Baionan egin zen Alternatiben Herriaren lehen ekitaldia 2013an. Bilbon errepikatu zen esperientzia 2015ean eta ekainaren 2an Nafarroaren txanda da: IIruñeko Alde Zaharrean ospatuko da eguna. Hantxe izango da ARGIA eta antolatutakoaren jarripena egingo dugu.
Amaiera ekitaldia festa giroan egin da ehunka pertsonaren aurrean. Alter Herriako antolatzaileek azpimarratu nahi izan dituzte gaur Iruñean erakutsitako alternatiba ugariak. Saretzeari eman diote garrantzia, besteak beste. Kalean hainbatetan entzun da gaurko eguna garrantzitsua dela, baina hilabete hauetan guztietan antolaketa lanean jositako harremanak ere hor direla, etorkizuna josten. Zapalkuntza guztien aurka agertu dira hizlariak eta Altsasuko gazteei elkartasuna agertu diete. Jendeak Altsasukoak askatu egin du oihu orduan. Sei auzo tematikoetako kideak igo dira oholtzara eta Alternatibarik badela erakusten duen kartela osatu dute. Ondoren fanfarreak musika giroa barreiatu du Takoneran. Gauean kontzertuen txanda izango da.
. @alterherria-ren amaiera ekitaldia. Egun hau arrakasta handikoa izan dela diote #HemenBai #AlternatibenHerria pic.twitter.com/Z0xr25nykw
— Xabier Letona (@xletona) June 2, 2018
Burujabetzaren auzoan, Errekoleta Plazan "Bost errezeta burujabetza prozesuetarako" mahaingurua egin da. Lur Albisu (EH), Sabino Cuadra (EH), Alexei Albu (Donbass), Ben Wray eta Rita Brugera (Katalunia) izan dira. Ekhiñe Atorrasagasti kazetaria aritu da aurkezle lanetan. Ehun bat pertsona edo gehiago ziren bertan eta gehienak gazteak.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea Alternatiben Herrian ibili da goizean eta konpromisoen bilduma sinatu du.
Goiz osoan zehar han ibili dira haurrak atzera aurrera. Hainbat sormen gune zituzten eta haiek nahi zuten tokian aritzen ziren, marrazten, eskulanetan edo bestelakoetan, Ahotsa.infoko txio honetan ikus litekeen bezala.
Haurren errepublika #AlternatibenHerria-n. #HemenBai pic.twitter.com/GNrsMDYPOs
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
Iruñeko Autobus geltoki zaharrean bildu da alternatiba ekonomikoaren esparrua, besteak beste Olatukoop.
Geltokin ere, proiektu ezberdinen erakusmahaiak. #AlternatibenHerria #HemenBai pic.twitter.com/deuOixn7Wg
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
Ekonomia sozial eraldatzailearen olatura igo nahi duzu? @alterherria|n duzu horretarako aukera, Auzoekonomia gunean, @Geltoki_|n. Pasatu gure postutik eta beharrezko informazio guztia emango dizugu #ese #geroetagehiagogara #hemenbai pic.twitter.com/EZASOx1wWR
— OlatuKoop (@OlatuKoop) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
@Geltoki_|n abian gara TalaiosKoop @tanitbot eta @OlatuKoop|eko sarekideak @alterherria|n bizitza burujabea eskubide osoz aldarrikatzeko. #eraldaketa #ESE #koop #HemenBai pic.twitter.com/xzLqY8oFtg
— Lakari Koop (@LakariKoop) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
San Frantzisko Eskolan eman du hitzaldia Ane Ablanedok, 30 lagunen aurrean: zer ez du behar eskolak? Hainbat kontu haipatu ditu, besteak beste derrigortasuna. "Inork ez du ikasten derrigortasunez eta hori baztertu beharko litzateke". Aipatu du, halaber, adin etengabe adin berdinekoak elkarrekin egotea eta ez nahastea gehiago adinak ez dela ona: "Adin berdinekoen artean lehiakortasun handiagoa bultzatzen da". Eta toxikoena: "Haurrei espektatiba gehiegi ematea, haiengandik asko espero dugula adieraztea". Haurrak ez direlako helduak, eta buru belarri saiatuko direlako guk eskatutakoa betetzen, eta hori haientzat ez delako ona.
Arragoa auzoa San Frantzisko Plazan: @Karrikiri-koak, @SortzenElkartea, @STEILAS_ eta AEK-koak @euskaltegia, Mintzodromoa eta atsedenaldian indarrak hartzen @alterherria #HemenBai pic.twitter.com/Efq3k8ppeI
— Xabier Letona (@xletona) June 2, 2018
Jarauta kaleko Piparrika herri baratza izan da goiz osoan zehar une bizienetakoa eta ehunka lagun pasatu dira baratzetik, batzuetan zertan ari ziren ikusiz, eta beste hainbatetan tailerretan parte hartuz. Han ziren azaltzen kosposta nola egiten duten, balkoietarako landareak eskaintzen, gaztagintzan, txistorra eguzki-lapikoarekin egiten, xaboia egiteko tailerrean eta baita bizikleta konpontzeko tailerrean ere.
Euskal Herri osotik etorrita, ehunka lagun ari dira kantuan Alde Zaharreko kaleetan. @alterherriaren txio honetan ikusi daitekeen bezala San Frantzisko plaza, Arragoaren auzoa, bete dute.
#HemenBai #AlternatibenHerria
— Juan Pedro Urabayen (@JuanpeUra) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
Euskal Herria kantuz
Munduaren arragoa gure hizkuntzaz aberasten dugu.
"Goizian argi hastian..."
