Haserre eta amorruz kaleak bete dira bortxaketa izan zela argi uzteko

Zuzeneko jarraipena
  • Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sententzia publikoki irakurri du 102 aretoko presidente Jose Francisco Cobok, interes mediatiko handi baten erdian: 9na urteko kartzela zigorra, 50.000 euroko kalte-ordaina eta urruntze agindua ezarri diete. Epaiari helegitea jar dakiokete, Nafarroako Auzitegi Nagusian lehenik, eta Auzitegi Gorenean gero.

Manifestazio egingo dute larunbatean Iruñeko Lurralde Auzitegiko Epaitegien aurrean

Iruñeko Mugimendu Feministak dei eginda, apirilaren 28an eguerdiko 12:30ean epaitegiaren aurrera gerturatzea eskatu dute.

Irudia: ahotsa.info

Eibar

 


 Bideoa: @jmc1964

Argazkia: Nalua Eibarko Talde Feminista

Lazkao

Irudia: Goierriko Hitza

Beasain

Irudia: Goierriko Hitza

Tolosa

Irudia: Tolosaldeko Ataria

Gaur, 12:00etan, elkarretaratzea Donostian

 

Bergara

 

Irun

 

Argazkiak: Su Txikian

Aiaraldea

Ehunka herritar batu dira Aiaraldean mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan.

 

 

Albiste hau Airaldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Gasteiz

 

Donostia

 

Iruñea

Argazkia: @IdeiaZabaldu

Jendetza Bilbon

Milaka lagun batu dira Bilbon 2016ko San Ferminetako erasoa bortxaketa izan zela eta ez abusua salatzeko. Argazkia: Ecuador Etxea

 

 

Euskal Herri osoan barrena elkarretaratzeak eta asanblada irekiak arratsaldean

La Manada deituriko gizon taldea Nafarroako Justizia Auzitegiko epaimahaiak soilik "sexu-abusuengatik" –eta ez bortxaketa edo sexu erasoagatik– zigortu izanak harridura eta haserre handia sortu du herritar askorengan eta euren desadostasuna azaltzeko bilduko dira gaur arratsaldean Euskal Herriko hainbat txokotan talde feministek deituta.

Epaitegi eta udaletxe aurrean izango dira elkarretaratze eta asanblada asko. Donostian eta Bilbon 19.00etan izango dira lurralde auzitegien aurrean, Iruñean ere 19:00etan Udaletxeko plazan eta Gasteizen 19:30ean Andra Mari Zuriaren plazan.

Instituzio eta ordezkari politikoek kritikatu egin dute epaia, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak kasu, eta zenbaitetan antolatuta zeuden ekitaldiak bertan behera geratu dira elkarretaratzeetara joateko. Esaterako, Arnaldo Otegik Hernanin eman behar zuen hitzaldia atzeratu eta kalera irteteko deia egin die herritarrei EH Bilduk.

 

Argazkiak: Epaiak sumina eragin du epaitegi aurrean bildutakoen artean

Hainbat talde feministak deituta, dozenaka lagun bildu dira gaur Nafarroako epaitegi aurrean. Epaia jakin ostean sumina zabaldu da han bildutakoen artean eta tentsio uneak sortu dira poliziekin. Ekinklik kolektiboa han izan da eta zenbait argazki sareratu du:

 

Epaia osorik

La Manada bortxatzaile taldea zigortzen duen epaiak 371 orrialde ditu, hemen irakur daiteke osorik:

 

Espainiako Estatuko hainbat hiriburutan elkarretaratzeak deitu dituzte

Iruñean emakume bat bortxatu zuten bost gizonen inguruko epaia salatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte arratsaldean Madril, Malaga, Sevilla eta beste hainbat tokitan Espainiako Estatuan "Guk [emakumeok] bai sinesten zaitugu, nahikoa da justizia matxistaz" lelopean.

 

"Ez da abusua, bortxaketa da!"

Herritarrak gero eta haserreago daude Nafarroako Justizia Auzitegiaren kanpoaldean. Foru poliziak osatutako hesia gainditu eta jauregiaren ateetaraino iritsi dira "ez da abusua, bortxaketa da!" oihukatuz eta gorriz tintatutako eskuak jasoz.

 

Ricardo Gonzalez epaimahaiko kideak "absoluzioa" eskatu du bortxatzaileentzat
Argazkia: Periodista Digital

Auzitegiak azaldu duenez epaimahaiko hiru epaileetako batek, Ricardo Gonzalezek boto partikularra eman du, bost bortxatzaileentzat absoluzioa eta horietako batentzat zigor txikia eskatu du "biktimaren mugikorra larputzeagatik" (bi hilabetez egunero 15 euroko isuna).

Epaiketan biktimari egindako galderetan, bortxaketa ea onartua izan ote zen azpimarratu zuen epaile bakarra izan zen Ricardo González. Emakumeari egin zion galderetako bat hauxe izan zen: "Edozelan ere, pasarte horretan, zuk minik ez zenuela sentitu argi geratu da".

Epaiak haserrea eragin du
Protesta iluntzean Madrilen
Sexu eraso deliturik ez
25 urte arteko zigor eskaeratik 9 urtera

Sevillakoak (Espainia) dira bost gizonezkoak. Sexu eraso delituez gain, indarkeriaz egindako lapurreta delituak ere egotzi dizkiete. Fiskaltzak 22 urte eta 10 hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen akusatuetako bakoitzarentzat, akusazio partikularrak 24 urtekoa eta herri akusazioek 25 urtekoa. Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen.

Epaiak ordea ez du sexu eraso deliturik ikusi, bai ordea "sexu abusuak" egon direla. Horrez gain, intimitatearen kontrako delituagatik ere absolbitu egin ditu bost erasotzaileak eta horietako bakarra zigortu du lapurretagatik.

Bost auzipetuetako hiru Iruñeko kartzelan daude, eta beste biak –guardia zibil bat eta militar bat–, Madrilgo espetxe militar batean. 21 hilabete daramate preso.

60 urteko espetxe eskaera batzuentzat, 9 urtekoa besteentzat

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
La Manada-ko bi kideri zigorra murriztearen aurka agertu da Nafarroako Gobernua

Bi akusatuek espetxe zigorra berreikusteko eskatu ostean, Felix Taberna presidenteorde lehenak adierazi du ez dagoela zigorra murrizteko baldintza juridikorik: "Zigorrak dauden bezala mantentzeko adinako larritasuna du delituak". Defentsaren abokatuak salatu du bi... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


2025-01-23 | Euskal Irratiak
Erizainen erdiak genero eta sexu indarkeria jasaten du lanean

Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-14 | Leire Ibar
Gernikako mugimendu feministak salatzailea babestu du Mario Lópezen aurkako epaiketaren lehen egunean

Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


Eguneraketa berriak daude