Asteburu honetan Hego Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen II. Topaketak burutu dira Ziordiako Amarauna espazio autogestionatuan." Sarea ehundu enbatari aurre egiteko" lelopean, lau herrialdetako sei sindikatu bildu dira: Iruñeko Haritu!, Gasteizko Auzoan Bizi, Donostiako Saretxe, Hego Uribeko Batu, Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea eta Bilboko AZET. Asteburuan zehar, ehun pertsona baino gehiagoren bilgune izan da.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
ZiordiaGurelur talde ekologistaren salaketaren ostean, begirada guztiak Astigarragako Ekotrade enpresari begira jarri dira. Moyua taldeko enpresak, gaztelania hutsean, zabaldutako oharrean dio, herritarren arropa jaso edo birziklatzeko inolako zerbitzutan ez duela parte hartu.
Nafarroako Ziordia komunikabide askotan agertu da astelehenaz geroztik. Gurelur taldeak Ekotrade enpresa pabiloi zahar batean Gipuzkoan eta ziurrenik EAE osoan batutako berrerabiltzeko arropa isurtzen dabilela salatu zuenetik. Pabiloia, N-1 errepideko 392. kilometroan,... [+]
Gurelur talde ekologistak salatutakoa ezeztatu du Ekotrade enpresak, esan du ez dela denbora luzean arropa isurtzen aritu, eta adierazi du “gertaera puntual” bat izan dela.
Gurelur talde ekologistak salatu du Euskal Autonomia Erkidegoan nagusiki eta Gipuzkoan bereziki birziklatzera botatzen diren arropa tonak Ziordiako (Nafarroa) industrialde baten bota dituztela. Moyua taldeko Ekotrade enpresari egotzi diote ardura ekologistek. Astigarragan du... [+]
Elikadura burujabetza eta nekazaritza sustatzen duen Europa mailako nekazari eta landa eremuko sarea da Reclaim the Fields, eta igandera arte Europa mailako topaketa egingo du Amaraunan. Tartean, larunbatean AHTrik ez, Sakana bizirik! lelopean Altsasuraino martxa eta... [+]
Bederatzi heldu eta lau adin txikiko bizi dira Amaraunan. Hiru hektarea inguruko lursaila ere badu komentuak: fruitu-arbola ugari eta baratzea dituzte bertan.
Ibiltzen hasi berria da, baina esperientzia eta bizipen asko biltzen du Aman Komunak sareak, herri mugimenduko hainbat taldek eta kidek osatzen dutelako. Joan-etorriko izaera izan nahi du: bakoitzaren kolektibotik sare orokor bat aberastu, sareak tokian tokiko eguneroko lana... [+]
Aman komunak taldeak otsailaren 24an eta 25ean Ziordiako Amarauna gune autogestionatura hurbiltzeko deialdia egin du, hiru hilabetean behin antolatuko duten askeguneari estreinakoz heltzeko.