Lasa eta Zabala, Negoziatzailea eta Loreak. Interesa piztu duten eta Donostiako Zinemaldian ikusiko ditugun hiru film horietan elkarrekin aritu dira Ane Muñoz Mitxelena eta Josean Bengoetxea, script lanetan lehena eta aktore moduan bigarrena. Hori gutxi ez eta Zinemaldian estreinatuko dituzten beste obra banatan ere hartu dute parte: Zarautzen erosi zuen laburrean Muñozek, Los tontos y los estúpidos lanean Bengoetxeak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Zinemaldia 2014Intuchables arrakastatsuaren zuzendariek itxi dute Sail Ofiziala, immigrazioa bezalako gai konplikatuarekin tragikomedia bat eginez.
Bazkalosteko siesta dramatizatzeko jartzen duten telefilm horietako baten tankera hartu diot Vie sauvage ekoizpen frantziarrari. Semeak bahitu eta hamar urtez inguru urbanoetatik kanpo heziko dituen aitaren istorio ahul xamarrarekin bukatu da Sail Ofizialean lehian ziren... [+]
Banatu dira Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 62. edizioko sariak. Magical girl film espainiarrak irabazi du Urrezko Maskorra eta La isla mínima, espainiarra hau ere, izan da sari gehien jaso dituen beste lana.
Krisi ekonomikoaren aitzakian egindako eskubide sozialen murrizketak eta horiek gizartean sortzen duten ezinegona dira Isaki Lacuestaren Murieron por encima de sus posibilidades filmak komedia zoro bat egiteko probesten dituen lehengaiak.
Danis Tanovic-ek film bakarra baino, bi ekarri ditu Sail Ofizialera: Tigers salaketa pelikula bat da eta salaketa pelikula bat egiteko zailtasun legalei buruzko filma ere bai.
Pablo Escobar narkotrafikatzaile ospetsua, eta Benicio del Torok berau nola irudikatu duen ikustea dira Escobar: Paradise lost pelikularen amu zinematografiko eta komertzial nagusiak. Baina ze pena, bigarren mailako pertsonaia da Escobar, pelikulako gaizkilea, eta hain figura... [+]
Aurreiritziekin sartu naiz Magical girl ikustera, film luze bat lehen aldiz zuzendu duen Carlos Vermut Sail Ofizialean egotea festibal honek nazionalismo zinematografiko espainiarrari egiten dizkion kontzesio horietako bat izango zelakoan. Baina nahiko gustura ikusten den... [+]
Lasa eta Zabala hasten den moduak konbentzitu nau gutxien, baina filmak aurrera egin ahala errealismoan eta gordintasunean irabazten du.
Umore beltza, oso beltza, dario Relatos salvajes filmari. Gizakion oinarrizko instintuak muturrera eramaten ditu zuzendariak, jolas gisa. Jolasa baita Relatos salvajes, istorioaz gaindi baita jolas narratibo eta estetikoa ere. Jolas sarkastikoa, biolentoa, esajeratua. Oso... [+]