Errusiako eta Ukrainako Kanpo Arazoetako ministroak bildu dira Turkian martxoaren 10 honetan, gerra hirugarren astean murgildu den bitartean. Errusiako Sergei Lavrov eta Ukrainako Dmitro Kuleba ministroak, Mevlut Cavusoglu agintari turkiarra bitartekari, elkartu dira Antalya hiriko 'Belek Regnum Karya' hotelean. Bilera bukatu dute, su-etenari buruzko aitzinamendurik gabe. Hala eta guztiz ere, elkarrizketarekin segituko dutela jakitera eman dute bi aldeek.
Europar Batasuneko 27 herrialdeetako agintariak bilduta daude ostegun eta ostiralean Versaillesen, eta Ukrainako gerra alderik ilunena erakusten ari den bitartean, energia krisiari aurre egiteko neurrien inguruan ere hitz egingo dute.
Europak Errusiatik inportatzen du gasaren %40 inguru eta Ukrainako erasoaldiak eraginda lehendik ere igoera nabarmena zuen energia iturri hori izugarri garestitu da egunotan. Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko herrialde gehienetan ezarrita dagoen elektrizitate merkatu marjinalistaren ondorioz, argindarra ordaintzen da ordutegi-tarte bakoitzeko teknologi garestienaren prezioan, eta gasaren igoerak ekarri du gainerako energia-iturriek kostua neurri berean igotzea.
Irakurri artikulu osoa hemen.
Espainiako Defentsa ministro Margarita Roblesek asteazkenean baieztatu du Espainiako Inteligentzia Zentroak (CNI erderazko sigletan) Pablo Gonzalez kazetaria ikertu egin zuela. Jon Iñarritu EH Bilduko legebiltzarkidearen galderei erantzunez, ministro espainiarrak baieztatu du inteligentzia zerbitzuek "bisita egin ziotela" etxera.
Volodimir Zelenskik txio bidez jakitera eman du Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrarekin hitz egin duela telefonoz. Besteak beste, Ukraina Europar Batasunean sartzeko xedeaz hitz egin dute, baita Errusiaren kontrako zigorrez eta Ukrainari bideratu beharreko laguntzaz.
Discussed the course of peace talks with Chancellor @OlafScholz. Stressed the importance of increasing defense support for ?? and sanctions pressure on Russia. Raised the issue of Ukraine's membership in the EU on the eve of the informal summit of ?? leaders.
— Володимир Зеленський (@ZelenskyyUa) March 10, 2022
Errusiako eta Ukrainako Kanpo Arazoetako ministroak bildu dira Turkian, su-etenaz hitz egiteko, baina aitzinamendurik ez dela egon deitoratu du Dmitro Kuleba ministro ukrainarrak. Hala ere, elkarrizketa ez dute moztu eta bide horretan jarraitzen dute bi aldeek.
#UPDATE Ukraine and Russia made no progress towards agreeing a ceasefire after the Russian invasion at tense talks in Turkey, the Ukrainian foreign minister Dmytro Kuleba said on Thursday pic.twitter.com/e0AyatceVq
— AFP News Agency (@AFP) March 10, 2022
Ukraina eta Polonia arteko mugan izan da Euskadi Irratiko kazetaria, eta bertatik bertara ezagutu ditu gerratik ihesi alde egin duten herritarrak eta haien historiak. Goierriko Hitzan elkarrizketa egin diote:
Poloniako Rzeszow hiritik dabil Ukrainako gerraren jarraipena egiten Lemoako kazetaria, nagusiki Al Araby telebistarentzat. Atzo, martxoaren 9an Rzeszoweko aireportuan zegoela, polizia batzuk hurbildu zitzaizkion nortasun agiria eta kazetari karta eskatuz eta autoa miatzeko. Hortik gutxira, Inteligentzia Zerbitzuko agente batzuk ere bertaratu ziren. Bi orduz iraun du galdeketak, kazetariaren itzultzaileari ere bideratuz galderak. "Errusiarentzako espioitza susmoak" aipatu dizkiete poliziek eta Inteligentzia Zerbitzukoek. Aske utzi dituzte biak.
Otsailaren 19az geroztik Ukrainan dago Muath Hamed kazetaria. Rzeszow hiria oso estrategikoa da Errusiaren aurka dabiltzanentzat, besteak beste, bertan delako Poloniaren base militarra eta hor jasotzen dituztelako Ukrainara bideraturiko laguntza militarrak.
Errusiak ba omen du trenbideetako atal berezia bere armadaren barruan, hala behar denean trenbideak egiteko gaitasuna ere baduena. Munduan kasu bakarretakoa dela azaltzen du ondoko bideoan Vicent Partal Vilaweb-eko zuzendariak. Errusia herrialde erraldoia da eta tropak eta tresneria militarra trenez eramateko antolaketa handia du. Ukrainako tren sarea ere oso zabala da, gehiena Sobiet Batasunaren garaian eraikia eta errusiarrek ondo ezagutzen dutena, eta antza denez, herrialdea egun gutxitan hartzeko baliatu nahi zuten. Ukrainarrek, ostera, bi herrialdeen arteko tren lotune guztiak txikitu zituzten lehen unetik eta horrek biziki zaildu du errusiarren aitzinatzea. Partalek modu zehatzagoan azaltzen du hau guztia ondoko bideoan: Trenak, errusiarrek Ukrainan aurrera egitearen alde ahula.
