Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ZinemaSailak



Zinema konpromiso ikur

J.M. Orbe Klingerberg, Zinegilea

Oso komertziala ez den zinema intimista ez da Europaren ondarea. Egile-zinema egiten da AEBn, Asian, Hegoamerikan eta abarretan. Arazoa da zinema hori ez dela Espainiako pantailetara iristen. (...) Nik gomendatuko nizuke estatubatuar autore batzuk ikustea, hala nola Jonas Mekas, James Benning, Thom Andersen... edo Ekialdekoak, esaterako How Hsiao Hsien, Apitchapong Wherasekatul, Naomi Kawasse... eta ikusiko duzu europar zinema, kasu askotan, oso urrun dagoela autore horiengandik originaltasunaren, konpromisoaren, talentuaren eta ausardiaren aldetik.
(Euskonews & Media, 10-09-22)

Euskarazko estreinaldiak

Coro Odriozola, Sade enpresaren kudeatzailea

Film bera une berean euskaraz eta gaztelaniaz estreinatu denean, euskarazko bertsioaren ikusle kopurua txikiagoa izan da. Euskarazko filmen eskaera txikiagoa da.

Juanba Berasategi, Lotura Films ekoizpen etxearen fundatzailea

Nork esan du jendea ez litzatekeela joango euskarazko estreinaldi handi bat ikustera? Zergatik ez zen, adibidez, Avatar filmarekin proba egin?

(Deia, 10-07-05)

Mugimendua animazioan

Isabel Herguera, Artista eta zinemagilea

Ez da eskulana galtzen ari dena, kontakizunaren egituraren oinarriak baizik, eta zehazki animazioan mugimendua dena. Ahaztu egiten da animazioa ez dela soilik gauzak mugitzea, baizik eta gauzei izaera bat ematea, eta hartarako oso kontuan hartu behar dira naturaren legeak, fisika, abiadura, pisua... Horiek denek osatzen dute ekintza. Emozioa emateko gauzak modu jakin batean mugitu behar dira, hori da animazioaren ezagutza. Horregatik diot batzuetan ofizioa ahazten dela.

 (Berria, 10-10-11)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan