AEBetako Mineapolis hirian lau poliziak George Floyd afro-amerikarra hil zuen maiatzaren 25ean. Egun gutxian, gertaerak haserre eta protesta mugimendu handia eragin du AEB osoan, arrazakeriaren, xenofobiaren eta polizia gehiegikerien aurka.
George Floyden hilketa gertatu ondoren AEBetan sortu den egoera jarraitzeko maiatzaren 27an abiatu genuen albiste hari hau ekainaren 17tik aurrera ez da berrituko. Hemendik aurrera, gaiari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu gure nazioarteko kanalean.
The Guardian egunkariak azaldu duenez, gazte beltza hil zuten jatetxeari su eman diote eta estatu arteko autobidea moztu dute Atlantako hainbat bizilagunek. Poliziak 36 lagun atxilotu ditu gutxienez.
The Guardian egunkariaren arabera, ostiralean zendu zen Rayshard Brooks afroamerikar gaztea poliziek zuzenean hil zuten. Azterketa mediku batek baieztatu du gertakaria: odolustuta eta organoetako kalteengatik hil zen 27 urteko gaztea, bizkarrean bi tiro jaso ostean.
CNNk jakinarazi duenez, Rayshard Brooks izeneko 27 urteko afro-amerikarra hil zuten iragan ostiralean, Atlanta hirian. Horren ondorioz, protestak eta istiluak areagotu dira asteburuan.
Minneapoliseko Star Tribune egunkariak jakinarazi duenez, 750.000 dolar ordaindu eta fidantzapeko askatasuna eskuratu du Lanek. Internet bidez egin zuen diru-bilketa, PayPal kontu batean.
Virginiako Richmonden, Massachusettseko Bostonen eta Minnesotako Saint Paul hirietan konkistadorearen irudien aurka jo dute azken orduetan. “Genozidioa” irudikatzen duela aldarrikatu dute manifestariek.
A statue of Christopher Columbus has been pulled down, set alight and thrown in a lake by protesters in Richmond, Virginia.
— SkyNews (@SkyNews) June 10, 2020
Latest news from the US here: https://t.co/rRinmR8igE pic.twitter.com/qcDzep8WBS
Seattle-eko bizilagunek sare sozialetatik partekatu dutenez, agenteek Capitol Hilleko Gune Autonomotik ihes egin behar izan zuten bart, manifestarien oldarraldi antolatua zela eta.
When police retreated from Seattle’s Capitol Hill, some people expected chaos.
— Joshua Potash (@JoshuaPotash) June 10, 2020
Instead the new autonomous zone has speeches, free food, and people helping one another.
Here’s a look inside the Capital Hill Autonomous Zone #CHAZ
pic.twitter.com/ksByr5bTDg
George Floyden hilketak protesta-oldea eragin du AEBetan. Poliziak eskura zeukan guztia erabili du manifestarien kontra, baita bizikletak ere. Horren kontra agertu dira bizikleten fabrikatzaileak. Jon Tornerrek jaso du bere blogean.
Angela Davis aktibista afroamerikarrak joan den larunbatean Rising Majority-k eta Bizitza Beltzen aldeko Mugimenduak Internet bidez antolatutako eztabaidan parte hartu zuen. Pentsalari ospetsuak garatzen ari den eztanda sozialaren inguruan bere ikuspuntua partekatu zuen, eta kausen inguruan zenbait hausnarketa egin zituen, hala nola, aktibismoaren zereginei buruz edota uneotan mugimenduak egin dituen eskaeren inguruan. 76 urteko emakumea “zorioneko” sentitzen da eskubide zibilen aldeko borrokan bizi osoa eman ostean halako fenomenoa ikusteko aukera izateagatik.
Horrez gain, kultura dominantearen baitan “arrazismo sistemiko, estruktural eta instituzionalaren inguruko diskurtsoak” zabaltzen hasi direla ohartarazi du Davisek. Bitartean, herrialdeak arrazakeriaren aurkako “sentimendu kolektiboaren adierazpen gogorrena” bizi duela gaineratu du Davisek beste hitzaldi batean. Dena den, 10 egun baino gehiago protestan jardun ostean, "eta orain zer?" galderarekin topo egin dutela azpimarratu du.
