Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle euskaldunen %95,6 izan beharko lukete hartzaile. Ariketa zaila.
Espainiako Estatuak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatua dauka. Europako Batzordeak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen egoera aztertu du eta emaitzekin txostena argitaratu.
Lurreko Telebista Digitalerako bi lizentzia lehiaketa ditu abian Nafarroako Gobernuak eta bost enpresa aurkeztu dira zazpi proiekturekin.
Esan Erran irratia mutu geratu da, langilea ordaintzeko dirurik ez dutelako. Nafarroako hedabideek urteak daramatzate alanbrean ekilibrioak egiten. 2012. urtea, hedabide batzuentzat behintzat, bereziki gogorra izango da. Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Urterik onenean Nafarroako Gobernuak 230.000 euroko diru-laguntza eman die. Aurten zero euro jasoko dute. Kolpea ez da izango neurri berekoa hedabide guztientzat, baina batzuk kinka larrian izango dira
Abenduaren 16an, Euskararen Foru Legeak 25 urte bete ondorengo egunean, Topaguneak hitza hartu zuen Parlamentuan. Topagunearen Nafarroako arduradun Oskar Zapatak eta Bierrik Fundazioaren arduradun Ainhoa Urretagoienak egin zuten agerraldia Hezkuntza Batzordearen aurrean.
Bazen behin, animaliek hizketan zekiten garaian, txakurrak ortozik baina katuak txarolezko oinetako arrosekin zebiltzan garaian, beraz ez hain denbora zaharretan ere, ume bat, nerabe bat, telebistari itsatsita bizi zena, atzamar erakuslea, erpuruaren ondoko eria telebistako... [+]