Hezkuntzan erabilera oso zabala duten Chromebookak gutxi irauteko diseinatuta daudela ondorioztatu du AEBetako Public Interest Research Group erakundeak (PIRG, Interes publikorako ikerketa taldea). Zaharkitze programatua onartezintzat jo dute, eta ikasle bakoitzak gailu bat izatekotan, beharrezkotzat jo dute luze iraungo dutenak eta konpongarriak izatea.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Zaharkitzapen programatuaFrantziako Diputatuen Ganberak adostu du zigor penalak jarriko dizkietela produktuak iraupen-muga jakin batekin fabrikatzen dituztenei. Zaharkitzapen programatuaren zigorra, bi urteko kartzela eta 30.000 euro arteko isuna izan daiteke Ecoportal webguneak argitaratu duenez.
Hiru urte egin zituen zaharkitzapen programatuari buruzko dokumentala egiten. Ikusteak derrigorrezkoa behar lukeen lan honek erakusten du zer nolako iruzurrean bizi garen. Milaka produktu egiten dira, une jakin batean huts egiteko planifikatuta. Orduan, berria erosten dugu.