Larunbat gauean Oaklanden (Kalifornia) poliziak tiroz hildako 23 urteko gaztearentzat justizia exijitzeko protestak mila pertsona baino gehiago bildu zituen, antolatzaileen arabera, The Guardianen irakur daitekeenez.
Lekukoek kazetariei azaldu zietenez, ofizialek Salgadoren autoari 20 eta 40 tiro artean bota zizkioten. Autoan haurdun dagoen bere neska laguna ere bazihoan eta ospitalean dago tiroz zaurituta. Salgadok hiru urteko alaba zuen.
Ehunka antzerki-sortzaile eta artista beltz eta amerindiarrek gutun irekia idatzi diote "Amerikako Antzerki Zuria"-ri, elkar laguntzeko konpromisoa hartuz "beldurrik gabe partekatzen dituzten egiak ugari" direlako. Arrazakeria bizi izan dutela salatzen dute lider exekutiboekin harremanetan, kritikoekin, casting-zuzendariekin, eragileekin, sindikatuetan, produktore komertzialetan, unibertsitateetan eta trebakuntza-programetan.
"Zuek guztiok karta-dorre honen parte zarete, hauskortasun zuriaren eta nagusitasun zuriaren gainean eraikia", idatzi dute artistek. "Zeuen burua aukeztuko dizuegu... zuei".
Gutun irekiak ez du gertaera zehatzik kontatzen, ezta izenik ematen ere.
Kanpainak webgune bat du, Change.org webgunean sinadura bilketa bat eta #WeSeeYou (#BegiraGaituzue) traola. Aktore ezagun, zuzendari, antzerkigile eta beste artista batzuek beren babesa adierazi dute dagoeneko.
1,25 milioi dolarreko fiantza ezarri diote George Floyd hiltzea egozten dioten Derek Chauvin poliziari, epaiketa baino lehen baldintzapean aske ateratzeko. Hainbat baldintza beteta, ordaindu beharrekoa milioi bat dolarrera murriztu ahalko du.
Jarraipen jendetsua izan dute George Floyden omenez deitutako manifestazio antiarrazistek Euskal Herrian. Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan kalera atera dira milaka lagun.
Bortizkeria poliziala, Atzerritarren Legea eta pertsona beltzen aurkako beste hainbat eraso izan dituzte ahotan arrazismoaren aurkako aldarrikapenek.
Jendetza bildu gara Bilbon arrazakeria instituzionala salatzeko!#BlackLivesMatter pic.twitter.com/flVrvILFvk
— Alba Fatuarte (@albafatu) June 7, 2020
Minneapoliseko Udal Kontseiluko kide den Steve Fletcherrek Time aldizkarian azaldu duenez, Polizia Saila desegin eta komunitateak ikuskaturiko segurtasun publikoan inbertitzeko konpromisoa ontzat jo dute Udal Kontseiluko hamabi kidetik bederatzik.
Honakoa adierazi zuen bart Minneapoliseko Udal Kontseiluko lehendakariak:
"Minneapolisen eta AEBetako hirietan argi dago gure zaintza eta segurtasun publikoko sistemak ez dituela gure komunitateak babesten. Erreforma areagotzeko egin ditugun ahaleginek huts egin dute". Ondorioz, posible da Udal Kontseiluak hiriko aurrekontuaren bidez neurriok aurrera eramatea. Erabakiak alkatearen borondatea gaindituko luke, hark uko egin baitzion Polizia Saila desegiteari.
Neurriak
Fletcherrek Polizia Sailaren desegiteari buruzko iritzi artikulu bat idatzi zuen duela gutxi. Bertan Sailaren jokabide desegokiaren historia luzea eta Minnesotako Giza Eskubideen Departamentuak abian jarritako ikerketak aipatu zituen. Ondorioz, hartu beharreko neurrien inguruko hipotesiak aurkeztu zituen: "konderriko osasun mentaleko profesionalak osasun mentaleko deietara bidaltzea, eta suhiltzaileen saileko larrialdietako teknikariak gaindosiko deietara".
Igandean Gasteizen, Bilbon eta Donostian egin dira kontzentrazioak, larunbatean Iruñean, eta Baionakoa ostegunean burutu zen. Iruñean George Floydena ez ezik, Elhadji Ndiayeren heriotza ere salatu dute. Euskal Herriko arrazakeria borrokatu beharra azpimarratu dute deialdietan.
