Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.
Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.
Mundutik urrun, kasik denboratik urrun, maisuak gazteei erakusten die zezenen kontra borrokatzen. Zezenkari eskola bat, hiltzen diren zezenak, kristo odolduak, eta behiala, elikatzeko, zeruan hiliki-jaleen zirkulua bilatzen zuten gizonak. Ene lilura galdekatzen dut. Filma honen... [+]
Cristina Lage Turismo zinegotziak Urrezko Maskorra saria eman dio berriki Roca Rey toreatzaileari, 2022ko Aste Nagusian faenarik onena egiteagatik. Horren aurrean, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Donostiako Udaleko zinegotzi batek toreatzaile bati sari bat emateak... [+]
Sindikatuak azaldu duenez, greban dagoen udal langile brigadari dagokio zezen plaza muntatzea, baina horren ordez "zezen zale elkartekoak ari dira alkatearen laguntza zuzendarekin". ELAren ustez langileen greba eskubidea urratzen ari dira eta Lan Ikuskaritzaren esku... [+]
Abuztuaren 15ean Donostiako Ilunben sei zezen nola hiltzen dituzten erakusten duen bideoa kaleratu du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortarekin batera egina, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.
Abuztuaren 13rako deitu dute mobilizazioa Donostian, arratsaldeko 18:00tan.
Abuztuaren 13rako deitu dute manifestaziora, Donostian, bertako udalak zezenketak onartzen eta errazten dituelako.