko Kataluniaz", dio Junckerrek

Kataluniari buruzko kazetarien galdera gehienei izkin egin die Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak, Tallinen (Estonia) emandako prentsaurrekoan. "Zuzenbide estatuaren alde gaude; Espainiako Konstituzio Auzitegiak sententzia bat eman du, Espainiako Legebitzarrak erabaki bat hartu du, eta ez dugu gehiago esateko", esan du Junckerrek.

Nolanahi, Batzordeko buruak gogorarazi du EBren doktrina berdina dela 2004tik, alegia: Batasuneko estatu kide batetik bereizten den edozein lurraldek automatikoki EBko kide izateari uzten dio.

Desobedientziaren aurrean indarrik ez erabiltzeko agindu du Mossoen buruak
Josep Lluís Trapero Mossoen burua, Puigdemont presidenteari bostekoa ematen. (Argazkia: Generalitat)

Josep Lluís Trapero Esquadra Mossoen buruak barne agindua zabaldu du Kataluniako poliziako agenteek hauteslekuak itxi eta hautetsontzi, boto-paper eta errolda-zerrendak konfiskatu ditzaten. Kataluniako Auzitegi Gorenaren erabakia betetze aldera eman du agindua Traperok.

Aginduan, Traperok dio mossoek ezin izango dutela borrarik erabili hauteslekuetan desobedientzia pasiboa egiten dutenen aurka, eta besterik gabe kanpoko alderaino lagunduko dituztela. Efe agentziaren arabera, Traperok esan du balitekeela beste polizia batzuei laguntza eskatzea sarbidea oztopatzen duen jendearekin topo eginez gero. El País-en arabera, igandean goizeko 6:00etan agindu du Traperok hauteslekuak desalojatzeko.

Twitter bidez, pertsonen segurtasuna bermatzea lehentasuna izango dutela eta proportzionaltasunez jokatuko dutela berretsi dute Mossoek.

 

Hauteslekuak itxi eta bozketa eragozteko agindu judizialari helegitea aurkeztu dio Generalitateak
Carles Mundó, Generalitateko Justizia sailburua.

Generalitateak, Carles Mundó Justizia sailburuaren ahotik, jakinarazi du helegitea aurkeztu duela Kataluniako Auzitegi Goreneko Mercedes Armas epaileak Mossoei, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari urriaren 1ean hauteslekuak itxi eta bozkatzea eragozteko emandako aginduaren kontra. 

Horrez gain, Espainiako eta Kataluniako fiskal nagusien aurka kereila bana aurkeztu du Generalitateak, erreferenduma bertan behera uztea agintzeagatik. Zehazki, prebarikazioa eta funtzio usurpazioa egotzi die katalan gobernuak  fiskal biei.

Nazioarteko 250 begirale baino gehiago izango dira erreferendumean, ehun inguru Euskal Herrikoak

Independentziaren Aldeko Udalen (AMI) elkarteak nazioarteko 200 pertsona inguru gonbidatu ditu hurbiletik beha dezaten urriaren 1eko erreferenduma. Ehun inguru Euskal Herrikoak izango dira. Udaletako kargudunak, hainbat erakunderen ordezkariak, legebiltzarretako aholkulariak, irakasleak... izango dira begiraleen artean. 

Bestalde, Diplocat-ek, Kataluniako Diplomazia Publikoko Kontseiluak, 33 pertsona gonbidatu ditu, denak Europako hainbat estatutako legebiltzarkideak edo Europarlamentuko kideak. Bozketa modu egokian egiten dela behatuko dute, aurretik iragarrita zeuden beste 26 nazioarteko begiraleekin batera. Diplocatek gonbidatutakoetako bat Josu Juaristi EH Bilduko eurolegebiltzarkidea da.

Moncloa tematuta: urriaren 1ari balioa kendu eta arduradunei mehatxu egin die Espainiako Gobernuko bozeramaleak

Iñigo Méndez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaleak esan du igandean ez dela erreferendumik egingo Katalunian, eta gertatzen dena gertatzen dela, urriaren 1ak ez duela ondorio ez politiko ez juridikorik izango". Era berean, gehitu du Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras Generalitateko presidente eta presidenteordeak ez dutela "zilegitasun demokratikorik" inoren mintzakide izateko.   

Méndez de Vigok esan du justiziak egoeraren sortzaileen kontra ekingo duela, eta haiek "epaitegien aurrean erantzun beharko dutela erantzukizun politikoekin eta beren ondarearekin, Zuzenbide Estatuari desobeditzeagatik". Bozeramalearen esanetan, erreferendumaren arduradun politikoek ez ezik, haren prestaketan parte hartu duten guztiek jaso lezakete zigorren bat. 

Correos posta zerbitzuak L'Eco de Sitges aldizkari periodistikoa bidaltzeari uko egin dio

Espainiako Posta Zerbitzu Correosek Sitges-ko L'Eco de Stiges aldizkaria ez du banatuko, aldizkariak berak jakinarazi duenez.

Honakoa dio hitzez hitz: "ADI: Correosek uko egin dio L'Eco bere harpidedunei bidaltzeari, Erreferendumeko material gisa ulertzen duelako. Non da prentsa askatasuna?"

Igandera arte "hauteslekuak zaintzeko" deia egin dute

Era guztietako jarduerak eginez (txokolate janak, kirola, zine forumak edo zernahi), irakasle, ikasle eta gurasoek asteburua hauteslekuetan eman eta igandean zabalduko direla bermatzeko deialdia egin dute. Òmnium eta ANC taldeek ekimena txalotu eta herritarrei dei egin diete parte hartzera.  