[Euskalerria Irratia] Estatu Batuetan, George Floyden heriotzarengatik piztutako arrazakeriaren kontrako protesten harira, Iruñean ere, antzeko kasu bat izan zela gogorarazi dute Africa United eta Sortuk. Poliziak Ndiaye atxilotu zuen tokian lore eskaintza egin dute.
Euskal Herriko gainontzeko hiriburu gehienetan bezala, Gasteizen ere mobilizatzera deitu dute “George Floyden eta bizitza beltzen omenez, eta arrazakeriaren aurka”. Igandean izango da, goizeko 11:00etan, Andra Mariaren plazan.
Atzo, ekainak 5, polizia batek 75 urteko gizon bati bultza egin eta lurrera bota zuen Buffalon (AEB) manifestazio baketsu batean. Gizona berehala hasi zen belarritik odola isurtzen, baina poliziek aurrera jarraitu zuten lekukoen oihuei kasurik egin gabe. Segundu batzuk behar izan zituzten egoeraren larritasunaz jabetu eta medikuei deitzeko.
Poliziaren hasierako informeak gizona trabatu eta erori egin zela zion arren, WBFO hedabideak grabatutako bideo honek gezurtatu egin du hori eta gizonari bultza egin zioten bi poliziari behin-behinean lanpostua eten diete. Hedabide honek jakinarazi duenez, 75 urteko gizona egonkor dago ospitalean, nahiz eta bere egoera larria den oraindik.
Keith Ellison Minnesotako Fiskal nagusiak larriagotu egin ditu George Floyd hil zuen poliziaren aurkako karguak. Derek Chauvin agenteari nahi gabeko hilketa leporatu diote orain arte, baina Ellisonek bigarren graduko hilketa leporatu dio, 40 urte arteko kartzela zigorra ekar dezakeen akusazioa.
Horrez gain, Floyden atxiloketan parte hartu zuten Tou Thao, J. Alexander Kueng eta Thomas Lane poliziei hilketan parte hartu izana ere leporatu diete. Ondorioz, hiru agente horiek hamar urte artekoa izan daitekeen espetxe zigorrari egin beharko diote aurre.
Floyden familiaren abokatuak adierazi duenez, zendutakoaren senideek Chauvini lehen graduko hilketa egoztea nahiko lukete.
AEBetan ez dira protestak eten, ez eta istiluak ere. Manifestariak eta polizia aurrez aurre daude kalean, eta bideo honetan bildu ditugu egunotan ikusitako hainbat polizia gehiegikeria: nagusia jendea jipoitzeko agindua ematen, polizia agenteak manifestarien ur botilak apurtzen, zein atxilotuei txistua botatzen harrapatu dituzte kamerak eskuan zituzten lekukoek. Redfishen bidez jasotako bideoen bilduma bat duzue honakoa.
George Floyden omenezko manifestazioa poliziaren eta manifestarien arteko talkekin amaitu zen Greziako hiriburuan. Honako lemarekin kalea hartu zuten milaka lagunek: “estatu amerikar hiltzaileailearen, pobreziaren, arrazismoaren eta inperialismoaren aurka borrokatu. AEBetako errebeldeekin elkartasuna". Zenbait manifestarik artefaktu su-emaileak jaurti zituzten poliziaren aurka AEBetako enbaxadaren aurrean.
Mobilizazio eguna izan zen atzo Grezian, Atenasen hainbat eragilek protestak deitu baitzituzten George Floyden alde eta arrazismoaren aurka. Manifestazioa AEBetako enbaxadatik gertu zebilela, polizia gasa jaurtiz oldartu zen manifestarien aurka. Horiek molotov koktelak jaurtiz erantzun zieten agenteei.
Puerto Ricora ere iritsi da George Floyden heriotzak eragindako haserrea. Ekainaren 3an, asteartea, ehunka lagun bildu dira San Juan hiriko kaleetan. George Floyd izan dute gogoan, baina bide batez, irlan bertan egunerokotasunean bizi duten arrazakeria ere salatu dute. Ekintza sinboliko moduan, gillotina bat eraman dute Wanda Vázquez gobernadorearen egoitzaren ate aurrera.
