Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Zinemaldia 2017Dena iritsi behar da, goizago ala beranduago, amaierara: maitasuna, gerra, filmak eta aurtengo Sail Ofiziala. Der hauptmann alemaniarrarekin itxi da lehiaketa ostiral goizean, erretirada prestatzen hasi da prentsa, baina larunbatean palmaresa ezagutu arte, apustuak egiteko... [+]
Sail Ofizialaren azkenaurreko egunean izen bat nagusitu da: James Franco. Zuzendu eta protagonizatu duen The disaster artist filmak publikoaren algarak eragin ditu.
Dibortziatu eta bakoitza bere aldetik zoriontsu izan nahi dute, baina euren bizitzak berregin ahal izateko zama bat kendu behar dute gainetik: semea. Posible al da ama batek, aita batek, haien semea ez maitatzea? Galdera batzuek erantzun konplexua dute.
Kotxean zoaz, autobidetik. Aurretik doan ibilgailua zure arrebarena dela ohartu zara. Aurreratzea erabaki duzu, klaxona jo eta agurtzeko.
The Goonies eta Indiana Jones. Nire umeetako film kuttunenak zeintzuk diren galdetuz gero, horiek nire bi erantzunak.
Normaltasuna fikzio eskuraezina da, baina ustezko normaltasun hori lortu nahian gabiltza denok. Happy End filmean, goi-mailako familia burges protagonista ere normala da… itxuraz.
Garrantzitsuena ez omen da nondik zatozen, nora zoazen baizik, baina Zinemaldiko Sail Ofizialaren seigarren egunean ikusi ditugun filmetako protagonisten kasuan, jatorriak erabat baldintzatzen du beraien istorioek izango duten bilakaera.
Dokumental dibertigarri, ero, sinestezin eta surrealista honen protagonista absolutua, karisma harrigarria duen Julita dugu.
Ogia eta atzamarra labana berarekin mozten direla dio esaera zaharrak eta Zinemaldiaren Sail Ofizialean hori gertatu da: egun berean etorri dira film onentsuenetakoa eta errefusaren ontzian botatzekoa.
Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu.