Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.
“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.
Asteartean bete dira hiru urte Zubietako erraustegi azpitik igarotzen den Arkaitzerrekan ehunka arrain hilda agertu zirela. Orain, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak baimena eskatu du ura biltzeko depositu bat eraiki, eta lixibiatuen inguruan "zalantzarik baldin... [+]
Ekopol ikerketa taldeak eta GuraSOSek elkarlanean egindako ikerketa baten arabera, Zubietako erraustegiak ez ditu ingurumen baimena izateko baldintzak betetzen. Bere arduradunek ez dute aurkeztu energia-efizientzia egiaztatzeko kanpoko txostena, ondorioz, ez dago sailkatua... [+]
Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Iraunkortasun sailburuordetzaren erregistroaren datuak aztertuta atera du ondorioa Ekopoleko irakasle talde batek. "Legez kanpoko funtzionamendua" egon dela esaten du txostenak.
Errausketaren Aurkako Mugimendua –EAM– hasi denetik zabaltzen Zubietako erraustegiaren kutsaduraz ToxicoWatch fundazioak egindako ikerketaren emaitzak, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hedabideen bidez erantzun du guk zabaldutako informazioak direla... [+]
ARGIAk astelehenean aurreratu zuen moduan, GHK partzuergoak isuna ezarri dio Ekondakin enpresari, Arkaitzerrekako isuriari erantzuteko Eusko Jaurlaritzak agindutakoa ez betetzeagatik. Bestela esanda, Zubietako erraustegiaren jabeak, GHK-k, isunez zigortu du erraustegiaren... [+]
Duela zenbait hilabetetik kutsatuta datorren Arkaitzerreka errekara bisita gidatua antolatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak azaroaren 12rako, larunbata.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Zubietako Erraustegiaren azpiko aldetik pasatzen den Arkaitzerrekako ur zikin kutsatu guztia errekatik atera eta saneamendu sistemara eramateko baimena eskatu dio Ura agentziari. Urak eta Eusko Jaurlaritzak hori baimenduko balute,... [+]