Dozenaka milaka lagun George Floyden omenez bere jaioterrian, Houstonen jarritako memorialean bildu ziren. Floyden familiako kideak bertan ziren, alkatearekin, polizia buruarekin eta protestariekin batera, hildakoaren omenez.
Roxie Washington emazteak adiearzi du Floydentzat justizia nahi duela, eta bere alaba aitarik gabe geratu dela azpimarratu.
Bat St Louis hiriko polizia erretiratua zen, bere lagun baten denda gainbegiratzen ari zena. Bestea Louisville hiriko barbakoa jatetxe baten jabea, poliziei jana doan ematen ziena. Beste bat Mr Indianapolis gisa ezaguna, futbol amerikarreko jokalari ohia.
George Floyd hil zutenetik astebetean protestetan hildako pertsona batzuk dira goikoak, guztira hamaika. Gehienak komunitate beltzeko kideak dira. The Guardianen artikulu honetan hilketa bakoitza non gertatu den eta horri buruz publikatu den informazioa irakur daiteke.
Police in Atlanta spitting on a detained protester. pic.twitter.com/hNhfJuNECL
— redfish (@redfishstream) June 3, 2020
George Floyden hilketak protestak piztu ditu AEBetan, arrazakeriaren eta polizia indarkeriaren aurka kalera atera da jendea. Entzutekoak manifestazio hauetako baten amaieran Tamika Mallory ekintzaileak esanak: "Ez guri lapurretez hitz egin, AEBek lapurtu die beltzei, AEBk lapurtu die Ameriketako herri indigenei".
Turnout for George Floyd protests in Amsterdam.
— ian bremmer (@ianbremmer) June 2, 2020
Extraordinary.pic.twitter.com/VShFtzfyFE
George Floyden autopsiaren arabera, poliziak inmobilizatuta zeukan bitartean arnasik hartu ezinik utzi zuen eta itota hil zen. Baina galdera asko daude airean bertan zeuden polizia agenteen jokabidearen inguruan. New York Timesek honako erreportaje hau egin du Floydi gertatu zitzaionaren argazkia osatu asmoz eta ARGIAn euskaratu egin dugu. Azpitituluak ikusteko, sakatu "azpitituluak (c)" botoia bideoaren beheko eskuin aldean.
Lekukoen grabazioak, segurtasun kamerenak, poliziaren irrati audioa eta autoritateek egindako dokumentuak ikertuz osatu dute urratsez urrats gertatu zena azaltzen duen bideo kronologiko hau. Honen arabera, 8 minutu eta 46 segunduz estutu zion lepoa belaunaz Derek Chauvin polizia agenteak Floydi.
Hiriburuko epaitegien aurrean 15.000 lagunetik gora elkarretaratu ziren 2016an poliziak erail zuen Adama Traoré gogora ekartzeko. Indar polizialak kontzentrazioa desegiten saiatu zirenez, hamaika talka eta barrikada piztu ziren.
Argitaratu berri den Auzitegiko mediku txostenaren arabera, Adama Traoré poliziak erail zuen, atxilotuta zegoela.
Parisez gain, Marsellan, Lyonen eta Lillen ere manifestazio jendetsuak izan ziren.
Maiatzaren 25ean Mineapolisen hil zuen poliziak Jeorge Floyd, atxilotzen ari zela. Autopsiaren arabera, poliziak inmobilizatuta zeukan bitartean arnasik hartu ezinik utzi zuen eta itota hil zen. Familiak Michael Baden mediku ohia kontratatu du bigarren autopsia egiteko, izan ere Minnesotako forentseak egindako lehen autopsiak adierazi zuen "aurretik zuen bere osasun egoeraren" ondorioz hil zela.
Baden medikuaren adierazpen hauek jaso ditu BBC hedabideak: "Heriotza eragin zuena asfixia izan zen, nire ustez: lepoa estutu izanagak (burmuinera doan oxigenoa trabatu dezake horrek) eta bizkarra estutu izanak (arnasketa eragozten duena) eraginda".
Twitter bidez iragarri du bere asmoa AEBetako presidenteak. Igandeko protestetan hiru herritar gehiago hil dira behintzat. Asteartetik 4.000 atxilotu zenbatu ditu CNN kateak.
