Donbasseko aire espazioa ixtea erabaki du Errusiak

Zuzeneko jarraipena
  • Donetsk Herri Errepublikako Herri Miliziaren ordezkari ofizialak, Eduard Basurinek, adierazi du Errusiak Donbasseko aire espazioa itxi duela. Bestalde, Ukrainako armadaren bonbardaketek lau zibil hil dituztela adierazi dute Donetskeko agintariek.


2022ko martxoaren 18an - 14:53
Gakoak
Ukrainako aire espazioa ixtea eskatu diote Estoniak, Letoniak eta Lituaniak NBEari

Hiru herrialde baltikoetako parlamentuek onartutako ebazpenean, Nazio Batuen Erakundeari eskatu diote Ukrainako aire espazioa ixteko neurriak hartzeko, "zibilen hilketa masiboak sahiesteko".

NATO ariketa militarrak egiten ari da Norvegian

NATOko 27 herrialdeetako 30.000 soldaduk hartuko dute parte ariketa militarretan, Ukrainako inbasioak eragin duen tentsioaren igoerari erantzuteko. 'Erantzun Hotza 2022' (Cold Response 2022) deitu diote operazioari, eta helburua Norvegiak aliatuen errefortzu bat nola kudeatuko lukeen probatzea da. Martxoaren 14an hasi zituzten ariketak, eta apirilaren lehenean amaituko dituzte.

"Ariketa defentsiboak dira" adierazi du operazioaren ardura duen Yngve Odlo generalak, eta helburu erasokorrik ez dutela azpimarratu du.

NATOko aliantzaren parte ez diren baina bazkide militarrak diren Finlandiak eta Suediak ere parte hartuko dute ariketetan.

 

Norvegiak 308 milioi euro gehiago bideratuko ditu armada indartzeko

Ukrainako inbasioa hasi zenetik, mendebaldeko herriak defentsara bideratutako gastua handitzen ari dira. Hain zuzen ere, Europar Batasuneko 27 herrialdeek hori bera adostu zuten Versalleseko Goi Gailurrean. Norvegiak 308 milioi euro gehiago bideratuko ditu indar armatuetara, eta helburua iparraldean Errusiarekin duen mugaren ingurua indartzea da.

NATO entsegu militarrak egiten ari da Norvegia iparraldean, Errusiarekin duen mugatik gertu.

 

Luhansk eskualdeko Ukrainaren menpeko lurren %90a hartu ditu Errusiako armadak

Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaileak, Igor Konashenkovek, Donbasseko egoeraren inguruan hitz egin du bideo batean. Bere hitzetan, Luhansk eskualdean Ukrainak zituen lurren %90a hartu ditu Errusiako armadak. Donetsk eskualdearekin muga egiten duen lur zati bat geratzen zaio oraindik Ukrainari.

Donetsk eskualdean, bestalde, hegoaldean hartu ditu Errusiak lurrak, Rostov Krimearekin lotzeko korridorea irekitzeko. Eremu horretan Mariupol hiria da oraindik borrokak dauden leku bakarra.

Lviv hiriko aireportua bonbardatu du Errusiako armadak

Errusiako armadak Lviv hiriko aireportua bonbardatu du gaur goizean. Tokiko agintarien arabera, bonbek ez dituzte aireportuko azpiegiturak jo, eta aireportuaren ondoko hegazkinak konpontzeko fabrika bat izan da kaltetua.

Lviv Ukraina mendebaldeko hiri garrantzitsuenetariko bat da, eta Poloniako mugatik 70 kilometrora dago.

 

Donbasseko aire espazioa ixtea erabaki du Errusiak

Donetsk Herri Errepublikako Herri Miliziaren ordezkari ofizialak, Eduard Basurinek, adierazi du Errusiak Donbasseko aire espazioa itxi duela. Bestalde, Ukrainako armadaren bonbardaketek lau zibil hil dituztela adierazi dute Donetskeko agintariek.

20 hildako Errusiak egin erasoan Merefan, Kharkiv ondoan

20 ukrainar hil eta 25 zauritu dira Errusiako hegazkinek eskola baten eta gune komunitario baten aurka eginiko erasoan. Ikaslerik ez zen barruan, ikasturtea guda hastearekin batera amaitu baitzen.

Kadyrovek dio mila boluntario txetxeniar Ukrainara bidean direla direla

Mila bolondres txetxeniar Ukrainara bidean direla, Errusiarekin borroka egitera. Horixe esan du Txetxeniar errusiazalearen sinbolo den Ramzan Kadyrovek.

