Lviv hiriko erregai biltegi bat eta azpiegitura militarrak suntsitu ditu Errusiako armadak

Zuzeneko jarraipena
  • Poloniako mugatik gertu, Lviv hirian, Errusiako armadak zehaztasun handiko misilekin erregai biltegi bat eta azpiegitura militarrak suntsitu ditu; Errusiako gobernuak eman du informazioa. Antza denez, sistema antiaereoak eta radarrak konpontzeko lantegi bat ere suntsitu dute misilekin.

    Bestalde, Plesetskoye hiriko misil antiaereoen biltegi bat ere suntsitu dutela adierazi du Igor Konashenkovek, Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaileak.

Tentsioak gora egin du Nagorno Karabakhen

Joan den ostegunean, martxoaren 24an, Azerbaiyango indar armatuak Parukhen sartu ziren, eta tentsioak gora egin du Kaukason. Honen ostean, borrokak egon dira Armeniako eta Azerbaiyango indarren artean, eta informazio iturri batzuen arabera, hiru soldadu armeniar hil dira.

Hala ere, Errusiako bakerako tropak Parukhen daude, eta Azerbaiyango tropekin negoziatzen ari dira.

Ukrainako Segurtasun Kontseiluak adierazi du Errusiarekin fronte gehiago irekitzea oso erabilgarria izango dela.

Lviv hiriko erregai biltegi bat eta azpiegitura militarrak suntsitu ditu Errusiako armadak

Poloniako mugatik gertu, Lviv hirian, Errusiako armadak zehaztasun handiko misilekin erregai biltegi bat eta azpiegitura militarrak suntsitu ditu; Errusiako gobernuak eman du informazioa. Antza denez, sistema antiaereoak eta radarrak konpontzeko lantegi bat ere suntsitu dute misilekin.

Bestalde, Plesetskoye hiriko misil antiaereoen biltegi bat ere suntsitu dutela adierazi du Igor Konashenkovek, Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaileak.

Ukrainako Kanpo eta Defentsa Ministroekin elkartu da Joe Biden Polonian

Joe Biden AEBetako presidentea Polonian da, hainbat bilera diplomatiko egiteko. Gaur goizean Ukrainako Kanpo eta Defentsa Ministroekin, Dmitro Kulebarekin eta Olekseio Reznikovekin, elkartu da Biden. Etxe Zuriak argitaratutakoaren arabera, Ukrainako lurraldea defendatzeko etorkizuneko erronkei buruz hitz egin du Bidenek ministroekin, baina ez dute neurri zehatzik sinatu.

Ukrainako armadaren 199. paraxutisten entrenamendu zentroa suntsitu du Errusiako armadak

Itsaso beltzeko gerraontzi batetik botatako misilekin suntsitu du Errusiako armadak Ukrainako paraxutisten 199. entrenamendu zentroa. Kiev mendebaldeko Zhytomyr hirian dago kokatua entrenamendu zentroa.

Atzo 7.331 pertsona ebakuatu zituzten, eta gaur hamar korridore irekiko dituzte, Ukrainaren arabera

Ukrainako gobernuak adierazi duenaren arabera, atzo 7.331 pertsona izan ziren ebakuatuak hainbat hirietatik, korridore humanitarioei esker. Ostegunean ebakuatu zituztenen bikoitza baino gehiago da; izan ere, 3.343 pertsona ebakuatu zituzten ostegunean.

.

Erregai produkzioa handitzea eta Errusia isolatzea eskatu dio Zelenskik Qatarri

Ukrainako presidenteak, Zelenskik, munduko dozena bat lider baino gehiagoren aurrean hitz egin du urteroko Dohako Foruan, Al Jazeeraren esanetan. Qatarreko hedabideko Jamal Elshayyal kazetaria egon da bertan, eta antza denez, foruaren programazioan ez zen iragartzen Zelenskiren hitzartzea.

Kazetariaren esanetan, Zelenskik hitzartzea aprobetxatu zuen mundu mailako liderrak presionatzeko, eta Ukrainako inbasioa amaitzeko neurri energetiko gehiago hartzea eskatu zieten. Errusiako erregaiak boikoteatzeko neurriak hartzea eskatzeaz gain, hutsune hori Qatarrek betetzea proposatu du. Hala ere, kazetariaren arabera, ezinezkoa litzateke Qatarrek Errusiak Europara bidaltzen duen erregaien kopurua, kontsumo guztiaren %30a, ordezkatzea.

Helburu nagusia Donbass askatzea dela adierazi du Sergei Rudskoik

Errusiako armadari lotutako Estatu nagusiaren buruak, Sergei Rudskoik, adierazi du "operazio militarraren lehen fasearen helburuak" arrakastaz lortu dituztela, "Ukrainako indar armatuen potentzial handiena suntsituz". Hau dela eta, hemendik aurrera indarrak "ekialdeko Donbass eskualdea askatzean" jarriko dituztela adierazi du.

Errusiako armada Donbasseko lur asko ari da hartzen azken asteetan, eta Mariupol eredu garbia da; izan ere, setiatutako hiri honen gero eta barruti gehiago daude Errusiako armadaren eta Donetsk Herri Errepublikaren milizien kontrolpean.

Bestalde, Kieven dauden erreportari askok diotenaren arabera, iparraldeko frontean indarra galtzen ari da Errusiako armada, eta indar ukrainarrak gero eta lur gehiago ari dira berriro kontrolpean hartzen.

Jarraipenari ekingo diogu

Egun on! Larunbat honetan Ukrainako gerrako albiste nagusiak egiteari ekingo diogu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-06 | Rafael Poch | CTXT
Oreshnik bisitan izan da Yuzhmash-en

Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


2024-11-18 | Jon Torner Zabala
Errusiaren kontra irismen handiko misilak erabiltzeko baimena eman dio Bidenek Ukrainari

Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]


2024-11-05 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Iparkorearrak ote dabiltza behe-laino artean Errusian?

Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.


2024-10-17 | Julene Flamarique
Zenbat jende hil da Errusia eta Ukrainaren arteko gudan? Zer dio batak eta besteak?

Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik. 


Gerra galtzen ari den Ukrainan, negoziazioaren bideak indarra hartu du

Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]


2024-10-07 | Joan Mari Beloki
Euskal europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde

Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


2024-09-11 | Gedar
Ukrainako Azov Batailoi faxistak errekrutatze-bira bati ekin dio Europan

Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.


2024-09-10 | Axier Lopez
Ikasturte berrian ere, gerra ate joka

Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Errusiak eraso bortitzak egin ditu Ukrainako hainbat lurraldetan

2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.


Eguneraketa berriak daude