Nazio Batuen Erakundeak argitaratutako datuen arabera, Ukrainako inbasioa hasi zenetik 516 zibil hil dira, eta 908 zauritu dira. Hildako horietatik 111 Donetsk eta Luhansk eskualdeetan izan dira, eta gainontzekoak Ukrainaren kontrolpean dauden lurraldeetan.
Azken 8 urteetan, Donbassen 13.000-15.000 pertsona inguru hil dira gerran, eta hainbat ikerketaren arabera, 5.000 baino gehiago zibilak izan dira.
Nazio Batuen Erakundearen azken bilkuran Bangladeshek ez zuen gaitzetsi Errusia Ukrainan egiten ari den inbasioa, eta zigor moduan, Bangladeshera koronabirusaren aurkako 440.000 txerto zeramatzan ontzia gelditu du Lituaniak. Bangladesheko biztanleriaren %53ak jaso ditu soilik dosi guztiak.
Lotura honetan irakurri dezakezu albistea osorik.
Sumy hiriko biztanleak ebakuatzeko korridore humanitarioari esker, 20.000 pertsona inguru joan dira Sumy hiritik Poltavara eta Errusiako Belgorod hirira. 25 autobusetan 1.000 pertsona inguru ebakuatu dituzte, eta 6.000 auto partikularretan 20.000 pertsona inguru joan dira Belgorodera.
Astelehenean Errusiaren eta Ukrainaren arteko bileran, ondorengo korridore humanitarioak proposatu zituen Errusiak: Kharkiv - Belgorod (Errusia), Sumy - Belgorod, Sumy - Poltava (Ukraina), Mariupol - Rostov (Errusia), Mariupol - Zaporizhia (Ukraina), Kiev - Gomel (Bielorrusia).
Joan den astelehenean, 21:00etan, Athleticek Levanteren aurka jokatu zuen San Mamesen. Partida jokatzen ari zela, Herri Harmailako hainbat zalek Donbassen eta Pablo Gonzalez Poloniak atxilotutako kazetariaren aldeko aldarriak erakutsi zituzten. Estadioko segurtasun langileek berehala kendu zizkieten ikurrak, eta ertzaintzak identifikatu egin zituen.
Aldarrien artean, Donbassen bandera zegoen, baita Pablo Gonzalez euskal kazetariaren atxiloketa salatzen zuen mezua ere. Bestalde, Donbasseko gerra "duela zortzi urte hasi zela" zioen pankarta ere bazuten, eta NATOren eta Azov Batalioiaren armarriak ezabatuta zeuden ondoan.
Jerson hiritik hegoaldera 65 kilometrora dagoen Skadovsk portu-hiriaren kontrola hartu du Errusiako armadak. Krimearen eta Dnipro ibaiaren ahoaren arteko portu garrantzitsuena du Skadovsk hiriak.
Errusiako armada eskualde honetako udalerrietatik pasa zen inbasioaren hasieran, Jerson hiriaren kontrola hartzeko, baina orain hasi dira hiri hauek ere kontrolatzen.
Suediako lehen ministroak, Magdalena Anderssonek, adierazi du Suediak NATOn sartzea baztertu duela, "Europako tentsioaren igoera sahiesteko". Izan ere, adierazi du Europar Batasunean duen partaidetzak, eraso baten kasuan, gainontzeko herrialdeen laguntza dakarrela.
NATOko herrialdeek Ukrainara bidalitako armak iristen ari dira gutxinaka. Nexta TV Ekialdeko Europako hedabideak argitaratutako informazioaren arabera, granada jaurtigailuak eta instruktoreak iritsi dira Kharkivera, eta Azov Batalioiko erregimentu bat izan da probatzen lehena.
Espainiako eta Frantziako estatuak dira, beste batzuen artean, Ukrainara armak bidaltzen ari direnak.
A shipment of NLAW grenade launchers and instructors from #NATO countries arrived in #Kharkiv. The Azov regiment was the first to learn about new weaponry pic.twitter.com/CCzjN40rW7
— NEXTA (@nexta_tv) March 8, 2022
Ukrainako Legebiltzarrean gehiengoa duen Zelenskiren Sluha Narodu (Herriaren Zerbitzaria) alderdi politikoak adierazi du datozen 15 urteetan NATOn sartzeko zailtasunak ikusita –NATOk ez duela Kiev onartzen–, bestelako segurtasun aliantza bat bilatu behar dela Ukrainarentzat. "NATO ez dago prest Ukraina onartzeko hurrengo 15 urteetarako, eta oso garbi utzi digute", diote.
Horren aurrean, AEB, Turkia eta Errusiarekin hitzarmen bat sinatzea jarri dute mahai gainean, Errusiarekiko segurtasun bermeak nahi dituzte. "Errusiak obligazio legala luke Ukrainaren estatua onartzeko eta Ukrainako herritarrak eta gobernuari mehatxu egiteari utzi beharko lioke", Ukrayinska Pravda hedabideak zabladu duenez, eta Al Jazeerak oihartzun egin.
????Nuevos bombardeos anoche sobre Kharkov.pic.twitter.com/Jxz35DD1BG
— Descifrando la Guerra (@descifraguerra) March 9, 2022
??? El Ministerio de Defensa de #Ucrania publica imágenes a vista de dron de lo que supuestamente es un ataque ATGM Javelin a un tanque ruso. pic.twitter.com/FSyAu2q9zj
— The Political Room (@Political_Room) March 9, 2022
AEBetako Estatu Departamentuak erantzun dio Poloniari MiG-29 guda-hegazkinekin egin duen proposamena geratzeko.
"Poloniak proposatu duen bezala, AEBen edo NATOren Alemaniako basetik guda hegazkinak aireratu eta Errusiak Ukrainan lehiatzen duen aire-espaziora sartzea kezka iturri da NATOren aliantza osoarentzat".
Fox News hedabideko Jacqui Heinrich kazetariak jaso du AEBen erantzun osoa.
Poloniak adierazi du prest dagoela Ukrainak eskatutako MiG-29 guda hegazkinak bidaltzeko Alemanian AEBek duten Ramstein aire-basera.
Halaxe esan du Poloniako Atzerri Arazoetarako ministroak astearte arratsaldean, Evropeyska Pravdak jakinarazi duenez.
"Poloniako presidentearen eta Gobernuaren arteko kontsultak egin ondoren, Poloniako agintariak prest daude beren MiG-29 hegazkin guztiak Ramstein aire-basera zabaltzeko, AEBetako Gobernuari berehala eta doan emateko", dio oharrak. Trukean, Poloniak AEBei eskatu die antzeko gaitasun teknikoak dituzten guda-hegazkinak emateko beraiei.
Ukrainak hala eskatu duela esanez, Poloniak eskatu die NATOko beste aliatuei ere gauza bera egiteko.
Ukrainako Barne ministro ordeak iragarri du Errusiaren inbasioaren aurkako borrokan parte hartzera joaten ari diren atzerritarrek Ukrainako herritartasuna lortu ahal izango dutela nahi izanez gero.
Gutxienez 20.000 atzerritarrek batu dituzte indarrak Ukrainako armadarekin Errusiakoari aurre egiteko martxoaren 6az geroztik, Ukrainako gobernuak emandako datuen arabera. Besteren artean, Europa osoko eskuin muturreko kideak eta militar ohiak joaten ari dira borrokara.
Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi du Ukrainako dokumentu sekretuak lortu dituela eta bertan jasota dagoela hauek Donbass eskualdeari eraso egiteko plana.
Sei orrialde argitaratu ditu eta Errusiak salatu duenez bertan jasotzen da aipatu eskualdeari eraso egiteko plan militarra, The Independent hedabidean bezala, Sputniken irakur daitekeen albistean.
AEBetako dolarraren erabilera murrizten ari da bere erreserbetan eta kanpoko asentamenduetan Errusia. Neurri hau hartu du Mendebaldeak herrialdeari zigor ekonomiko ugari jarri ostean, RIA berri agentziak Errusiako Atzerri Ministerioko Lankidetza Ekonomikorako zuzendariaren hitzak jaso dituenez.
Ukrainako Gobernuak urte amaierara arte debekatu egin du zekalea, garagarra, artatxikia, azukrea, gatza eta haragia esportatzea, kabinetearen ebazpen baten arabera. Reuters agentziaren artikulu honetan informazio gehiago.
Errusiak dio prest dagoela asteazkenean korridore humanitarioak eskaintzeko Kieveko eta Ukrainako beste hiri batzuetako zibilak ebakuatzeko.
Hego-ekialdeko Mariupol hiriko ebakuazioek berriro huts egin zuten asteartean. Elkarri egotzi diote su-etena ez errespetatzea.
Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak Errusiako petrolio eta gas inportazioak debekatu ditu. Britainia Handiak urte amaierarako Errusiako energia produktuak pixkanaka kenduko dituela dio.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Mendebaldeari ekintza gehiago eskatu dizkio Moskuren aurka, Errusiako inbasioak aurrera jarraitzen duen bitartean.
Europako Batzordeak iragarri du Errusiako gas inportazioak bi heren murrizteko plana.
Egunon lagunok. Ukrainako gudak astelehenean ematen duenari jarraipena abiatuko diogu. Asteartean gertatutakoa kontsultatu nahi baduzu, lotura honetan daukazu. Eta Ukrainako Guda kanalean, zuzeneko jarraipenetik harago, gogoetarako edo egoera ulertzeko gako gehiago dituzten artikuluak ere topatuko dituzu. Milesker konfiantzagatik.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.
Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.
2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.
2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.
Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.
Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]
Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.
Bakearen goi bilera deiturikoan, Suitzako Bürgenstock hirian, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik hitzordua baliatu du presio diplomatikoa egiteko Errusiari eta fokua, atzera ere, Israel-Palestinatik Europako ekialdera eramateko.