Telegram-en esan du bere senideetako bat buru dutela, "Ukrainako desnazifikazio eta desmilitarizazio operazio berezian parte hartzera doazela Txetxeniako errepublikako mila boluntario".

Txetxeniako indar armatuei herrialdeko independentisten aurka gehiegikeria ugari egin izana leporatzen zaie.

Marteko misio errusiar-europarra eten izana deitoratu du Moskuk

Moskuk deitoratu du Europako Espazio Agentziak eten izana Errusiar-Europako misioa, Ukrainako gerra dela eta.

Errusiako espazio-buru Dmitry Rogozinek publikoki adierazi du "lotsagarria" iruditu zaiola erabakia, Al Jazeeran irakur daitekeenez.

"Oso [erabaki] mingotsa da espazioko zaletu guztientzat eta Errusiak gure kabuz espedizio hau aurrera aterako dugu", gaineratu du.

Ukrainako gerrak elikagai krisia eragingo du munduan, Macronen arabera

Munduko labore-ekoizle nagusietako bi diren Errusia eta Ukrainaren arteko gudak, datozen 12 edo 18 hilabeteetan elikadura krisia eragingo du Afrikan eta Ekialde Hurbilean. Horixe esan du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, Reuters agentziak jaso duenez.

Erdoganek eskaintza egin du Putin eta Zelenskiren arteko bilera Turkian hartzeko

Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek telefonoz Putini eskaini dio Turkian egitea bere eta Zelenskiren arteko bilera, Al Jazeeran irakur daitekeenez.

Turkiako gobernuak zabaldutako oharrean esan dute Erdoganek Putini esan diola gai batzuei buruen inguruan akordioak lortzeko, buruzagien arteko bilera bat egitea ideia ona dela.

Gurutze Gorriak eskatu du Mariupol hiri suntsitura laguntza humanitarioa sartzen uzteko

Nazioarteko Gurutze Gorriak (ICRC ingelesezko sigletan) alde biei eskatu die uzteko laguntza humanitarioa sartzen Mariupol hirira eta korridore humanitarioak irekitzeko hiritik atera daitezen zibilak.

ICRC-k asteazkenean utzi behar izan zuen hiria, erakundearen buru Peter Maurerrek asteazkenean prentsaurrean esan duenez, bere kideek "jada ez zeukatelako gaitasun operatiborik". Esan duenez, bi aldeek laguntza humanitarioa sartzea onartuko balute, "segurua izan bezain pronto" itzuliko lirateke.

Horrez gain, bi aldeei eskatu diete uzteko ikusten guda presoak, gogoraraziz kapturatutako soldaduak duintasunez tratatu behar direla eta ez direla beren irudiak publikoki zabaldu behar.

BIDEOA | Mariupol hiria suntsituta

Mariupol hiria Ukraina hego ekialdean dago eta Errusiako armadak hiria hartzeko bataila latzak libratu dituzte. Neonaziz osatutako Azov batailoia hiriaren defentsan nabarmendu da.

 

Nazioarteko Justizia Gorteak operazio militarra gelditzeko eskatu dio Errusiari

Ukrainak jarritako salaketaren aurrean, kautelazko neurri gisa operazio militarra gelditzeko eskatu dio Errusiari Nazioarteko Justizia Gorteak. Bestalde, Errusiaren kontrolpean egon daitezkeen talde militar irregularren jarduera etetea bermatzea eskatu dio Errusiari berari. Bi eskaera hauek aldeko hamairu eta aurkako bi bozkez egin dute aurrera.

Ukrainak Nazioarteko Justizia Gortearen aurrean salatu du Errusia, genozidioa egiten ari dela salatuz, Genozidioaren Prebentziorako eta Zigorrerako Konbentzioari atxikita.

NATOren iruzurra Pisako aireportuan: armak elikagaien ordez

Italiako Union Sindicale de Base sindikatuak salatu duenez, Pisako Galileo Galilei aireportuan iruzur egiten ari dira, NATOko hegazkinetan elikagaiak eta medikuntza materiala kargatu beharrean, Ukrainarako armekin eta leherkariekin hornitzen ari dira. Sindikatuko langileek salaketa egin dute Pisan eta uko egin diote karga lanak egiteari.

