Helburu nagusia Donbass askatzea dela adierazi du Sergei Rudskoik

Zuzeneko jarraipena
  • Errusiako armadari lotutako Estatu nagusiaren buruak, Sergei Rudskoik, adierazi du "operazio militarraren lehen fasearen helburuak" arrakastaz lortu dituztela, "Ukrainako indar armatuen potentzial handiena suntsituz". Hau dela eta, hemendik aurrera indarrak "ekialdeko Donbass eskualdea askatzean" jarriko dituztela adierazi du.

    Errusiako armada Donbasseko lur asko ari da hartzen azken asteetan, eta Mariupol eredu garbia da; izan ere, setiatutako hiri honen gero eta barruti gehiago daude Errusiako armadaren eta Donetsk Herri Errepublikaren milizien kontrolpean.

    Bestalde, Kieven dauden erreportari askok diotenaren arabera, iparraldeko frontean indarra galtzen ari da Errusiako armada, eta indar ukrainarrak gero eta lur gehiago ari dira berriro kontrolpean hartzen.

Mariupoleko alkateak hiria utzi du, eta Errusiako armadak hiriko hainbat barruti hartu ditu

Donetskeko Administrazio Militar Lokaleko buruak, Pável Kirilenkoek, adierazi du atzo Mariupoleko alkateak, Vadim Bóichenkoek, hiria utzi duela. Informazio iturri batzuen arabera, Ukrainak Mariupolen kontrola galdu du, eta baliteke ordu gutxian Donetskeko Herri Errepublikak Mariupol bereganatu duela adieraztea. Bestalde, Errusiako armadak eta Donetsk Herri Errepublikako soldaduek Azov Batalioiko soldadu gehienak hil dituztela diote.

Mariupoleko bizilagun batzuek kameren aurrean hitz egin dute, eta diote hiriaren suntsipenaren %85a Ukrainako armadak berak egina dela. Bestalde, diote soldadu errusiarrak izan direla herritarrak gehien lagundu dituztenak.

Errusiak Krimea eta Donetsk lurrez lotu dituela dio Ukrainak

Ukrainako Defentsa Ministerioak Facebook sare sozialean adierazi duenaren arabera, Errusiako armadak Krimea eta Donetsk lurrez lotzea lortu du behin-behinekoz: "Etsaiak ez ditu gerraren helburu nagusiak lortu, baina okupatutako Krimearen eta Donetsken artean lur-korridorea irekitzea lortu du", adierazi dute.

Krimea eta Donetsk hiriaren arean dago Mariupol hiria, eta Errusia hiriaren auzo gehiagoren kontrola ari da hartzen. Denis Pushilin Donetsk Herri Errepublikako burua Mariupolen da.

Alemaniak erdira murriztuko du Errusiako petrolioaren inportazioa

Alemaniako Ekonomia Ministroak, Robert Habeckek, adierazi du urte amaierarako erdira murriztu nahi dutela Errusiako petrolioaren inportazioa. Bestalde, ikatz inportazioak abuztuan amaituko direla adierazi du.

Zeit Alemaniako hedabidearen arabera, Errusiarekiko Alemaniaren dependentzia energetikoa asko murriztu da: inportatutako ikatza %50etik %25era igaro da; petrolioa, %35etik %25era, eta gasa, berriz, %55etik %40ra.

Honi aurre egiteko, baina, Alemaniak handitu egin du Arabiar Emirerri Batuekin eta Qatarrekin duen kooperazioa.

Borispoleko alkatearen arabera, 20.000 biztanlek utzi dute hiria

Kiev ekialdeko Borispol hiritik 20.000 biztanlek alde egin dute, Volodymyr Borysenko alkatearen arabera. Bestalde, hirian jarraitzen duten biztanleei hiria uztea eskatu die telebistan egindako adierazpenetan, Ukrainako indar armatuen lana errazteko.

Kiev kanpoaldeko erregai biltegi garrantzitsu bat suntsitu duela adierazi du Errusiak

Errusiako Defentsa Ministerioko Bozeramaileak, Igor Konashenkovek, adierazi du Kiev hiriaren kanpoaldeko erregai biltegi bat suntsitu dutela, besteak beste. Bozeramailearen esanetan, erasoa bart gauean egin dute, itsasotik botatako Kalibr gurutzaldi-misilak erabilita. Gehitu du biltegi honek Ukraina erdialdeko indar armatuak hornitzeko erabiltzen zutela.

Bestalde, bozeramaileak adierazi du AEBek arma biologikoen zati batzuen garapenean lagundu dutela frogatzen duten probak aurkitu dituztela. Hemendik gutxira Pentagonoan onartu eta garatutako proiektu biologiko baten "dokumentu originalak" zabalduko dituztela gehitu du.

AEBetako gas gehiago inportatzeko akordioa sinatu dute Bidenek eta von der Leyenek

Europar Batasunak AEBetako gas gehiago inportatzeko akordioa sinatu duela iragarri du gaur goizean. Joe Biden AEBetako presidentea Europan da, eta urte amaierara arte 37.000 milioi metro kubiko gas likido inportatzea akordatu du Ursula von der Leyen Europar Komisioko presidentearekin. 2021. urtean AEBetatik inportatutakoa baino %68 gehiago da akordatutakoa.

Bestalde, Bidenek dio 2030 urterako Europara 50.000 milioi metro kubiko gas likido bidaltzea espero duela. Erabaki honekin Europak Errusiako gasarekiko duen dependentzia murriztu nahi dute, baina AEBetako gasarekiko dependentzia handitu egingo da. Bidenek gehitu du Europaren eta AEBen arteko harremana inoiz baino indartsuagoa dela, eta akordio honek europarren bizitza kalitatea mantentzeko lagunduko duela ere esan du.

Jarraipenari ekingo diogu

Egun on! Ukrainako gerraren azken orduko albisteei ekingo diegu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-06 | Rafael Poch | CTXT
Oreshnik bisitan izan da Yuzhmash-en

Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


2024-11-18 | Jon Torner Zabala
Errusiaren kontra irismen handiko misilak erabiltzeko baimena eman dio Bidenek Ukrainari

Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]


2024-11-05 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Iparkorearrak ote dabiltza behe-laino artean Errusian?

Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.


2024-10-17 | Julene Flamarique
Zenbat jende hil da Errusia eta Ukrainaren arteko gudan? Zer dio batak eta besteak?

Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik. 


Gerra galtzen ari den Ukrainan, negoziazioaren bideak indarra hartu du

Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]


2024-10-07 | Joan Mari Beloki
Euskal europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde

Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


2024-09-11 | Gedar
Ukrainako Azov Batailoi faxistak errekrutatze-bira bati ekin dio Europan

Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.


2024-09-10 | Axier Lopez
Ikasturte berrian ere, gerra ate joka

Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Errusiak eraso bortitzak egin ditu Ukrainako hainbat lurraldetan

2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.


Eguneraketa berriak daude