Donald Trump AEBetako presidenteak igandean idatzi du mugimendu antifaxista ituan jartzen duen txioa: “AEBek ANTIFA erakunde terrorista izendatuko dute”. Asteartetik lurralde osora zabaldu diren protesta eta istilu jendetsuen erantzule egin du mugimendua. Trumpen adierazpenen ondoren, William Barr AEBetako fiskal nagusiak esan du FBIak “muturreko taldeak eta kanpoko asaldatzaileak” identifikatzeko lan egingo duela: “Antifak eta antzeko taldeek liskarrekin lotuta bultzaturiko eta gauzaturiko indarkeria etxeko terrorismoa da, eta horren arabera izango da tratatua”.
Zeelanda Berrian, Alemanian, Danimarkan eta Quebecen mobilizazio jendetsuak izan dira AEBetako poliziaren bortxa salatzeko. Quebecen, manifestarien eta polizia agenteen arteko talkak jazo dira Montrealen.
Aurrera darrai George Floyden hilketaren ondorioz piztutako manifestazio, istilu eta lapurreten olatuak. Hamabost estatutan Guardia Nazionala kalean da dagoeneko, eta 50 hiritan protestak mantentzea espero da.
Asteburuan gordindu egin dira George Floyden heriotzaren harira sortutako liskarrak. 40 dira jada istiluen ondorioz etxeratze-agindua ezarri duten hiriak.
Oldarraldia kontrolatzeko Guardia Nazionala atera dute hamabost estatutan eta Columbiako (Washington) barrutian. Horrez gain, armada mobilizatzearen mehatxua mantentzen du Trump presidenteak.
Auzi federala
William Barr Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiak ohar bidez jakinarazi duenez, FBIko talde antiterroristak “istiluen antolatzaileak identifikatzeko" lanean dira. Antifaxistak eta beste zenbait “elementu erradikal" identifikatu dituzte erantzuletzat.
Potentzia atzerritarrei so
Robert O'Brien Donald Trumpen Segurtasun Nazionaleko aholkulariak potentzia atzerritarrak jarri ditu jo puntuan; Iran, Txina eta "atzerriko beste zenbait aurkariri” egotzi die Estatu Batuetako protestetatik “etekina ateratzen saiatzea". Mehatxu argia jaurti die O´Brienek: "Ez zaie dohainik aterako”.
Over 1,500+ arrested, hundreds injured and 8 deaths in 4 days of protesting. Isn't this what a police state looks like? pic.twitter.com/Q8OMXnVbNV
— redfish (@redfishstream) May 31, 2020
Poliziak ehunka pertsona atxilotu du lurralde osoan –1.500etik gora lau egunetan, Redfish-en arabera–. Manifestarien aurkako bortizkeria erakusten duten irudiak zabaldu dira estatu ugaritan. Kazetarien aurkako hainbat polizia eraso ere salatu dituzte. Entzutetsuenetarikoa CNNko kazetari taldearen atxiloketa izan da, baina gehiago ere izan dira. EFE agentziak jakinarazi du bere kazetarien aurka egin duela poliziak Minneapolisen. Linda Tirado argazkilariak berriz, begi bateko ikusmena galdu du poliziaren pinturazko bala baten ondorioz.
AEBetako Amnesty Internationalek (AI) adierazi du polizia protesten aurka gehiegizko biolentzia erabiltzen ari dela. Jarrera arrazistak izatea ere leporatu dio poliziari: “Protesta baketsurako eskubidea errespetatzeko eta errazteko duen eginbeharra ez da betetzen ari Polizia, egoera tenkatuz eta manifestarien bizitza arriskuan jarriz". AI-k Trump presidenteari eskatu dio orain arteko jarrera “biolentoa eta baztertzailea” albora dezala.
Ostiralean Detroiten 19 urteko manifestaria hil ondoren, larunbatean heriotza berri bat bat izan da, gutxienez. Indianapolisen pertsona bat hil da tirokatuta eta beste bi behintzat balaz zauritu dituzte. Chris Beaty da poliziak tirokatuta hil den pertsona, 38 urteko NFLko jokalari ohia. Poliziaren arabera manifestazio batetik gertu izan da tiroketa, baina ez da ziurra protestekin lotura duenik.
Redfish hedabidearen arabera, lau egunetan zortzi lagun hil dira dira protestekin erlazionatuta.