 

Ukrainako eta Moldaviako sare elektrikoak Europakoarekin lotu dituzte, energia elektrikorako sarbidea bermatzeko

Ursula von der Leyen Europar Komisioko presidentearen arabera, Ukrainako eta Moldaviako sare elektrikoak Europa kontinentalekoarekin lotu dituzte. Lotura hau inbasioak irauten duen bitartean energiarako sarbidea bermatua izateko egin dute.

"Gaur hartu dugun erabaki giltzarria ospatzen dut, garai ilun hauetan argiak piztu eta etxea bero mantendu ahal izateko. Moldavia eta Ukrainaren energia sistemak estabilizatzeko lanean jarraituko dugu", adierazi du von der Leyenek.

Ukraina eta Errusiaren arteko negoziazioek aurrera egin dute lehenbizikoz

Errusiak aipatu du Suedia eta Austriaren neutraltasun ereduak kontuan hartzeko modukoak direla akordioaren bidean. Ukrainak erantzun dio ez dituela eredu horiek onartzen eta berea behar duela, propio beretzat egindakoa, baina aitortu du proposamenak baduela baliorik aurrera egiteko. The Financial Timesek dio hamabost punturen gaineko plan bati buruz aritu direla eta Errusia prest dagoela su-etena aldarrikatu eta herrialdetik ateratzeko baldin eta Ukrainak NATOn ez sartzeko eta bere armadari mugak jartzeko konpromisoa hartzen badu.  Albiste honetan informazio gehiago.

Mykola Kravchenko hil da Mariupolen, Azov Batailoiaren eta National Corps alderdiaren sortzaileetako bat

Errusiar armadak inguratutako Mariupol hirian hil da Mykola Kravchenko 'Kruk'. Ukrainako Parlamentuko diputatu ohiak, Igor Mosiychukek, baieztatu du Kravchenkoren heriotza.

Kravchenko Azov Batailoiaren sortzaileetako bat zen, baita National Corps Party alderdiko ideologoetako bat ere. National Corps Azov Batailoiaren gorputz politikoa da, eta Azov Batailoia, aldi berean, Ukrainako Guardia Nazionalean dago integratuta.

Orientir argitaletxearen sortzaileetako bat ere bazen Kravchenko.

Europa hegoaldeko lau herrialde elkartuko dira ostiralean, independentzia energetikoaz hitz egiteko

Grezia, Italia, Espainia eta Portugal Erroman elkartuko dira ostiral honetan, subiranotasun energetikoarekin zerikusia duten gaiei buruz hitz egiteko. 

Ukrainako inbasioaren ostean, Europar Batasuneko 27 herrialdeek Versalleseko gailurrean adostu zuten Errusiarekiko independentzia energetikoa irabazteko neurriak hartzea, eta hori lortzeko bidean elkartuko dira Mario Draghi, Antonio Costa, Pedro Sanchez eta Kyriakos Mitsotakis.

Ukrainako armadak Khersoneko aireportua bonbardatu eta Errusiaren hainbat helikoptero suntsitu ditu

Kherson Ukraina hegoaldeko herria Errusiako armadaren kontrolpean dago, baita aireportua ere. Ukrainako armadak gaur aireportua bonbardatu du, eta hainbat helikoptero eta beste azpiegitura batzuk suntsitu ditu.

Bestalde, Errusiako armadak Chernigov hiriko tren geltokia bonbardatu du, eta Ukrainako armadaren sistema antiaereoak eskuratu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-06 | Rafael Poch | CTXT
Oreshnik bisitan izan da Yuzhmash-en

Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


2024-11-18 | Jon Torner Zabala
Errusiaren kontra irismen handiko misilak erabiltzeko baimena eman dio Bidenek Ukrainari

Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]


2024-11-05 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Iparkorearrak ote dabiltza behe-laino artean Errusian?

Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.


2024-10-17 | Julene Flamarique
Zenbat jende hil da Errusia eta Ukrainaren arteko gudan? Zer dio batak eta besteak?

Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik. 


Gerra galtzen ari den Ukrainan, negoziazioaren bideak indarra hartu du

Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]


2024-10-07 | Joan Mari Beloki
Euskal europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde

Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


2024-09-11 | Gedar
Ukrainako Azov Batailoi faxistak errekrutatze-bira bati ekin dio Europan

Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.


2024-09-10 | Axier Lopez
Ikasturte berrian ere, gerra ate joka

Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Errusiak eraso bortitzak egin ditu Ukrainako hainbat lurraldetan

2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.


Eguneraketa berriak daude