Keinuen segida bat da zinema, keinuen sekuentzia bat. Zinemagileak etengabe keinu egiten dio kamerari, haren aurreko paisaiari, pertsonaiari, objektuari. Keinua galtzen bada, galdu egiten da zinema, galdu gizatasuna. Zinema, keinua eta gizatasuna zaintzen dituen espeziekoa da Ken Loach zuzendari ingelesa (Nuneaton, Warwickshire, 1936). Donostiako Zinemaldian izan da aurten; Sorry We Missed You filma aurkeztu du Perlak sailean, aurrez Canneseko jaialdian publikoaren eta kritikaren oniritzia... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Zinemaldia 2019Sail Ofizialetik kanpoko filmetan sua izan da errepikatu den elementuetako bat, piromaniarekin lotuta O que arde lanean, eta istripu gisa planteatuta Ema film txiletarrean. Oliver Laxeren pelikularen kasuan sua koadro barnean sartzen da; Pablo Larrainenean, aitzitik, koadroz... [+]
Bi irabazle garbi eta zenbait tendentzia utzi ditu Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioko palmares ofizialak.
Zinemaldiaren sari-banaketak bi pelikula nabarmendu ditu besteen gainetik: Paxton Winters zuzendari brasildarraren Pacificado-k irabazi du pelikula onenaren Urrezko Maskorra eta beste bi sari ere lortu ditu: Bukassa Kabengelek jaso duen gizonezko aktore onenarena eta argazki... [+]
Jada hiriarekin sinbiosi bat gertatzeko bidea har zezakeenean amaituko da astebete luze iraun duen zinemaldia. Akaso suitzar aktore batek Bagerak banatutako kanpotarrentzako euskara hiztegian ikasitako hitzak buruz esateko gai izan da gaur, edo abortuaren aldeko argentinar... [+]
Zinemaldia bere helmugara iristen. Ia film guztiek izan dute beren lehen emanaldia, eta haietako gehienek, medioetan kritika. Ikuslegoak, beraz, ez du ausaz jokatzen jada. Behin baino gehiagotan entzun ditut ondokoak esaten: "Hau ondo jartzen dute, ondo egongo da" edo... [+]
“Batzuetan gertatzen da, film bat amaitzen den lekuan segitzen duela hurrengoak, programatzaileek edo zoriak Zinemaldiko film guztiak josita metafilm erraldoi bakar bat egin nahi izan balute bezala”. Harkaitz Canok atzoko zutabean idatzitako esaldi horri bueltaka... [+]
Zinemaldiaren seigarren eguna eta azken txanparen hasiera da. Asteazken honetan gauza harrigarri bat gertatu da: badakizue nola filmen aurretik jazz musika dirudienaren nota batzuk entzuten diren, zinemaldiko leit motiv antzera? Eta jendeak txalo egiten duen, erritmoa... [+]
Eguneko eta segur aski Zinemaldi osoko “baina zer ostia?” momentua bizi ahal izan dugu La hija de un ladrón filmaren prentsaurrekoan.
Euriak hasi eta bukatu du eguna, tartean eguzkia atera bada ere. Zinemaldia guztiz donostiartu da, auzo berri bat sortzeko prest egongo balitz bezala. Zinemazaleari pazientzia agortzen hasi zaio: nahiago du pintxoak jatera joan Abuztuak 31ra filma aspergarri bat ikusten gelditu... [+]
Beti deitu izan didate arreta Zinemaldia jarraitzen duten atzerriko korrespontsal eta kritikari batzuek. Konkretuki, adinean aurrera samar joanak dauden horiek. Beraien ile zuriak, ibiltzeko modu zahartritikoak, bazkalosteko paseetan egiten dituzten zurrungatxoak. Siesta horien... [+]