Teknologia

Garai ezberdinetan gizakion kulturek aldaketak barneratu dituzte, kulturak inguruarekin sinbiosi batean bizi dira, jakinik inguru gisa ulertzen duguna gauza asko direla: espazio fisikoa, birtuala, gizakion artean harremanak egiteko moduak (inguruan eta munduko beste gizaki eta izakiekin)... Aldaketak norabide asko izan ditzake, eta noski, datorrena gogoko ez baduzu beste zerbait eragin dezakezu.

Zenbait aldiz pasatu zait aldaketa nire baitan sentitu dudala, batzuetan ulertu izan dut nire... [+]

2020-05-27 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Normaltasun berria

Badirudi hasi garela argia ikusten tunelaren bukaeran. Fasez fase, baina pixkanaka irekitzen ari da, primaderako lilia nola, etxealdia –gurea etxealdia izaten ari baita, ez inondik ere itxialdia, pasa den asteko ARGIAn irakurri ahal izan genuen bezala; eta ez dakit nola... [+]


Zientzia-fikzioaren beharra

Klima aldatzen ari zaigun garai honetan –edo hobeki erranda: klima eraldatzen ari garen garai honetan–, etorkizun sozio-ekonomiko-politikoa iragarri gaitza eta iluna iruditzen zaigun une honetan, jende arteko elkartasunak maiz porrot egiten duen momentuan, galtzen... [+]


2019-07-15 | ARGIA
Mayi Pelot idazlearen zientzia fikzioa entzungai

Xerezaderen artxiboan Mayi Pelot idazlearen hiru ipuin eskaini dituzte entzuteko moduan. Biharko oroitzapenak bildumako Miren, Boga eta Feedback dira. Pelot Miarritzen hil zen 2016an, eta Okzitanian jaio zen. Ipuin futuristak idazten aitzindarietakoa izan zen. Maiatz taldean... [+]


Mayi Pelot
Gure zientzia fikzioaren aitzindari

Mayi Pelot idazlea omentzeko ekitaldia antolatu dute elkarlanean Sareinak taldeak, Maiatz elkarteak eta Baionako Zizpa gaztetxeak. Zizpan bertan egingo dute ekitaldia, hilaren 16an, arratsaldeko 5etatik aurrera. Lau lagun hauengana jo dugu xehetasun bila: Amaia Alvarez Uria... [+]


2019-03-07 | ARGIA
Mayi Pelot zientzia-fikzioko idazle aitzindariari omenaldia egingo diote Baionan

Miarritzen hil zen 2016an Okzitanian jaio zen Mayi Pelot. Ipuin futuristak idazten aitzindarietakoa izan zen. Sortzailea ezagutarazteko eta haren ekarpena aitortzeko omenaldia antolatu du Sareinak taldeak Maiatz elkartearen eta Baionako Zizpa gaztetxearen laguntzaz.


2018-12-14 | Estitxu Eizagirre
Euskararen jatorria, Pello Mari Otañoren biloba "Beltxak" azaldutako zientzia fikzioa

Azaroaren 29an aurkeztu zuten Zizurkilen Gu ta gutarrak ipuina, Euskaraldiaren barruan. Argentinako zientzialari handienetako bat zen Magdalena Moujan Otañok 1965 aldera idatzi zuen eta Xalbador Garmendiak itzuli. Aukera baliatu dugu Joxin Azkue eta Julian Arrastoarekin... [+]


Rol-joko batek irabazi du Durangoko Azokako lehen Sormen Beka

Saridun atipikoa izan du Durangoko Azokaren lehenbiziko Sormen Bekak: Etzi Portu Maritimoaren AtopiaRPG rol jokoak eskuratu du 15.000 euroko saria, mota honetako euskarazko lehen egitasmoa abian jartzeko.


2018-09-25 | Itxaro Borda
Mayi Pelotekin elkarrizketan
Mayi Peloten «Biharko oroitzapenak...»

Mayi Pelot «idazlesa» gaztea da, gure aldean noski, eta atsegin ematen zuen igande arratsalde famatu batez haren arpegia irri zoriontsu batez hornitua ikusteak: bere lehen liburua, euskarazkoa, eskuartean zeukan, olinpiadetan ardietsi urrezko medaila bat bezala.


Zientzia fikzio feminista
Heteropatriarkatuaren espazio eta denborez harago

Zer gertatuko litzateke politikari teokrata talde batek kolpe militar bidez boterea hartuko balu, eta emakumeak estatuaren ondasun izatera pasako balira? Galdera horretatik abiatuta idatzi zuen Margaret Atwood-ek The Handmaid’s Tale eleberria 1985ean, duela ez asko... [+]


2018-09-05 | ARGIA
Ansible Fest, zientzia-fikzio feministari tokia emango dion jaialdia

Bilbon jarri dute hitzordua antolatzaileek, irailaren 21ean eta 22an. Jaialdiak zientzia-fikzio feminista, queer eta dekoloniala barne hartuko ditu.