El hijo de la novia arrakastatsua eta El secreto de sus ojos Oscar baten garailea zuzendu ditu Campanellak, besteak beste. Buenos Airesen jaioa, Argentinako Arte eta Zientzia Zinematografikoen presidentea da eta bere azken pelikulak zabalduko du Donostiako Zinemaldia: Metegol. Umoretsu erantzun ditu gure galderak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Zinemaldia 2013Kritika eta publikoa bat etortzen direnean, pelikula batek ikusleen txaloak eta kritikarien laudorioak jasotzen dituenean, aintzat hartu beharreko obraren aurrean gauden seinale. Horren adibide dugu Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarraren Soshite chichi ni naru/Like father,... [+]
Generoak nahastea ez da erraza eta beti ez da ongi ateratzen, baina filma gai denean thriller trebe bat drama garratz batekin naturaltasunez uztartzeko, gai denean koktelera berean eskaintzeko suspentsea, tentsioa eta korapilatzen den trama batetik, sufrimendua, giza... [+]
Pertsonaia-ikerketa da Fernando Francoren La herida filma. Faktura aseptikodun lana, Marian Alvarezen interpretazio sendoan oinarritzen da.
Bosniako gerraren arrastoek turista australiar batengan duten eragina erakusten du Jasmina Zbanicen For those who can tell no tales filmak.
Ia genero bihurtzeraino hedatu den epaiketa-film (trial film edo courtroom drama ingelesez) horietako bat da Atom Egoyanek Sail Ofizialean aurkeztu duen Devil’s Knot.
Gaztea eta ederra da Jeune et jolie filmeko protagonista. Ez du premia ekonomikorik, ez familia arazorik, ez txikitako traumarik. Orduan, zergatik? Zergatik erabaki du 17 urterekin prostituitzea? Beharbada horrexegatik, bizimodu burgesak sortzen dion asperduragatik,... [+]
Burua galtzen hasi dela-eta ama ospitalera eraman dutenean desegin da Nereak daraman bizimoduaren oreka hauskorra: bikote harremana, alaba, lana eta orain ama zaindu beharra gehiegi da pertsona bakarrarentzat. Hala abiatzen da Amaren eskuak filma. Beteta zegoen edalontziak... [+]
Pilotu automatikoarekin zuzendutako film horietako bat da The railway man, gerrak eta torturak eragindako traumak ardatz dituena, baita horiengatik mendekua hartzeko gogoa ere.
Ama-semeen arteko zilbor-hestea apurtzea da Club Sándwich filmeko gaia eta estilo minimalistan kontatua dago.
Eta biolentzia gehiago. Biolentziak inguratzen gaitu, biolentoak gara. Hala berresten dute albistegiek, eguneroko gertakariek. Zinemak, baita aurtengo Zinemaldiak ere, zeharka edo zuzenean pelikula ugaritan jorratu du gaia. Dagoeneko saturatuta gaude, anestesiatuta,... [+]