Larunbat gauean bigarren manifestari bat hil da, gutxienez. Istiluak izan dira dozenaka hiritan, eta ehunka pertsona atxilotu ditu poliziak. Armada ateratzeko Trumpen mehatxuak eta etxeratzeko aginduek ez dituzte George Floyd-en heriotza salatzeko mobilizazioak baretu.
George Floyden heriotza salatzeko protestak areagotu egin dira larunbatean. Manifestazioak, adierazpenak eta istiluak AEB osora zabaldu dira. Polizia eta manifestarien arteko enfrentamenduak gertatu dira dozenaka hiritan. Istiluak Etxe Zuri pareraino edo Los Angeleseko Beverly Hills auzo diruduneraino ere heldu dira. Hainbat estatu eta hiritan etxeratze aginduak ezarri dituzte agintariek, baina herritarrak ez dira horiek errespetatzen ari eta debekatutako orduetan egin dituzte manifestazioak. Hamahiru estatutan atera da kalera Guardia Nazionala, eta Trumpek armada “oso azkar” aktibatu dezakeela egin du mehatxu.
Polizia iturrien arabera, autoan zihoan pertsona batek hainbat bider egin du tiro protestetan parte hartzen ari ziren pertsonen aurka. Detroiteko polizia hiltzailea bilatzen ari da.
Minneapoliseko poliziak hil duen George Floyden heriotza salatzeko protestak AEBetako geroz eta hiri gehiagotara ari dira zabaltzen. The Guardian egunkarian irakurri daitekeenez, Detroiteko protestak lasai antzean egin dira egunez, baina gaua iristean tentsioak gora egin du.
Bestalde, Floyd belaunpean hartu zuen Derek Chauvin poliziari, erailketa eta nahi gabeko heriotza leporatu dio fiskaltzak. Bera eta beste hiru polizia kargugabetu dituzte, Floyden atxiloketaren bideoa zabalduz geroztik.
AEBetako presidenteak, Twitterren 80 milioi jarraitzaile dituena, sare sozialaren aurka egin du. Haren esanetan, Twitterrek zentsuratu egin duelako. Korreo bidezko botoari buruz Trumpek idatzitako txio bat gezurtatu izanak piztu du kalapita. Sare sozialen kudeatzaileek duten immunitatea deuseztatuko du Trumpek sinatutako lege berriak.
Presidente bilakatu aurretik, Twitter izan zen bere kanpaina politikorako tresnarik garrantzitsuenetako bat; eta bere agintaldia bukatzear denean funtsezko tresna izaten jarraitzen du. Hautsak harrotu ditu Twitterren izan dituen polemikek, eta nolabaiteko immunitatea izan du berak ere; izan ere, Twitterrek agintarien kontuak ez blokeatzeko erabakia hartu zuen. Hala ere, mingarriak suertatu daitezkeen txioak ezabatu edo informazio gehigarria sartzeko konpromisoa hartu zuen sare sozialak.
Agintariak posta bidezko botoa fartsa hutsa zela idatzi zuen sarean, ez zela eraginkorra. Sare sozialak, jendearen botoa baldintzatu zezakeela jakitun, Trumpen txioaren azpian posta bidezko botoari buruzko informazioa sartu zuen. Horrek presidentearen haserrea piztu zuen, “adierazpen askatasuna zapaldu” eta “datozen hauteskundeetan eragitea” leporatu zion sare sozialari.
AEBetako polizia batek hil du pertsona bat atxiloketa batean. Bat gehiago. Minneapolis hiriko erdigunean, kalean, egun argiz, kamera aurrean eta lekukoen protesta artean. Beste hiru poliziaren begiradapean. Alferrikakoak 46 urteko George Floyden “ezin dut arnasa hartu” oihuak, Derek Chauvin poliziaren belauna lepoan zuela. Ito arte. Boterekeriaren bertsio gordinena. Baina harago doa. Enegarren kasua baita, hildakoa herritar beltza eta hiltzailea zuria eta plakaduna. Protestak eta suak hartu dute kalea. Arrazakeria sorreratik DNAn daraman herrialdean. Itolarrian den munduko indar hegemonikoan.
