Albiste gehiago

Honen gisako irudiek aztoratzen gaituzte. Edo hala beharko luke. Ezin ditugu normaltzat edo naturaltzat hartu. Baina Israel deitzen duten ezleku horretan egon den edonork badaki justu kontrakoa gertatzen dela. Militarismoa eta etengabeko gerra-egoera bizimoduaren parte dira, "basamortuan loratutako demokrazia zirraragarri" horretan, Europar Batasuneko agintari gorenak definitu zuen bezala. Baina Ursula von der Leyen ez da salbuespena. Egun nagusi den proiektu politikoaren aurpegia da, etsai krudel baten ustezko mehatxua eta gerra piztearen etengabeko beldurra makulu dituena. Izua herritarrok geldiarazteko, sena alboratzeko, eta onartezina ametitzen has gaitezen, berton ere bai.

Argazkia: Herritar bat Tel Aviveko okindegi batean. Marko Djurica / Reuters
Testua: Axier Lopez

Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Euskaldun denok egin beharrekotzat genukeena dela deritzodalako.

Bilbotik Iñaki
Laburrean
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan
Azoka