Hemen da Mastodon.eus

  • Asteazken honetan aurkeztu dugu Bilbon Mastodon.eus sare sozial libre eta federatua. Azkue Fundazioa, PuntuEUS Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop. eta Dinahosting erakunde eta pertsonen elkarlanetik sortu da eta euskal komunitateak fedibertsoan bere espazioa izan dezan helburuarekin abiatu da.

Zer da Mastodon.eus?

Mastodon mikroblogintza sare sozial bat da baina ez da ohikoa. Mastodon ikuspuntu humanoago batetik sortu da, beste sareen akatsetatik ikasiz. Mastodonen pertsona bat zara, ez produktu bat. Ez dago ordaindutako iragarkirik eta zure datuekin ez da meatzaritzarik egiten. Sare sozial zabalduenak zentralizatuak eta jabedunak dira: Facebook, Instagram, Twitter... Mastodon aldiz deszentralizatua eta librea da. Ez dago zentralizatutako Mastodon bakarra, elkarren artean federatutako, hau da, konektatutako, milaka Mastodon instantzia edo komunitate baizik. Horietako bat da euskal komunitatearentzat sortu dugun mastodon.eus.

kaixo.mastodon.eus webgunean aurkituko duzu kontu bat sortu, pertsonalizatu eta lehen toot-a idazteko jakin beharreko guztia, baita ohiko galderen erantzunak ere. Animatu eta zatoz fedibertsora!

Nola sortu da mastodon.eus?

Hau guztia nola hasi zen kontatuko dugu labur-labur, Iametzan bizi izan genuenean oinarrituta.

Aurtengo urte hasieran gure lan-taldeko kide den Asier Iturralderen bidez ezagutu genuen sare sozial federatu honen berri. Asier da ARGIA.euseko lanetaz arduratzen dena eta ARGIArekin hitz egin ondoren mastodon.social instantzian ARGIAren kontua zabaldu zuen. ARGIAren barrenak blogeko "Mastodon sare sozial deszentralizatuan ere jarrai dezakezu ARGIA hemendik aurrera" artikuluan eman zuten albistearen berri. Iametzak ere ere zabaldu zuen kontu bat, noski. Asierrek "Mastodon sare sozial libre eta deszentralizatua: nola argitaratu edukiak RSStik software librea erabiliz" artikulua idatzi zuen gure blogean xehetasun teknikoak azaltzeko.

Ordurako bolo-bolo zebilen euskal instantzia bat sortzeko ideia eta hortik abiatuta gure artean komentatzen hasi ginen interesgarria izango litzatekeela, baina era berean garbi geneukan hori enpresa batek edo eragile bakar batek ezin zuela sortu. Nora jo pentsatzen jarrita, bururatu zitzaigun PuntuEUS Fundazioarekin hitz egitea. Apirilaren 4an idatzi genion Josu Waliñori gure gogoetaren berri emanez eta Mastodon aurkeztuz. Hortik abiatuta, Josuk beste hainbat erakunde eta eragilerekin hitz egin zuen, Azkue Fundazioarekin, Laborategia 2.0rekin, Talaios Kooperatibarekin eta Dinahostingekin. Azken horrek mastodon.eus ostatatu ahal izateko zerbitzaria eskaini zigun adibidez. Esan beharra dugu guk izan genituen harreman hauekin batera, Azkue Fundazioa ere ari zela epe berdinean gai honi buruz hitz egiten Osoitz Elkorobarrutia ekintzailearekin eta hala guztiok harremanetan jarrita, mastodon.eus izango zenari forma emateko bilerak egiten hasi ginen.

Iametzarentzat ohore handia da eta ilusio handia egiten digu honelako proiektu baten sorreran parte hartu izanak. Gainera une honek bat egiten du burujabetza teknologikoaren inguruan egiten ari garen barne hausnarketarekin. Garrantzitsua iruditzen zaigu, herri bezala ahalduntzeko konpainia handien menpekotasun teknologikoaren aurrean alternatibak eraikitzea eta bide hori modu kolektiboan egitea.

Artikulu hau Iametza Interaktiboak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mastodon
Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”

Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Fedibertsoko edukiak euskarara itzultzeko zerbitzu librea gehitu dute Mastodon.eus-en

Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Facebook erabiltzeari uzteko agindu dio Alemaniako Gobernuari datuen babeserako erakundeak

Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.


“Euskarak bizirik iraungo badu, teknologia burujabetza eta kultura librearen bidetik izango da”

Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka... [+]


Mastodonek uko egin die Silicon Valleyko inbertsioei, proiektuaren independentzia babesteko

Eugen Rochko, Mastodon software libreko mikroblogintza proiektuaren sortzaileak ezezkoa eman die Silicon Valleyko arrisku-kapitaleko funtsen inbertsio eskaintzei. Bestalde, Mask Network enpresak hiru Mastodon instantzia handi erosi izanak ere zeresana eman du, eta mastodon.eusek... [+]


2022-11-25 | Hala Bedi
Dabid Martinez (Mastodon.eus)
“Erabiltzaile bat sortzera gonbidatuko nituzke entzule guztiak”

Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fundazioa, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop.


2022-11-21 | Dabid Martinez
Mastodon ez da Twitter (lehena, finantziazioa)

Azken egunetan hainbeste jende Mastodonen lurreratu izana eta denbora luze batez bisitan etorri gabe egon direnak Mastodonera itzuli direla ikusteak, eta idazteko hainbeste denbora alfer eramateak, Mastodoni buruz hitz egitera bultzatu naute.


Eguneraketa berriak daude