Aske utzi ditu epaileak Indar Gorriko 18 kideak

Zuzeneko jarraipena
  • Indar Gorri, Osasunako zale taldearen aurkako operazioa abiatu dute Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak. Iruñeko egoitza miatzen ari dira. Rayo Vallecanoko zale taldearen (Bukaneros) kontrako operazioaren tankera du. Alegia, "erakunde kriminala" izatea egotzi diote Indar Gorriri. Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko epaile Fermin Otamendik agindu du operazioa.

Astelehenean hainbat lagun atxilotu zituzten Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak.
Atxilotu guztiak aske epailearen aurretik pasa ondoren

Asteazken arratsaldean pasa dira epailearen aurretik asteleheneko polizia operazioan atxilotutako Indar Gorriko azken kideak. Denak aske utzi ditu epaileak haien adierazpenak entzun ondoren, baina hilean behin epaitegitik pasa beharko dute. Fermin Otamendi epaileak publiko egin duen autoan esaten da, atxilotuen helburua "beste zale erradikalak erasotzea" zela, futbol partiduak horretarako aitzakia gisa erabilita.

Operazioaren atzean egon daitezkeen bestelako motibazioak aipatu ditu Indar Gorri taldeak asteazken honetan bere Facebook orrian publiko egin duen oharrean, besteak beste Nafarroako erregimenaren kontra posizionatu izana, independentzia aldarrikatzea edo euskal preso politikoei elkartasuna adieraztea. Jarraian oharra osorik (gaztelaniaz).

 

Quizás nos hemos equivocado, y es hora de rectificar. Quizás debimos ser un simple grupo de aficionados, unos forofos...

Posted by Indar Gorri Aurrera on Tuesday, February 2, 2016

 

Hamar lagun aske dagoeneko

Astelehenean atxilotutako hemezortzi lagunetatik hamar aske dira dagoeneko epailearen aurretik pasa ondoren, Naiz.eus-en irakur daitekeenez.

Altsasuko Hitzondo hedabideak jakinarazi digunez, 17:00etan jarraituko dute atxilotuek epailearen aurrean deklaratzen.

 

Hainbat taldek adierazi diete elkartasuna Indar Gorriko kideei

Asteartean Iraultza 1921 talde arabarrak Indar Gorriri elkartasuna adierazteko egindako kontzentrazioaren bideoa jarri du sarean.

Ez dira nafarren alde agertu diren bakarrak izan. Sevilla futbol taldeko zaleek osatzen duten Biris Norte taldeak bere Twitter kontuaren bidez "gezurrak eta errepresioa" salatu ditu.

Indar Gorriren Facebook orrian aurki daitezke beste hainbat elkartasun adierazpen: Donostiako Mujika taldea, Galiziako Riazor Blues, Vallecaseko Bukaneros, Gasteizko Indar Baskonia...

 

BUKANEROS, RIAZOR BLUES, MUJIKA, IRAULTZA, INDAR BASKONIA...Todos unidos contra los mismos enemigos, NO PODRAN!! JOTAKE!!!

Posted by Indar Gorri Aurrera on Tuesday, February 2, 2016

 

Beste lau lagun aske

Dagoeneko sei dira epailearen aurretik pasa ondoren aske geratu diren Indar Gorriko kideak. "Etsai zein adiskide ziren zaleen taldeekin borroketan" parte hartzea egotzi diete, EITBren arabera. Gara egunkariko Natxo Matxin kazetariak Twitter bidez iradoki du, posible dela atxilotu guztiak aske geratzea.

 

Atxilotuetako bi aske

EITBk informatu duenez, asteleheko operazioan atxilotu zituzten bi lagun aske utzi dituzte. Hilean behin etxetik gertuen duten epaitegira joan beharko dira sinatzera. Gainerako atxilotuak epailaren aurrera eramango dituzte asteazken honetan.

Indar Gorriko kideak asteazkenean agertuko dira epailearen aurrean, 9:00etatik aurrera

 

Istiluak poliziarekin atxiloketak salatzeko protestaren ondoren

Atxiloketak salatzeko manifestazioaren ostean, istiluak izan dira Iruñeko Alde Zaharrean espainiako poliziarekin. Bideoa: Ahotsa.info.

 

17 atxilotu konfirmatuta

Aitor Agirrezabal Naiz.eus-eko kazetariak azken atxiloketen berri eman duen txioan dio 17 atxiloketa baieztatu dituztela abokatuek.

