Aste batzuk pasa dira Donostiako Zinemaldiak argiak itzali zituela. Aurten, Zinemira sailean (Euskal zinemari eskainitako saila) sakontasun gehiagorekin murgiltzeko aukera izan dudanez, termometro paregabea iruditu zait datozen hilabeteetan estreinatuko diren euskal ekoizpenen osasuna neurtzeko. Orokorrean, sorpresa oso atseginak topatu ditut, bai film laburren arloan, baita fikziozko film, kontakizun esperimental eta batez ere dokumentalen artean ere.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Zinemaldia 2016Zine soziala saritu dute aurten Zinemaldiko ikus-entzuleek, elikagai bankuan emakume bat, gosearen goseaz, babarrun lata bat irekitzen eta zuzenean latatik jaten ikusteak hunkitu egin gaituelako, hainbeste da horrelako eszena batek esan nahi duena.
Banatu dira 64. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko sari nagusiak. Larunbat gauean Kursaalean egindako ekitaldiak ikusmina sortu du. Saridunen merituei dagokienez, urtero bezala, zenbat buru, hainbat aburu.
Zientzia fikziozko istorioa izateak ez du esan nahi sinesgarria izan behar ez duenik, eta Denis Villeneuveren Arrival pseudozientifiko, pseudofantastiko, pseudotranszendentala bere burua serioegi hartzen duen eta inolaz ere sostengatzen ez den filma iruditu zaigu.
Sail Ofizialeko lehiaketan azkena, ez dio oso amaiera ona eman aurtengo edizioari.
Hiru istorio uztartuz, Ikari film japoniarrak susmoz beterik mantentzen du ikuslea filmak irauten duen bi ordu eta hogei minutuetan. Hiltzaile baten bilaketa abiapuntu duen lan honekin tematika ugari jorratu ditu Lee Sang-il zuzendariak.
1960ko hamarkadako AEBetan girotutako istorioa da Ewan McGregorrek zuzendutako American pastoral. Philip Rothen izen bereko nobelan oinarritua, konparazioan galtzen atera arren filmerako egokitzapena txukuna da.
Armeniar batek bere desira ezkutuenak betetzea nahi duenean, oihal zati bat zintzilikatzen du “nahien zuhaitzen” adarretatik. Juanmi Gutierrez zuzendari gipuzkoarrari tradizio horrek izenburu gisa balio izan dio bere azken dokumentalerako.
Berriz ere familia eta familiarteko harremanak dira Hirokazu Koreedaren After the storm filmaren oinarria; berriz ere tonu eta erritmo pausatuan kontatu digu istorioa; eta berriz ere, harrapatu egin gaitu zuzendari japoniarraren unibertsoak.
Narciso, La chica de la luz, Txintxorro, Puntu Itsua, Iraila, Los Angeles Observer, Kresala, Kutxa Beltza, La casa del frío, Testimonio, Bidexka eta La Ballena Real. Hamabi begiradaren bitartez Donostiaren erretratu bat egitea.
Sentimendu konplexuen gainean eraikia dago Jonás Truebaren La reconquista. Bi partetan banatua, lehenengoak lortzen du ikuslea protagonisten munduan sartzea tonu malenkoniatsu batekin; bigarrenak berriz, lehenago iradoki diren gauzak gehiegi esplikatzen ditu filma... [+]