45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
"Hau ez da jolasa"

UFEC Kataluniako kirol federazioen batasunak iritzi askatasunaren eta erabakitzeko eskubidearen alde egin du. Dozenaka kirol elkartek egin dute bat manifestuarekin.

Kataluniaren alde Euskal Herrian herriz herri egin diren elkarretaratzeen argazki galeria
Donostia. Argazkia: Lander Arbelaitz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eskoriatza. Argazkia: Goiena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gasteiz. Argazkia: Sara Sarasua.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hondarribia. Argazkia: Revista Mariategui.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruñea. Argazkia: Euskalerria Irratia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irun. Argazkia: Mikel Garcia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lekeitio. Argazkia: Sonia Gonzalez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oiartzun. Argazkia: Sortu Oiartzun.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ordizia. Argazkia: @TaoainzeGoierri.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sestao. Argazkia: Fernando Alonso.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Usurbil. Argazkia: Xingola.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zaldibia. Argazkia: Zaldibia.org

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zarautz. Argazkia: Urtzi Odriozola.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Núria Picas mendi korrikalariaren babesa Kataluniako instituzioei

"Nire erabateko babesa Kataluniako instituzioei. Orain, sekula baino gehiago, tinko eutsi eta herriarekiko konpromisoa izan behar dugu".

Kilian Jornet mendi korrikalariak "errepresioa" salatu du

"Bakean egiten diren aldarrikapenei eta arazo politikoei errepresioarekin eta intimidazioarekin aurre egiten zaienean, ezin daiteke demokraziaz hitz egin"

Girona futbol taldearen adierazpena

Lehen Mailan ari den Girona futbol taldeak agiria plazaratu du. Iritzi, adierazpen eta bozka eskubidearen alde egin du; eta askatasuna urratzen duten neurri errepresiboen aurka.

Gure Esku Dagok Euskal Herriko mobilizazio deialdiei adi egoteko eskatu die herritarrei

Gure Esku Dagok komunikatua kaleratu du Katalunian gertatzen ari den egoeraren inguruko bere irakurketa eginez. Hemen osorik:

 

Gure Esku Dagoren adierazpena

Espainiako Guardia Zibila Katalunian egiten ari den operazioen larritasuna ikusirik, eta urriaren 1eko erreferenduma galarazteko Espainiako Gobernua bultzatzen ari den neurri antidemokratikoei erantzunez, Gure Esku Dagok ondorengoa adierazi nahi du:

1. Oso kezkatuta gaude Espainiako Estatua Katalunian izaten ari den esku-hartzearekin eta irmoki salatzen ditugu azken gertakariak/erasoak: Generalitateko hamalau kargudunen atxiloketak, miaketak eta etengabeko jazarpen polizial eta judizialak. De facto, salbuespen egoera ezartzen ari da Katalunian, eskubide zibil eta politikoak masiboki urratuz. Gertatzen ari dena asaldagarria eta onartezina dela uste dugu. Nahikoa dela esateko ordua da.

2. Berresten dugu urriaren 1eko erreferenduma Kataluniako herritarren gehiengoaren nahiari erantzuteko tresna demokratikoa dela eta, beraz, posible izan behar duela. Demokraziaren eta herritarron eskubide zibilen alde katalanak erakusten ari diren ausardia goraipatzen dugu. Gure babesa eta laguntza izango dute, orain artean bezala, urriaren 1a bitartean, eta baita urriaren 1etik aurrera ere.

3. Larunbatean, demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrien defentsan milaka lagun kaleratu ginen Bilbon, baita neurri autoritario eta demofobikoen aurka agertu ginen ere. Egoeraren larritasuna ikusirik, Euskal Herritik erantzuten jarraitzea beharrezkotzat jotzen du Gure Esku Dagok, eta herritarrei eskatzen diegu mobilizatzeko beharraz jabetu daitezen eta adi egon daitezen datozen egunetako deialdiei.

 

Bideoa: Espainiako Polizia CUPeko egoitza ingurutik alde egiten duen momentua

Espainiako Polizia gaueko 11:00ak inguruan alde egin zuen CUPen egoitza ondotik, jendetzaren oihu eta txaloen artean. Bartzelonako CUPek Facebookera igotako bideo honetan ikus daiteke momentua:

 

ARGAZKIA: Guardia Zibila bere autoa ezin erabilirik geratu da irteterakoan

Garabi batekin eraman behar izan dute Ekonomia sailaren atarian zegoen Guardia Zibilaren autoa gaur goizean, gurpilak zulatuta eta "Demokrazia" edo "Bozkatuko dugu" hitzak zeramatzaten paperez josita zegoelako.