Testua: Axier Lopez
AEBetako Minneapolisko estatuan poliziak George Floyd gizonezko beltza hil duela salatzeko protestak sortu dira Minneapolisen eta Los Angelesen. Heriotzarekin zerikusia izan duten lau poliziak kargugabetu dituzte, baina kartzelan egon beharko luketela aldarrikatu dute protestetan.
“Ezin dut arnasa hartu” oihukatzen zuten manifestariek, Floyden azken hitzak errepikatuz. Bederatzi minutuz izan zuten lurrean, Derek Chauvin poliziaren belaunak bere lepoa estutzen zuen bitartean, konortea galdu zuen arte. Bideoa mundu osoan zabaldu da, eta jendearen haserrea piztu du; beltz estatubatuarren aurkako gehiegikeria kasu berria salatu dute.
20 dolarreko billete faltsua erabiltzea leporatuta hartu zuten atxilo Floyd, eta handik gutxira galdu zuen bizia. “Agente horiei nire nebaren heriotza leporatzea gustatuko litzaidake, horixe baita egin dutena. Hil egin dute. Bera laguntza eske zegoen”, adierazi du Bridget Floyd, biktimaren arrebak. Iritzi berekoa da Minneapoliseko alkatea, Jacob Frey: “Zergatik ez dago George Frey hil duen gizona kartzelan?”.
Black Lives Matter protestak
Floyden heriotzak haserrearazita, eta bere familiaren hitzek hauspotuta, Minneapoliseko eta Los Angeleseko kaleak hartu dituzte manifestariek. Poliziek gas negar eragilearekin, gomazko bolekin eta argiztapen granadekin erantzun diete. Gutxienez zauritu bat eraman dute ospitalera, poliziak botatako zerbaitek buruan kolpe larria emanda. Zenbait dendari su eman diote istiluetan.
Kasua daraman fiskalaren eta Floyd hil zuen Dereck Chauvin poliziaren etxeen inguruetan bildu da jendetza; lehenengoari justizia eta erantzuleak kartzelaratzeko eskatu, eta bigarrenari buila egin diote.
Joe Biden, AEBetako alderdi demokratako presidentegaiak ere hitz egin du gaiaren inguruan. “Floyden biziak beste edonorenak beste balio zuen, nireak beste; edo horrela behar luke izan. Hau ez da kasu isolatu bat izan, injustizia ziklo sistematiko baten parte baino”.
Dena den, Floyden familiako abokatuek etxean gelditzeko eskatu diete manifestariei; konfinamendu garaian "erantzukizuna" izan behar dutela eta birusaren hedapena geldiarazi behar dutela gehitu dute.
Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Bere Telegram kanalaren bidez jakinarazi du ez dituela deialdi erreakzionario gehiago egingo oraingoz. Aurreko larunbatean, nabarmen egin zuen porrot Eason antolatu zuen kontzentrazioak, eta agerian geratu da kontramobilizazioen eraginkortasuna.
Lo Que No Te Cuentan de Donosti-k 30 pertsona soilik batu zituen Easo plazan larunbatean, eta haren aurkako deialdi antifaxistak 300. Bestalde, Gasteizko Errota auzoko mobilizazio arrazisten sustatzaileek auzotik irten eta Gasteiz mailako mobilizazioa deitu zuten iragan... [+]
Lo Que no te Cuentan de Vitoria eta Lo Que no te Cuentan de Pamplona Telegram taldeak sortu ditu Lo Que no te Cuentan de Donosti taldearen administratzaileetako batek berriki. Gasteizko kontuak ez du jarduerarik momentuz, baina Iruñekoak 500 jarraitzailetik gora ditu eta... [+]
Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]
Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]
Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]
Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]
Aste mugitua izaten ari da Donostian, Kaleko Afari Solidarioen bueltan dabilen jendearentzat. Astelehenean beren aurkako kontzentrazioa egin zuten dozenaka pertsonak, inolako baimenik gabe eta Ertzaintzak esku hartu gabe, eta tentsio handia izan zen. Horrek hauspotuta, Eneko... [+]
Poliziek arrazaren araberako "profilak" egiten dituztela azaldu du Europako Kontseiluaren txosten batek, eta komisarietan pertsona migranteek eta ijitoek arrazismo sistematikoa pairatzen dutela seinalatu. Melonik poliziak babestu ditu: "Gure polizia-indarrek... [+]
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]