Nafarroako Gobernua ezustean harrapatu du Zangozako Muga meatze proiektuari Justiziaren arlotik emandako ostikadak. Hala onartu du Mikel Irujo Trantsizio Ekologikoko kontseilariak. Espainiako Meatzeen Legea aldatu beharko litzatekeela esan du eta ez du argitu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiari helegitea jarriko ote dioten.
Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.
Urte askotako gorabeheren ondoren, Zangozako Udalak meatze polemikoaren obrak hasteko baimena eman dio Geoalcali enpresa australiarrari. Meatze horretatik potasa aterako litzateke nagusiki eta baita gatz arrunta ere.
18 urte zituen eta lan egin nahi zuen. Zangozako ikastolaren bidean ezarri zuen zoriak eta hantxe egin zituen lau urte, inoiz ahantzi ez dituenak, herriko ikastolaren historiak ere inoiz ahantzi ez dituenak, baina paperean zurian beltz ere jo ez dituenak.
Euskaraz artatuak izateko eskubidea erabili nahi duten herritarrentzat behar diren langileak bermatzera konprometitu da Zangotzaldeko Mankomunitatea.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du Esa urtegia handitzeko obrek sortu duten xahutze ekonomikoaren aurrean: lanak gelditzeko eskatzeaz gain, proiektuaren kontuak auditatzeko gardentasuna ere eskatu du.
2001ean Jaume Matas Espainiako Ingurumen ministroak Esako presa berriaren lehenengo harria jarri zuenetik, epeek eta aurrekontuek gora egin dute modu geldiezinean, baita presa sostengatzen duen magalaren mugimenduek ere. Herritarren artean ezjakintasuna da nagusi, eta Ebroko Ur... [+]