Ostirak arratsaldean Ikastetxeak itxi eta gero hasiko dira programatutako jarduerak. ANCko presidente Jordi Sánchezek esan du espero duela, epaitegiek zentrook ixteko agindua emanez gero, poliziak jakingo duela "proportzionaltasunez jokatzen".

Igandeko hautetsontziak aurkeztu ditu Kataluniako Generalitateak

Kataluniako Generalitateak prentsaren aurrean igandean erabiliko dituzten hautetsontziak aurkeztu ditu. Espainiako Polizia eta Guardia Zibila bila ibili dira asteotan, baina ezin izan dituzte aurkitu. Hautetsontziak plastikozkoak dira, eta 2017ko urriaren 1eko data eta Generalitatearen logoa dutenak brida laranjekin zigilatuta daude.

"Herritarrek bozkatu ahal izango dute, Espainiako Gobernuak trabak jarrita ere"
Prentsaurrekoaren une bat (Arg.: Kataluniako Gobernua)

Urriaren 1eko erreferenduma berme guztiekin egingo dela berretsi du Generalitateak, sekulako ikusmina sortu duen prentsaurrekoan. Neurri errepresiboak saihestearren xehetasun guztiak eman gabe –"guk ere nahi genuke gardenago jokatu, baina...", adierazi du Jordi Turull Gobernuko bozeramaileak–, katalan guztiek igandean bozkatu ahal izatea ziurtatuta dutela esan du Oriol Junqueras presidenteordeak, "Espainiako Gobernua hori eragozten saiatzeko bezain antidemokratikoa balitz ere". Kanpo Aferetarako sailburu Raül Romevak ere hitz egin du.

Hateskundeen emaitzaren baliagarria dela segurtatzeko eskarmentu handiko pertsonak lanean izango direla adierazi dute Generalitateko ordezkariek, baina haien aurkako neurriak eragoztearren, ez dute izenik eman nahi izan.  

2.315 hauteskelu izango direla iragarri dute, eta udal guztietan bozkatzeko aukera egongo dela: "Pare bat lekutan arazoak daude oraindik, baina konpontzeko lanean ari gara", azaldu dute. 7.000 boluntario baino gehiago arituko dira hauteslekuetan lanean. Prentsaurrekoaren amaieran igandean erabiliko diren hautestontziak erakutsi dituzte.

Hainbat hizkuntzatan eman dute prentsaurrekoa, eta pasarte asko nazioarteko komunitateari zuzendutakoak izan dira. Izan ere, Generalitatearen jarduna defendatu –ez bakarrik erreferendumari dagokionez– eta Espainiako botereen aginduz egunotan izandako zenbait oinarrizko eskubideren zapalkuntza gaitzetsi dute. Joan den astean atxilotutako gobernuko karguak "pertsona zintzoak" direla azpimarratu dute halaber, Espainiako Gobernuko zenbait kidek ustelkeria kasuetan duten inplikazioarekin kontrajarriz.

Generalitateko hiru goi karguek esker ona adierazi diete Kataluniako herritar guztiei, azken egunotako jarreragatik, baita erreferenduma aurrera ateratzeko inplikazioa agertu duten alkateei ere.

Erreferendumaren ostean egingo dutenaz galdera ugari egin dieten arren, "herritaren aginduari erantzukizunez erantzungo diogu, eta betiere elkarrizketarako prestutasuna izango dugu", besterik ez du esan Oriol Junquerasek.    

 

Generalitateko Hezkuntza eta Lan sailek urriaren 1ean hauteslekuak zabaltzeko ardura hartu dute beren gain
Clara Ponsatí, Kataluniako Hezkuntza sailburua, Carles Puigdemont presidentearen eskuman (Arg.: ANC)

Kataluniako Hezkuntza eta Lan sailburuek beren gain hartu dute urriaren 1ean hauteslekuak irekita egoteko erantzukizuna. Clara Ponsatí Hezkuntza sailburuak erabaki bat sinatu du, esanez bere bizkar hartuko duela ikastetxeetako arduradunen eskumena, eta antzeko bidetik jo du Lan sailburu Dolors Bassak. Generalitateak adierazi du "funtzionario publikoak babestearren" hartu dutela neurria.

Zientoka traktore hasi dira mobilizatzen hiriburuetarantz erreferenduma defenditzeko

Goizean goizetik hasi dira mugimenduan baserritarrak beren traktoreekin etxaldeetatik abiatuta hiriburuetan erreferenduma babesteko ekintzetan parte hartzeko

 

Katalanen %63 joango da bozkatzera, 'eldiario.es'en inkesta baten arabera

GAPS enpresak egin duen inkesta zuzen ari baldin bada, azken egunotako gertakizunek Kataluniako herritarren artean botoa emateko gogoa izugarri berotu dute. eldiario.es hedabideak zabaldu duenez, %63raino igo daiteke parte hartzea datorren igandean, aurreko neurketatik hamar igota bozkatzeko asmoa. GAPSek elkarrizketatu dituen katalandarren artean, %92 haserre dago gaurko egoerarekin eta %74,4k dio Madrilgo gobernuak agintekeriaz jokatu duela.

 

Suhiltzaileen atzoko ekintzaren bideo ikusgarria, ANCren eskutik

 

Suhiltzaileak eta abokatuak bezala, Kataluniako basozainak ere mobilizatu dira erreferendumaren alde

Gaurko daukate deituta elkarretaratzea Montserraten eta ondoren oinezko ibilaldia Cavall Bernateraino.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude