Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen badu? Izan ere, gorputza eta gainontzekoak atezuan dauzkat, abenduaren 15etik. Lo ere, gutxiago; eta ohea fakirren ohantze bilakatu zaigu. Gauaren erdian esnatzen gara, eta gogoan alegazioak, mezuak, bilerak eta deiak... [+]
Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dute haurrentzako arreta zerbitzurik, pasa den urtarrilaren 31tik. “Osakidetzak bizi duen egoeraren beste adibide bat da”, salatu du ELAk.
Urretxu-Zumarragako Oleta-Samiño eta Irimo mendietan eraiki nahi dituzten zentral eolikoen inguruan informatzeko eta eztabaidatzeko hitzaldia. 2022ko Otsailaren 17an egin dute Urretxuko Kultur-Etxean.
Zumarragako Udala Euskadi plaza berritzen ari da. Zenbait herritar Migel Lopez de Legazpiren estatua kentzearen edo tokiz aldatzearen aldekoak dira, baina oraingoz bere horretan jarraituko du.
Ozpinduta. Halaxe nabil azkenaldian. Zuetako batzuen moduan, pentsatzen dut, edozer gauzaren aurrean zaunka. Bizi dugun egoera berez ere nahikoa etsigarria ez bazen, zenbaitzuk are etsigarriagoa bilakatu nahi dutela sinesten hasia naiz. Sinesten hasia norbaitek gure herriak... [+]
Zumarragan 2023 amaierarako eraiki nahi duten plastikoak tratatzeko plantan pirolisia erabiliko da olioa lortzeko (takoil), eta olio hori plastiko berria eta erregaiak egiteko erabiliko da. "Hondakin solidoak errez erregaia sortzen du, eta Europar Batasunaren beraren... [+]
Goierriko Kontseilu Sozialistak A-636 errepideko bidesaria bizitzaren garestitzearen adibide bat gehiago dela dio. Hilabete daramate peajearen aurkako protestan; ostiralean 19:30etan elkarretaratzea egingo dute Urretxu-Zumarragako Areizazga-Kalebarren plazan.
Ander Gisasola (Zumarraga, 1982) Donostiako Kresala zineklubeko kidea da. Kresalak 50 urte bete ditu eta azken mende erdian egindako lanari buruzko dokumentala prestatzen ari dira.
Zumarragako Udal Plenoak Aquarbe enpresarekin zuen kontratua etetea erabaki du, kontu hartzailearen txosten batek hala aholkatuta. Onura Publikoa plataformak uraren kudeaketa munizipalizatzeko exijitu du, Zumarraga eta Urretxu baitira oinarrizko baliabide hori zerbitzu pribatu... [+]