Elkarrizketa bat papereratzerakoan galtzen dira isilune eta esku keinuak. Pena da. Daniel Landart entzuten ari zela gogoeta hori zeukan kazetariak, eta gauza bera pentsatzen zukeen argazkilariak ere, ikusirik ondoko egunean esku keinuen argazki andana bidali ziola kazetariari. Ziburuko Azokatik Baltsan elkarteak eta ARGIAk bideratuko dioten omenaldiaren bezperan bildu gara kulturgile donoztiritarraren saloian, liburu artean, 60 urtez euskal kulturari ekarritakoaz xeheki solastatzeko.
"EZpass Nora Goaz?" kolektiboak eta Bagabiltza taldeak lau mediatekatan salaketa ekintzak egin dituzte azaroaren 24an. Hauetan sartzeko osasun pasea derrigorra dela eta horrek "diskriminazio sanitarioa" eragiten duela adierazi dute, eta kontraesan hau ere... [+]
Uztaritzen iraganen dira Ipar Euskal Herriko koalizio ezkertiar eta abertzalearen gogoeta egunak. Etxebizitzaz, feminismoaz zein estrategia politikoaz hausnartzeko hitzordua dute.
Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.
Zer egin eraikuntzako hondakinekin? Uztaritzeko Toffolo enpresak baluke aterabidea. Arruntzan, ISDI edo eraikuntzako hondakinak metatzeko gune bat sortu nahi du, haren zaborrak biltegiratu eta birziklatzeko partez. Arruntzako Mentaberrikobordako bidean.
Euskal Elkargoak emaiten dituen diru-laguntzak baliatuz, hainbat herriko etxe Euskara Teknikariak hartzea pentsatzen ari dira.
Uztaritzeko auzapeza da Bruno Carrere, abertzaleez ere osaturiko Uztaritze Bai zerrendakoa. Euskal Hirigune Elkargoaren batzorde eragilean presidenteorde da, “lurraldearen antolaketa iraunkorraren” kargua betetzeko izendaturik. Ardura potoloa du esku artean, Ipar... [+]
Iaz hasi ziren ekimenarekin, jokoen bidez euskararen erabilerari heltzeko asmoz.
Euskal Hirigune Elkargorako presidentetzari dagokionez, gutxiengoa agertu da Alain Iriart Hiriburuko auzapezaren hautagaitzaren alde, uztailaren 9an Uztaritzen egin biltzar nagusian. Agiria bidali berri du EH Bai koalizioak bozka bidez harturiko erabakia zehazteko. Hautagaitza... [+]
“Gure irudi galduak” proiektua aurkeztu dute Baionan astelehen honetan, XX. mendean Ipar Euskal Herrian filmatutako pelikulak berreskuratu nahi dituen egitasmoa. Manuel Ynchaustik grabatutako pelikulen funtsa berreskuratuz abiatu da.
Herri Soinuk Uztaritzen egin gogo zuen egoitza zabalago bilakatu da, euskal dantza eta musikaren baliabide gune baten egitasmoa bilakatuz. Lurraldeko gaurko egoeraren azterketa egin dute.