Haur izendegiarekin bueltaka

  • Kontsulta jarri beharko dut martxa honetan. 2007ko urrian erreportajea idatzi nuen Hego Euskal Herrian jaioberriaren izenaren sexuarekin eta grafiarekin dauden arau zorrotzei buruz (malguagoak dira Iparraldean), eta oraindik zalantzaz beteriko iruzkinak jasotzen ditu erreportajeak Interneten, seme-alabarentzako aukeraturiko izena jarri ahalko ote duten galdezka.


2009ko azaroaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Nola deitu umeari?

Guztira hamaika iruzkin zenbatu ditut, gehientsuenak izenaren sexuarekin kezkatuta. 36 urteko emakumeak galdetzen du ea “nola demontre” idazten den bere izena, Isortze ala Izortze; Igorrek bere alaba Amets deitzea defendatzen du (Euskaltzaindiaren arabera, mutil izena); Iraitz mutil ala neska izena al den jakin nahi du Nuriak, bietara irakurri baitu Euskaltzaindian, eta kezkatuta dago alabari jarri ahalko dion; Maren deiturak zein sexu duen jakin nahi du Garbik; semeari Lur jarri nahi dio Araitzek, eta arduratuta dago: “Euskaltzaindiaren izendegian emakume izena dela agertzen bada ere ezin al da ezer egin? Herriko epailearen esku utzi behar al dugu erabakia? Ez al dugu beste aukerarik?”…

Erreportajearen konklusioa horixe izan zen: Euskaltzaindiaren izendegia kontsultatzen dute erregistro zibileko langileek, izenaren grafia eta sexua zehazteko, baina magistratuak du azken hitza, eta beraz, askotan magistratuaren senaren araberakoa da epaia. Lur mutilari jartzeak zein kalte ekar dezake? Non dago muga?… Umea legez babesteko eta nahasmen burokratikoak saihesteko egiten omen da, baina gaur egun oraindik buruhauste asko sortzen dituen konpondu gabeko gaia da, irakurleen galderei erreparatuta.

Erreportajea: Alabak ezin Amets izan eta semea ezin Izar deitu.

[Sartu Mikel Garciaren blogera]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal izendegia
Haur euskaldun bati latinezko izena inposatu dion epaileak, Ilargi beharrean Jon jarri zion beste bati

Cristina Rodríguez Ruiz epaileak galarazi egin zien guraso batzuei beren seme jaioberriari Ilargi izena jartzea, argudiatuz neskentzako izena dela. Gurasoen iritziaren aurka, Jon izena jarri zion EiTBk informatu duenez.

 


2019-06-14 | Axier Lopez
Euskaltzaindiak genero markarik ez duten izen batzuk onartu ditu lehen aldiz

2011n ikuspegi binarioan (gizonak eta emakumeak) oinarritutako izendegia argitaratu zuen Euskaltzaindiak. Generorik ez duten euskarazko ehunka izenei izaera aldarazi eta ordutik familia askoren buruhauste eta oztopo bilakatu da sailkapen hori. Kritika andana jaso ostean,... [+]


Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan

Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan,... [+]


2018-01-15 | ARGIA
Euskaltzaindiak pertsona izenen genero bereizketarekin malguago izateko eskatuko dio Justizia Ministerioari

Euskaltzaindiak adierazi du aurki Ministerioarekin euskal izendegiarentzat “bestelako bideak asmatzeko” harremanak hasi nahi dituela.


2017-03-14 | Hiruka .eus
“Genero-markarik gabeko izenen aldeko apustua egiten dute askok”

Izenek egungo biko genero-sistema zelan erreproduzitzen duten azaltzeko, Saioa Iraola Urkiola Bilgune Feministako kideak akordura ekarri ditu Idurre Eskisabel Larrañaga kazetari eta antropologo beasaindarraren berbak. Eskisabelek esaten duenez, "egunerokotasunean,... [+]


2016-08-01 | Axier Lopez
Euskaltzaindia: “Oso zaila da izenetan neska eta mutilen arteko bereizketa egitea, harrapatuta gaude”

Abuztuaren 1eko Teleberrian ARGIAren azken aldizkarian argitaratu dugun euskal izendegiari buruzko erreportajea eta analisia izan dituzte hizpide. Etxean semearen izenarekin bizi izan dugun kasuari buruzko albistean, Euskaltzaindiko kide batek aitortu du izendegia sortzeko... [+]


2016-07-27 | Axier Lopez
Euskaltzaindiak zakila arazo linguistiko bilakatu zuenekoa

Zeinek ez du ezagutzen Lur izeneko neska eta mutila? Edo Hodei, Sahats, Lizar, Elorri, Aratz, Araitz, Izar, Amets, Iraultza, Amaiur, Iraitz, Izaro edo Aritza izenekoak ere. Ba al da izen bera emakumeek eta gizonek partekatzea arazotzat hartzen duen euskaldunik? Lur hitzak non du... [+]


Gurasoen nahia Euskaltzaindiaren menpe

Euskarazko pertsona izenen sorkuntzak abiadura handiagoa eraman du arautzeak baino. Horri esker ditugu Izaro, Amaiur eta Eneritz izeneko neskak eta mutilak. Euskaltzaindiak ordea euskal izendegia finkatu du, eta bere hitzetan esanda “erregistro zibilari aholkuak”... [+]


Zergatik ez Harkaitz izeneko neska?

“Izena eta izana ezbaian” gida praktikoa aurkeztu dute Bilgune Feministak eta Emaginek. Euskarazko izendegiaren binarismoaren inguruko gogoeta piztu nahi dute.


Euskal izendegia
Alabak ezin Amets izan eta semea ezin Izar deitu
Aratz, Alatz, Eli, Kutun, Zorion, Zuri, Gabon deitu nahi badiozu alabari, ahaztu. Berdin semeari Itoitz, Jata, Lur, Oritz, Sua, Ugo, Uritz jarri nahi izanez gero. Euskaltzaindiaren arabera, lehenengo zerrendakoak izen maskulinoak dira eta bigarren zerrendakoak, femeninoak. Eta... [+]

2001-09-17
"Euskal izendegia. Ponte izendegia. Diccionario de nombres de (...)


- "Euskal izendegia. Ponte izendegia. Diccionario de nombres de pila. Dictionaire des prenoms" liburua aurkeztu zuen ostiralean (14) Euskaltzaindiak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren babesarekin. Bertan, 2.264 izen jaso dituzte bakoitzaren azalpen eta guzti... [+]


Eguneraketa berriak daude