 

4:30ean Generalitatearen aurreko manifestariak desalojatu dituzte mossoek

Aurreko gauean Omnium eta ANCk manifestariei etxera joateko dei egin arren, milaka lagunek kalean egin dute gaua, Guardia zibilaren mihaketak jarraitu bitartean.

Tentsio handia izan da goizeko 4:30ean Esquadra Mossoak Ekonomia sailaren aurrean zeuden manifestariak disolbatzen hasi direnean. Zaurituak ere izan dira.

Atxilotuak askatu arte "etengabeko mobilizaziora"deitu du Òmnium Cultural taldeak
Argazkia: Vilaweb

Jordi Cuixart Òmnium Culturaleko presidenteak deialdia egin du atxilotutako Generalitateko kideak askatu arte etengabeko mobilizazioa egiteko Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean, osteguneko eguerdiko 12:00etatik hasita.

Eurolegebiltzarreko GUE/NGL taldeak “Espainiako Gobernuaren errepresioa” gaitzetsi du

Europako Parlamentuko GUE/NGL taldeak dei egin die Europar Batasuneko erakundeei, “Espainiako Gobernuaren errepresioaren” aurrean Kataluniako herriaren oinarrizko eskubideak babes ditzan, “europar herritarrak diren heinean”.

Guardia Zibilak egindako atxiloketak gaitzetsi ditu GUE/NGLk –haren kide dira EH Bildu eta Podemos, besteak beste–, eta Moncloari dei egin dio errepresio politika albo batera uztera. “Ez da onargarria herrialde demokratiko batean”.

“Kataluniaren independentziaz edo urriaren 1eko erreferendumaz dugun iritzia edozein dela ere, ezin da justifikatu indarkeria, errepresioa eta beldurra erabiltzea”, adierazi du ezkerreko talde parlamentario europarrak: “Katalana herriari bere etorkizuna demokratikoki aukeratzen utzi behar zaio”.

Mariano Rajoyk ohartarazi ditu Kataluniako agintariak: "Garaiz zaudete oker handiagoak saihesteko"

Mariano Rajoy Espainiako lehen ministroak hedabideen aurrean minutu laburreko agerpen batean berretsi du Katalunian erreferendumik izan ez dadin deliberoa. Hona bere esaldietako batzuk:

1) "Ilegalitate eta lege hauste bakoitzak edukiko du bere erantzuna, irmoa, proportziozkoa, zorrotza".

2)  "Erreferendum hau ezin da burutu. Inoiz ez da izan ez legezkoa eta ez legitimoa".

3) "Galdeketak ez dauka ez babes juridikorik, ez nazioarteko laguntzarik eta, garrantzitsuena dena, katalanen gehiengoa ez dauka alde".

3) "Desobedientzia ekintza totalitario bat da".

4) "Garaiz zaudete oker handiagoak saihesteko. Beti egon naiz prest hitz egiteko eta entzuteko legearen errespetuaren barruan. Hori da markoa, gu beti bezala gaude prest. Ez ezazue aurrera jarraitu. Ez daukazue inolako legitimaterik horretarako".

5) [Hedabideek Podemos alderdiari zuzendutzat jo duten esaldia] "Hordago independista erabili nahi dutenei kaleetan egonezina zabaldu eta instituzioak ahultzeko, horiei oharrarazten diet une erabakigarrian eduki duten leialtasunik ezaz erantzun beharko dutela espainiarren aurrean".

Bartzelonako udaltzainen kalkuluetan, 40.000 jende daude Ogasun Sailaren atarian bilduta

Guardia Zibilak, antza, bukatu du Generalitatearen Ogasun Sailaren egoitzaren miaketa, baina oraindik agenteak barruan daude. Kanpoan dauzkate egoitzaren ataria blokatzen 40.000 herritar, Ramblak eta Gran Via gurutzatzen diren plazan.