 

"Arrantzale bizardunak" jazarri eta poliziaren jokabidea zuritu zuen epailea
Fermin Otamendi duela gutxiko argazki batean

Fermin Otamendi epailearen aginduz abiatu dute Indar Gorriko kideen aurkako polizia operazioa astelehen goizean. Lehenago ere Iruñean ezaguna egin zen Otamendi, besteak beste 2013ko Sanferminetako txupinazoan Udal Plazan ikurriña erraldoia jarri zuten "arrantzale bizardunak" auzitara eramategatik. Ordena publikoaren kontrako delitutzat jo zuen ekintza epailearen autoak.

2014ko ekainean ere eman zuen zeresana, poliziak tirokatutako pilotakada baten erruz begia galdu zuen gazte baten kasua zela-eta. Bi urte lehenagoko irailaren 26an ELAk, LABek eta ESK-k deitutako mobilizazioetan zauritu zuten gaztea, eta Otamendik bere autoan onartzen zuen arren lesioak poliziaren gomazko pilotek eragindakoak zirela, atzera bota zuen salaketa. "Mobilizazioaren deitzaileei" erreklamatzeko esan zion gazteari, poliziaren jokabidea neurrizkoa izan zela baieztatzearekin batera.

Lekarozko gazte bat eta beste altsasuar bat atxilotu dituzte

Ahotsa.info webguneak Twitter bidez jakinarazi duenez, Lekarozko gazte bat atxilotu dute Indar Gorriko kideen aurkako operazioan. Hori dela-eta, Elizondon bilkura deitu dute 20:00etan. Bestalde, Altsasuko Gaztetxeak informatu duenez, bigarren altsasuar bat ere atzeman dute. Abokatuarekin konfirmatu ondoren, Hitzondo hedabideak baieztatu du bigarren altsasuarraren atxiloketa.

Atxiloketak salatzeko kartelak jartzen hasi dira Atarrabian (@KaleZale Twitter kontuak zabaldu du irudia).


Altsasun ere batzar informatiboa egingo dute

Altsasuko Hitzondo hedabideak jakinarazi duenez, 20:00etan bilkura egingo dute Foruen enparantzan. Atxilotuei babesa adierazi eta informazioa eskainiko dute. 

"Lesio delituak" direla-eta egin dute operazioa Europa Pressen arabera

EFEko iturriek ziotenaren kontrara, Europa Press agentziak argitaratu du astelehen goizeko polizia operazioa "lesio delituak" direla-eta jarri duela abian Iruñeko Bigarren Instrukzio Epaitegiak. Iturri polizialak aipatuz agentziak argitaratu duenez, "ez da Indar Gorriren kontra" zuzendutako sarekada. Operazioaren baitako ekintzak sekretupean egiteko dekretatu du epaileak.

"Terrorismoa goratzea" leporatzen diete EFEren arabera

Aitor Agirrezabal Naiz.eus-eko kazetariak EFE agentziako iturriak aipatuz dio atxilotuei "terrorismoa goratzea" leporatzen dietela.

Atxilotuek asteartean deklaratuko dute, agentzien arabera

Albiste agentzien arabera, atxilotuak datozen orduetan pasako dira epailearen aurrera, eta asteartean deklaratzea espero da.

Polizia, Arrosadiako bi etxaberen atarian

Goizeko 10:00etatik daude Espainiako Poliziako agenteak eta guardia zibilak Arrosadiako bi etxaberen atarian. Momentuz ez dira sartu, baina atxiloturen bat ekar dezakete sartzeko, Ahotsa.infok jakinarazi duenez.

Gutxienez 18 lagun atxilotu dituzte

 

Bukaneros taldeak elkartasuna adierazi dio Indar Gorriri

Rayo Vallecano futbol taldeko zaleek atxiloketa salatu dute, Espainiako Estatua "gaixo" dagoela esanez eta "eromen absolutistak" jota dagoela.

 

Palkoa errugabe, harmailak errudun?

#Indargorri edota #indargorriaurrera traolekin erabiltzaieek, @murdokino-k edota @ibarluzeaiker-ek esaterako, egindako iruzkin ugarik bi konturi egiten diote erreferentzia: Hainbat salaketa jaso dituzten Osasunako agintari ohiak libre dauden bitartean, zaleak atxilotzea justua al da? Bestetik, nola da posible Frente Atletico taldeko zaleak "eroso" mugitzea, eta Indar Gorriren aurka modu honetan egitea?

Asanblada informatiboa Iruñean, 19:15ean

Operazioaren inguruko asanblada informatiboa egingo dute astelehen arratsaldean. 19:15ean da deialdia, Iruñeko Nabarreria plazan.

