Eusko Legebiltzar berria hautatuko dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek. Orotara 1,8 milioi herritar daude hauteskundeetara deituta. Parte hartzea 3 puntu jaitsi da 17:00etarako, Eusko Jaurlaritzak eskainitako datuen arabera.
Abstentzioak Elkarrekin Podemosi eragingo diola dirudi. Kanpainaren maila bereko emaitza #i25bozak #eleccionesvascas25s
— Oier Aranzabal (@oaranzabal) 2016(e)ko irailak 25
20:00ak dira eta itxi dituzte bozkalekuak. Orain sondeoen emaitzak jasoko ditugu.
17:00etako datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Hautesleen %44k eman du botoa, orain lau urte baino 2,8 puntu gutxiago. Lurraldeka, Arabako parte hartzea %42,48 (2012an %45,03), Bizkaian %44.86 (2012an %47,94) eta Gipuzkoan %44,46 (2012an %46,97).
Parte hartze datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak: 12:00etan %15,4ak eman du botoa, 2012an %14,7ak zuen emana ordu horretan.
Araban %13,92ko parte hartzea (lurralde bakarra izan da jaitsi egin dena, %0,32 gutxiago), Bizkaian %14,51 (%0,59 gehiago) eta Gipuzkoan %17,53 (%1,11 gehiago).
Markarik altuena 2001ean lortu zen, ordu horretan %22,01eko parte-hartzearekin.
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.
[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]