 

Goizean atxilotutako bi, aske

Europa Press agentziak informatu duenez, aske geratu dira 20:00etan David Palanques Generalitateko Telekomunikazio eta Informazioen Teknologietako Zentroko (CTTI) proiektuen arduraduna eta David Franco, zentro bereko sail bateko arduraduna. Biek uko egin diote deklaratzeari.

10.000 herritar bildu dira Gironan poliziaren operazioaren kontrako protestan

Sortzez Gironakoa den eta hiriko alkate izandako Carles Puigdemontek eskertu die:

 

Madrilen milaka erreferendumaren alde, falangista batzuk aurka

Elkarretaratze jendetsua egin dute Madrilgo Sol plazan ere kataluniarrek urriaren 1ean bozkatzeko duten eskubidearen alde.

Falange talde ultraeskuindarreko zenbait kide ere azaldu dira. Poliziak babestuta, Espainiaren batasunaren aldeko mezuak zabaldu dituzte.

 

Polizia joan da CUPen egoitzatik

Egun osoan milaka herritarrek babestu dute CUPen egoitza eta azkenean Espainiako Poliziak alde egin du. Momentuaren bideoa jaso du ARGIAko Axier Lopezek.

Milaka herritarrek CUPen egoitza babesten jarraitzen dute

Goizean CUPen egoitzara sartu nahi izan duten agenteek atzera egin behar izan dute aurkitu duten jendetzaren aurrean. Geroztik, pertsona gehiago hurbildu dira. Axier Lopez ARGIAko kazetariak jasotako informazioaren arabera, euren gorputzekin babestu nahi dute egoitza.

Clara Blanchar-en argazki honek erakusten du poliziak, egoitzan sartu nahi izanez gero, zenbat jenderen gainetik pasa beharko lukeen.

 

Primavera Sound festibalak ere gaitzetsi du Guardia Zibilaren operazioa

Indie eszenan erreferentziazkoa da Bartzelonako Primavera Sound festibala, urtero nazioarteko puntako musikariak eramaten ditu Kataluniako hiriburura. Mota horretako jaialdi handietan ezohikoa den keinu bat eginez, asteazken goizeko Guardia Zibilaren operazioa gaitzetsi dute sare sozialetan zabaldu duten komunikatu baten bidez.

Ongi etorri errepublika kataluniarrera

Pankarta erraldoia eskegi dute Bartzelonako bihotzean, Ramblak eta Gran Viak bat egiten duten plazan:

PSCko militante ohi baten gutun irekia Guardia Zibileko agenteei

Jose Rodriguez Fernandez UGTko kidea eta PSCkoa ere izana da berriki alderdia utzi zuen arte. Denbora horretan, hainbat lan egin ditu Kataluniako sozialisten egituretan, zinegotzi, ziber-aktibismoko arduradun eta abar. Gaur bere blogean Carta abierta a un agente de la Guardia Civil desplegado contra el referéndum gutun irekia idatzi die erreferendumaren aurkako operazioan esku hartzen ari diren guardia zibilei, non esten baitie beste inork nahi ez duen lan zikina egitera bidali dituztela, agintariei ez zaiela haien patua bost axola eta Kataluniako herritarrek bakean eta gorrotorik gabe baina tinko jarraituko dutela independentziarako bidean. Gutunean blogariak ipini du gaur goizean asko zabaldu den argazki bat: herritarrak Guardia Zibilaren autoetako batean gainean igota protestan.

 

Kataluniako zortzi unibertsitate publikoek gaitzetsi dute poliziaren jazarpena

Ez bakarrik ikasleak mobilizatu dira gaur goizetik Kataluniako unibertsitateetan: agintari akademikoek ere gaitzetsi dute erreferenduma eragozteko Kataluniaren autogobernua eten eta oinarrizko eskubideak zanpatzeko operazioa. Gironako unibertsitatea izan da goiztiarrena erreakzionatzen eta errektoreak berak hitza hartu du erreferendumaren eta instituzio katalanen defentsan.

 

 

Espainiako Barne ministroak 10 milioi boto paper erakutsi ditu delitu baten froga bailiran

Bigues i Riells herriko pabilioi batean Goardia Zibilak bahitu ditu Urriaren 1eko erreferendumean botoa emateko inprimitutako 10 milioi paper eta boto eskubidea erabiltzeko beharrezko beste zenbait dokumentazio, oraingoz zehaztu gabea. Terrorismo edo narkotrafiko gaietan atzemandako materialaren pare tratatzen dute Espainiako agintariek bezala hedabide nagusiek.  