Sufritu duten jazarpena hainbatetan salatu dute zaleek

Hego Harmailetako zaleek sufritu duten jazarpena gogor salatu dute azken asteotan. Jakinarazi dute futbol zelaira sartu aurretik katxeatu egin dituztela, modu txarrean tratatu eta sinboloak kendu.

Taldeko zuzendaritzarekin hainbat bilera egin dituzte egoera konpondu aldera. Bien bitartean, ekimen desberdinak abiarazi dituzte. Llagosteraren aurkako partidan, esaterako, Indar Gorriko kideek harmailak hutsik laga zituzten protesta moduan.

10 atxilotu baino gehiago

Aitor Agirrezabal Naiz.eus-eko kazetariaren arabera, 10 baino gehiago dira atxilotuak.

#indargorri eta #IndarGorriAurrera

Twitterren #indargorri eta #IndarGorriAurrera traolarekin ari dira erabiltzaileak informazioa zabaldu eta iruzkinak egiten.

Lau atxilotu oraingoz: hiru Iruñean eta bat Altsasun

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CA Osasuna
60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Eibarko hainbat zaletuk Stefan Simic kanporatzeko eskatu dute, bere jarrera diskriminatzaileengatik

Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]


2023-07-12 | Ilargi Manzanares
Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


Eneko Compains
“Inolako lege oinarririk gabe eta erabateko arbitrariotasunpean kendu zidaten bandera”

Eneko Compainsi segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu txarrean eta bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan. Compains Osasunako zalea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.


2023-01-16 | Jon Torner Zabala
Espainiako Poliziak ikurrina eta Nafarroako bandera kendu ditu Osasunaren zelaitik

Klubeko ordezkariek azaldu dute GKSren pankarta batek bultzatu zuela Espainiako Poliziaren koordinatzailea beste ikur batzuk kentzeko agindua ematera. Gertatutakoa gaitzetsi eta barne ikerketa abiatuko duela jakinarazi du Osasunak.


2022-11-09 | Hamaika Telebista
Poliziaren isunak eta miaketak ohiko bilakatu diren ostatua da Iruñean faxistek eraso dutena. Zer ari da gertatzen?

“Auzokideek sortutako ostatua da gurea eta jazarpenak ez du etenik” salatu dute Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernako ordezkariek. Ez da Ezpala elkarteak zabaldutako ostatua jazartzen duten aurreneko aldia. Sarritan, mezu faxistak margotu dizkiete hormetan... [+]


2021-10-11 | Leire Artola Arin
Osasunako jokalari batek irain eta mehatxu matxistak salatu ditu

Larunbatean Santanderren izandako futbol partiduan bost gizon gazteren irain sexualak jasan zituzten emakumeen Osasuna B taldeko jokalariek. Sare sozialetan zabaldu dute erasoa eta salaketa jarriko du bertako taldeak.


2020-12-09 | ARGIA
Pierre Webók “aski da” esan du, Txapeldunen ligako epaile batek azalaren koloreagatik identifikatu duelako

Zeresan handia eragin du astearte gauean gizonezkoen futboleko Txapeldunen Ligan gertatu denak: epaile batek Istanbulen talde teknikoko Pierre Webó bere azalaren koloreagatik identifikatu ostean iskanbila piztu da, Paris Saint-Germainen aurka jokatzen ari ziren partidua... [+]


2020-11-25 | Ander Perez
Mikel Huarte. Errepresioa eta politika Osasunan
“Absurdoa da futbola eta politika nahastu behar ez direla esatea”

Osasunaren mendeurrena bete berritan, klubaren jatorri apal, euskaltzale eta aurrerakoia gogorarazi nahi izan du Mikel Huartek, Txalapartak argitaratutako Rojos. Fútbol, política y represión en Osasuna (Gorriak. Futbola, politika eta errepresioa Osasunan)... [+]


2020-09-15 | Jon Torner Zabala
Osasunako agintari ohirik ez dute epaituko, BEZ zergarekin lotutako iruzurragatik

Futbol taldeak fiskaltzarekin eta Nafarroako Ogasunarekin lortutako akordioa berretsia izan da: 1,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du klubak, eta 45 hilabetean ez du jasoko ez diru laguntzarik ezta pizgarri fiskalik ere.


2020-05-02 | Jon Torner Zabala
Sadarreko obrak, aurreikusi baino 1,8 milioi euro garestiago

Osasunak estalki bakarra jarriko du Sadar estadioan, eta lokal komertzialentzako espazioa zabalduko du. 16 milioi euroko aurrekontua %11 handituko da.


Eguneraketa berriak daude