Arabako Lautadako Kuadrillak jarri du martxan emakumeen "ahalduntze pertsonala eta kolektiboa" bultzatzeko programa. Ekainetik Irailera bitartean izango dute laguntza jasotzeko aukera bertan.
Leiharen Euskal Agintaritza Getariako taberna eta jatetxeak ikertzen ari da, pandemiatik irtetean prezioak igotzea adostean konpetentziaren erregimena urratu zutelakoan. 18 hilabete ditu elkartea zigortu ala ez erabakitzeko. El Diarioko Belén Ferrerasek eman du isilpeko... [+]
Azkenaldian hirugarren sektorearen eraldaketa digitalaz hitz egiten duten dokumentu ugari igaro dira nire eskuetatik. Agiri horietako zenbait, hirugarren sektorearekin zerikusia ez duten erakunde teknologikoak bultzaturikoak dira. Baina duela gutxi eraldaketa digitalaren... [+]
Txikia bezain bizia da Getaria, Gipuzkoako kostako herria, baina abendutik hona aldaketa batzuk izan dira Parte Zaharrean: ostalariek prezioak igo dituzte, eta gazteek eratutako Sos herritarrak ekimenak boikota egin die. Ia lau hilabete daramatzate tabernetan zentimo bat gastatu... [+]
Zisjordania, Mendebaldeko Sahara, Krimea eta orain zure etxe pareko espaloia. Noiz demontre kendu behar dituzte covidaitzakian tabernek anexionatutako terraza horiek? Ba ez dago batere argi. Agindu kontraesankorrak. Behe lainoa. Etsaia identifikatzea ere kosta egiten da... [+]
Nafarroako Gobernuak auzitegietara jo du ostalaritzako ordutegia eta aforoak mugatzeko. EAEn ere Eusko Jaurlaritzak LABI batzordea bilduko du asteartean, eta Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuko ministroen kontseiluak hartuko dituen erabakien zain daude.
"Dantza dezagun berriro" aldarri eginez dator Bilboko Kafe Antzokia. Iazko martxotik itxita egon ostean, ostegunean irekiko ditu ateak.
Iruñeko Alde Zaharreko istiluak ez dira oraingoak, baina azken asteetan ostegun gauetan biziki gogorrak izan dira, bereziki San Nicolas eta San Gregorio kaleetan eta Sarasate Pasealekuan. Horren harira, hainbat tabernek itxi egingo dute hilaren 9an, 18:30etatik aurrera.
Webgunea 2022tik aurrera jarriko dute martxan, eta garbitzaileen lan-baldintzak betetzen dituzten hotelak zeintzuk diren jakiteko balioko du. Prekarizazioa gelditzea eta esternalizazioa saihestea dira helburu nagusietako bi.
Lan Justu eta Kalitatezkoa Zigilua luketen hotelak bilduko lituzke plataformak, ostatu hartzen duen bezeroari langileen lan egoera duina bermatuz. Proiektua Kataluniako Kellyek bultzatu arren, Kataluniaz gaindikoa izatea nahi dute.
Kutsaduraren igoera dela-eta hartu du neurria Nafarroako Gobernuak. Asteazken gauerditik aurrera 01:00ak arte ireki ahal izango dute ostalariek, gehienez ere. Nafarroako Gobernuak “zuhurtzia” eskatu die herritarrei.