 

 

CNTko portuko langileak adi

Vilaweben irakur daiteke Bartzelonako portuko CNTko langileek ez diotela Espainiako poliziarentzat eraman dituzten bi ferryetan sartzen utziko.

Espainiak bigarren ferry bat kokatu du Tarragonan poliziak aterpetzeko

Goizean jakin bada Bartzelonako Lepant kaian sartu dela 600 polizia eta guardia zibilen ostatu izateko gai den ferry bat, bigarren baten albistea iritsi da eguerdian. Tarragonan dago porturatua Azzurra ferry italiarra, 800 pertsonak gau pasatzeko adina logela dituena.

 

Astebururako "ekitaldi maratoia" deitu dute Omnium Culturalek eta ANCk

Omnium Culturalek eta Assemblea Nacional Catalanak "ekitaldi maratoia" deitu dituzte asteburu honetarako. Puntu gorena, herri guztietako plazetan aldi berean egingo diren kontzentrazioak izango dira.

Elnacional.cat-ek bildu ditu albiste honetan adierazpenak:

"Demokrazia defendatzea dagokigu orain" adierazi du ANCko lehendakari Jordi Sànchezek. "Gaur goizean gertatu dena, autonomia etetea izan da" esan du Jordi Cuixart-ek, Omniumeko lehendakariak eta ohartarazi ditu Europar Batasuna eta nazioartea, "une hauetan Katalunian eta Espainiako Estatu osoan herritarren oinarrizko eskubideak urratzen ari dira". Beste hau ere gaineratu du: "Ezin izan bazuen gurekin frankismoak, ezin izango du Estatu obsesionatu eta demofobiko batek".

Sànchezek Otsailaren 23arekin parekatu du gaur goizekoa, eta guardia zibilaren ekintzak "estatu kolpe" gisa definitu ditu. Gaineratu du "aurrerantzean ezer ez da berdin" eta "bozka kutxak hartzen ez badituzte, urriaren 1ean bozkatuko dugu".

Milaka pertsona CUPen egoitzaren aurrean, Guardia Zibilaren zain
Milaka lagun bildu dira CUPen egoitza nagusiaren aurrean. (argazkia: Metromuster)

Eguerdian saiakera ustela egin ostean, oraingoan agindu judiziala eskuetan Guardia Zibila bigarren aldiz etorriko zain daude milaka pertsona Bartzelonan, CUPen egoitza aurrean. Geroz eta jende gehiago ari da biltzen.

Lurrean eseri eta lasaitasuna mantentzeko dei egiten ari dira behin eta berriz. Erresistentzia pasiboa erabiltzeko prestatu dira. Mezu hau sareratu dute CUPetik.

"Lasaitasuna uneoro, erresistentzia baketsua egingo dugu, pisu hila. Ez gara probokazioetan eroriko. Irabaziko dugu!"

Hau da giroa oraintxe bertan

Independentistak Sareak gaurko mobilizazioetan parte hartzera dei egin du

Independentistak Sareak Kataluniako burujabetza prozesuaren alde gaur egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu du. Hemen kartela.

 

Rufianek Rajoyri: "Atera zure esku zikinak Kataluniako instituzioetatik"

PDeCAT eta ERC alderdiek Espainiako Diputatuen Kongresutik alde egin dute gaur, Kataluniako operazioa gaitzesteko. Aurretik, Gabriel Rufian ERCko bozeramailea Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari zuzendu zaio: “Gaur goizean dena aldatu da. Eguna hasi dugu jakinez Guardia Zibila lagunen etxean dagoela. Zu eta zure morroiak ari zarete herriak hautatutako karguak atxilotzen, zer eta haien ideiengatik. Eskatzen eta exijitzen dizut zure esku zikinak atera ditzazula Kataluniako instituzioetatik. Eta jakin dezazuela, bai zuk eta bai zure morroiek, atxilotzen duzuen bakoitzaren atzean beste ehunka daudela prest, herritarren agindua betetzeko. Kataluniako herriaren borondatea geldiezina da eta hau jada ez da Kataluniako nazio eskubideen aldeko borroka bat, denon eskubide zibilen aldeko borroka baizik”.

