Euskarazko lehen filma da Gure Sor Lekua, 1956an filmatua. Desagertutzat genuen pelikula aurkitu eta ikerketa lan hori lehenik doktorego tesian eta ondoren dokumental batean jaso du Josu Martinez bilbotarrak. Barrura begiratzeko leihoak edota Sagarren denbora filmen egileak komeriaz betetako bilaketa dakarkigu azken dokumentalean: Gure Sor Lekuaren bila.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Zinemaldia 2015Sparrows ekoizpen txikia dela seinalatu dute eta egia da. Baina beste jolas dibertigarrietan ez bezala, zeluloidearekin zerikusia duen honetan tamainak ez du hainbeste inporta. Bost axola 320.000 hiztunek bakarrik darabilten hizkuntza batean errodatu izana ere.
Rúnar Rúnarsson zuzendari islandiarraren Sparrows filmak irabazi du film onenaren Urrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian,.
Zortzi egunetan urduritasuna, nekea, gozamena, pasioa, ilusioa, tristura eta barrea eskaini dezakeen sentimenduen irabiatu-kontzentratu zoragarria da Donostiako Zinemaldia.
Lehiaketa ofizialetik kanpo dagoen film britainiar honek ez dit lagundu musikalak gehiago estimatzen, arriskuak hartzeko prest dagoen proposamen batekin huts egin duela iruditzen zait.
Les démons filmean denak dirudi arrunta: klase ertaineko auzo bat, problema arruntak dituen familia bat, nerabe arruntak, eskola arrunta… 10 urteko Félix protagonista da normaltasun horretan deseroso dirudien bakarra.
Bostonen kokaturiko thriller mafiosoa da Black Mass, eta generoaren barruan ongi mugitzen da, baina ez du bestelako ekarpenik egiten. Sentsatzioa dugu hamaika aldiz ikusitako trama, eszena eta diologoak errepikatzen dituela, Martin Scorsesek zuzenduriko pelikula baten bertsio... [+]
Oporrak. Mediterraneoko uharte bat. Udara amaitzear da eta turismoaren azken kondarrak besterik ez dira geratzen.
Zuri-beltzean errodatua, argazkia da filmeko gauzarik interesgarriena. Makalune gehiegi ditu ordea, ikuslearentzat ezer interesgarria eskaintzeko.
Oso istorio txikia kontatu du Marc Rechak Un dia perfecte per volar lanak irauten duen 70 minutuetan. Hain txikia, agian material horrekin film laburra egitea izango zela aukerarik zintzoena.
Ahaztu holokaustoaz ikusi dituzun filmak, Auschwitzeko kontzentrazio esparruan barneratu eta ikuspegi ezohikoa eskaintzen baitu Saul fia (Son of Saul) pelikulak, bai edukian, bai forman.