Asisko Frantzisko ere, animalien laguna, seguru abesten dagoela pic.twitter.com/x0jPw4rCSk
San Frantzisko plaza txiki geratu da! Euskal Herri osotik etorritako kantuzaleak sasoian daude, bai horixe!
— Alternatiben Herria (@alterherria) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko! #HemenBai giroa!
Ez galdu #AlternatibenHerria, zatoz gurekin kantatu eta eraldaketa bultzatzera! pic.twitter.com/xfCtbSPivx
ELA sindikatuko Nafarroako koordinatzaile Mitxel Lakuntza ere hasieko ekitaldian zegoen eta berari eskatu diogu ea zer espero duen egunaz.
Alternatibe Herriko hasiera Iruñean Txupinazo eta guzti #HemenBai pic.twitter.com/cVUiG8D55J
— Xabier Letona (@xletona) June 2, 2018
Amaia Zufia eta Pablo Llorentek eman diote hasiera Alternatiben Herriari Iruñeko Takonera parkean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako dozenaka kideren aurrean. Kapitalismoak baduela alternatibarik azpimarratu dute eta gaur iruñean horietako alternatiba asko ikusiko direla. Irekiera honetan auzo tematikoetako kideak igo dira eszenatokira eta aldaketarako konpromisoa adierazi dute.
Alternatiben Herriaren hasiera ekitaldia egiten ari dira une honetan Iruñeko Takoneran #HemenBai pic.twitter.com/y4iuTrhju0
— Xabier Letona (@xletona) June 2, 2018
Transkolore ekarri dugu gurera, trans pertsonen eskubideen alde lan egiten duen egitasmoa. Ekainaren 2an antolatu dugun Alternatiben Herriko “Bizitza anitzak eta duinak” auzoan sistema heteropatriarkal-kapitalista honek bazterrean utzi gaituzten pertsonak eta egitasmoak saretu eta ezagutzeko aukera izango duzu, eta besteak beste, Transkolore bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu.
Bideo hau Alternatiben Herriaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
Bideo hau Alternatiben Herria-ren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
Alternatiben Herriaren AUZOKOAK-en 3. saio honetara Garesko Ermineta proiektua ekarri dugu, zeinarekin abandonaturik zegoen zentral hidro-elektrikoa berreskuratzera doazen Gares herria energetikoki burujabea izan dadin. Eraldaketa sozialerako burujabetzan sakondu beharra dago eta ekainaren 2an Iruñean ospatuko dugun Alternatiben Herriko Burujabetza Auzoan Ermineta bezalako proiektu eraldatzaileak topatuko dituzu!
Alternatiben Herriaren webguneak argitaratu du bideo hau eta CC by-sa lizentzia medio ekarri dugu ARGIAra
Bideo hau Topatu-k argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
" Urte batzuk pasa dira, eta Neoliberalismoaren propagandak “errekuperazioa” du hizpide, herrien eta biosferaren egoera gero eta okerragoa denean, eta prekarietatea gero eta gehiago zabaltzen ari denean. Errefuxatuen aurkako Apartheidak argi erakusten du sistemaren perbertsioa: pertsonen eskubideak jaiotzen diren tokiaren araberakoak dira, edo dauzkaten ondasunen araberakoak. Europara beste kontinenteetako errekurtsoak ekartzen diren bitartean, pertsonei mugak ezartzen zaizkie. Aberastasun handienak gero eta handiagoak dira. Desertifikazioa, aldaketa klimatikoa eta baliabideen agortzea gero eta larriagoak dira Kapitalismo bortitz honetan".
Hemen irakur daiteke manifestu osoa
Erreportai honetan hainbat gai jorratzen dira, besteak beste, Alternatiben Herria zer den eta nondik datorren, hainbat ekimenen berri ere ematen da eta Iruñeko Alde Zaharrean izango den egitarauaren berri ematen da, zer eta non egongo den azalduz.
Alternatiben Herrian esperientzia eta proiektu ezberdinak kaleratu ziren Iruñean larunbatean, Ahotsa.inforen erreportaje honetan ikusi daitekeen bezala. Antolatzaileen esanetan, larunbatean argi geratu zen alternatiba ugari direla eta posible dela beste mundu eraikitzea.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkaria da. Iruñean jaio zen eta 28 urte bete berri ditu Zufiak. Bilgune feministako kide da eta, hortik egin du jauzi Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartara eta Alternatiben Herrira. Azken honek, baietzari indarra emateko,... [+]
Klimaren hondamendia, hori da seguruenik gaur egungo krisi globalaren ondorio ikusgarriena. Donald Trumpen etorrerak brintzak sortu dituen arren, horren inguruko kontsentsua handia da: gure planetak sendabideak behar ditu. Euskal Herrian Baionan egin zen asmo horren aldeko lehen... [+]
Ekainaren 2an, Iruñean, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunean zehar, Iruñeako alde zaharra herri txiki bat bihurtuko dugu, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez betez. Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera... [+]
Datorren ekainaren 2an Alternatiben Herria ospatuko dute Iruñean kapitalismoak baduela alternatibarik erakutsi nahi duten Nafarroako pertsona eta kolektiboek. Ostegunean egin zuten Iruñeko Katakraken bilera orokorra eta baliatu zuten ekimenaren aurkezpen orokorra... [+]
Iruñeko Katakrak liburudendan, asanblada irekia deitu dute ostegunean 18:00etan ekainaren 2an egin nahi duten Alternatiben Herria antolatzen hasteko.
2018ko Ekainaren 2an Iruñean ospatuko da Alternatiben Herriaren edizio berri bat. Sistema kapitalistaren aurrean Euskal Herrian dauden alternatibak erakusteko eta bide berriak jorratzeko balio duen ekimena izanen da.