Merkatuak urduritzen hasi dira: Ibex 35 indizea goitik behera joan da egun osoan

Kataluniako erreferendumaren auzia eskuetatik joaten ari zaio Espainiako Gobernuari, merkatuek erakusten dutenez. Ibex 35 indizeak, Estatuko kotizatzailea nagusienak biltzen dituena, puntu bat baino gehiago egin du behera. Oso nabarmentzekoa da Sabadell eta Caixabanken amiltzea, lehenak ia bost puntu zituen galduta arratsaldean eta bigarrenak bi puntu eta erdi.

 

Podemosek atxiloketak salatu ditu eta Madrilgo Sol plazan 19:30etan biltzera deitu du

Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Madrildarrak eragileak kontzentrazioa deitu du gaur 19:30etan Sol plazan. "Askatasun demokratikoen eta erabakitzeko eskubidearen alde" du lema eta deialdian kritikatu dute herri katalanak bozkatu eta erabaki ahal izatea eragozteko Gobernuak egindako zentsura, miaketak eta atxiloketak.

Podemosek bat egin du deialdiarekin:

 

Podemoseko ordezkariak Kongresuaren atarian.

Pablo Iglesiasek adierazpen hauek egin ditu Quatro katean: "Salbuespenezko neurriak aplikatzen ari dira, ez da normala demokrazian segurtasun indarrak alderdi politikoen egoitzetan sartzea, propaganda politikorako materiala eramatea, oraingoz 13 kargu publiko atxilotzea, manifestazioak debekatzea, ekitaldi politikoak debekatzea, bilerak debekatzea... Salbuespenezko egoeran gaude, eta honek frogatzen du Gobernuaren porrota. Atzo ikusi genuen, atzo Gobernua gutxiengoan geratu zen Kongresuan. Uste dut gizarte espainiarrak ez diola Gobernuari barkatuko demokraziaren oinarriak zalantzan jartzea. Katalunian arazo politiko bat dago, politikoki konpondu behar dena. Kataluniako arazo politikoa ez dute konponduko ez epaileek, ez segurtasun indarrek. (...) Alderdi Popularra ikaragarri arduragabea izaten ari da eta saiatzen ari da Katalunia erabiltzen bere ustelkeria estaltzeko...".

Ada Colauk erakunde katalanak defendatzera deitu du txio honetan:

Ahora Madrid-ek sare sozialetan bat egin du deialdiarekin, "konfliktoen aurrean, demokrazia gehiago" mezuarekin.  Eldiario.es-en albiste honek bildu ditu Madrilgo Udaleko ordezkarien adierazpenak:

Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzi Carlos Sánchez Mato-k zera esan du: "Ez gara albora begira jarriko oinarrizko eskubideak urratzen diren bitartean. Elkarrizketa eta politika defendatzen dugu PPren zentzugabekeriaren aurrean".

Guillermo Zapata zinegotziari M15 ekarri dio gogora, "itzulbiderik gabeko bidea markatu baitzuen: demokrazia, elkarrizketa eta askatasun zibilak".

Madrilgo Udaleko bozeramaile Rita Maestrek esan du Kataluniako atxiloketa eta miaketekin "oinarrizko eskubideak daude jokoan, ez Katalunian, Espainia osoan baizik. Edozein askatasunen murrizketa beti da larria".

Ikasleek ere kaleak hartu dituzte

Goizak aurrera egin ahala, Kataluniako unibertsitate publikoak husten joan dira, eta ikasleak eta hezkuntza komunitateko kideak mobilizazio espontaneotara gehitzen joan dira, Generalitateko karguen aurka Guardia Zibilak egindako operazioa salatzeko. Elkarretaratzeak, protestak eta manifestazioak ugaritzen joan dira, sindikatuek, errektoretzak edota ikasleek eurek deituta. “Kataluniak gaur sufritu duen errepresio politikoa” salatu dute. Bestalde, Euskal Herriko Ikasle Abertzaleek oharra kaleratu dute gaur, urriaren 1eko erreferendumari “atxikimendu eta babes osoa” adieraziz: “Euskal Herriko hezigune eta unibertsitateak elkartasun eta babes aldarri zein dinamikez bete eta kaleak hartzera animatu nahi ditugu ikasleak”, diote.

