Laminoriako lurretan Aixeindarrek zortzi dorre eoliko egiteko proiektua aurkeztu du Arabako Industria Administrazioaren ordezkaritzan. Bizkaian, Zallako zabortegitik gertu beste sei dorre eraiki nahi ditu Fisterra Energy multinazionalak, Euskal Haizie sozietatearen bidez.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
ZallaEuskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Zaldibar Argitu plataformak “kalean erakutsitako kezka eta indarra epaitegietara eramateko garaia” dela azaldu dute. Erantzukizun “zehatzak” argitzea eskatuko dute herri akusazioan.
Glefaranek eragiten duen kutsaduraren aurrean, inguruko biztanleen osasunaren alde borrokan ari da Gueñes Bizia plataforma. Txosten batek enpresaren jarduna etetea gomendatu du, eta enpresari eta Eusko Jaurlaritzari kritikak egin dizkio.
Güeñes Bizia plataformak egindako salaketak gezurtatu ditu Glefaran enpresak hedabideei bidalitako prentsa-ohar baten bidez. Larunbat honetan enpresaren atariraino iritsiko den manifestazioa deitu du kolektibo horrek.
Larunbatean 17:00etan egingo dute elkarretaratzea, Gueñeseko Aranguren Plazatik irten eta enpresaren sarreraino.
Gasteiz, Bilbo, eta Zallan gertatu dira erasoak. Gasteizeko bi erasoetako batean, erasotzailea espetxeratu egin du epaileak.
Donostian, Irunen eta Enkarterrietan atzo erabaki zen euskal estatu burujabe eta independente batean bizitzea, Gure Esku Dago dinamikak antolatutako herri galdeketetan. Orotara, 28.704 lagunek erabaki dute. Emakumeak izan ziren lehenak bozkatzen bost herrietako hautesleku... [+]
Ostegun goizean sutea piztu da Zallako zabortegian, 6:10ean, EiTBk informatu duenez. Suhiltzaileek 8:30 inguruan jakinarazi dute egoera kontrolatu dutela, baina operatibo luzea aurreikusten dutela. Hondakinak erretzeak askatzen dituen partikula toxikoak inguruko airearen... [+]