Bartzelona, Tarragona eta Gironako ikasleak. Argazkia: @SEPC_nacional

 

Urkullu: "Gasolina botatzen ari dira sua amatatzeko asmoz"

"Itzulbiderik gabeko punturantz urratsak ematen jarraitzen dute Estatuko botereek Katalunian" adierazi du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Hedabideei egindako adierazpenetan esan du ez duela ulertzen Estatuko botereen jokabidea: "Errealitate hau aitortu beharrean eta akordiorako borondatea erakutsi beharrean, gasolina botatzen ari dira sua amatatzeko asmoz". Bidea elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa direla nabarmendu du beste behin Urkulluk: “Zoritxarrez, atzoko Diputatuen Kongresuan elkarrizketaren bidea ukatu egin da. Behar-beharrezkoa jotzen dut berehala denok ahalegin berezia egin dezagun bizikidetzaren alde, jakinik bizikidetzak behar duela aitortza eta akordiorako borondatea, eta horretarako elkarrizketa. Euskaditik gure esku dagoen guztia egiteko prest gaude, azken batean denoi eragiten digulako".

Nazioarteko egunkari nagusiek poliziaren "asaltoa" eta "errepresioa" nabarmendu dituzte

Katalunian azken orduetan gertatzen ari denari jarraipen zorrotza egiten ari dira nazioarteko egunkari nagusiak euren edizio digitaletan. Poliziaren atxiloketak eta miaketak egon direla azaldu dute gehienek.

Egunkariek tentsioaren gorakada islatu dute, kalean erreferendumaren aldekoen protestan ikusten diren argazki ikusgarriekin eta toki handia emanez gaiari. Era berean, Puigdemont Kataluniako presidentearen salaketa jaso dute, "herrialdearen autonomia bertan behera" geratu delako, The Guardian-en arabera. The Independent egunkari britainiarrak dio poliziak gobernu eraikinak "asaltatu" dituela eta The Timesek, berriz, erreferenduma "erreprimitu" dutela.

Segidan, zenbait egunkaritako webguneetan ikus daitekeena:

 

Julian Assangek katalanei eskatu die zenbait aplikazio deskargatzeko, Espainiak Internet osoa blokatu lezakeelako

 

 

CUPen egoitzatik atzera egin du Espainiako Poliziak

CUPen egoitza inguratu ondoren, Espainiako Poliziako agenteek atzera egin dute bertatik informatzen ari den Axier Lopez ARGIAko kazetariak dioenez.

Giltzarrapo irekia

Aste honetako La Directa aldizkariaren azala. Egoeraren irakurketa hau egin dute:

"Urriaren 1eko erreferendumak 78ko erregimena astindu du. Espainiako estatuak eraso autoritario berri batekin erantzun dio erabakitzeko eskubideari, XX mendean zehar hainbatetan egin zuen bezala".

 

Barçak poliziaren erasoa arbuiatu eta Generalitatea sostengatzen du

Kataluniako gertakizunen aurrean, Barcelona FC klubak agiria plazaratu du adierazteko bere herriaren historiari, demokraziari, adierazpen askatasunari eta autodeterminazioari dien begiruneagatik, arbuiatzen dituela eskubide horiek jasaten ari diren erasoak eta berresten duela eskubideok defenditzen dituzten herritar eta instituzioekiko sostengua. Segurtatzen du jarraituko duela sostengatzen Kataluniako herritarren gehiengoak modu zibil, baketsua eta eredugarrian defenditzen duen nahia.

 

Espainiako Poliziak CUPen egoitza inguratu du

Ezker independentistako alderdiak sare sozialetan urgentziaz jakinarazi du Espainiako Poliziak beren egoitza inguratu duela aurpegiak estalita. Militanteak barnean daude.

Espainiak 600 polizia aterpetzeko ferry bat kokatu du Bartzelonako portuan

Bartzelonako portuak Espainiako gobernuari baimena eman dio Lepant kaian eduki dezan 600 pertsona aterpetzeko gai den ferry bat, Kataluniara urriaren 1eko erreferenduma oztopatzera ekarri eta ekarriko dituen poliziek bertan eduki dezaten egoitza. Madrilek Kataluniara egunotan 700 goardia zibil eta polizia bidaliak ditu, denei ere urriaren 5a arte kenduta eduki dezaketen edozein jai edo lana uzteko baimen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude