Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.
Eustaquio Berriotxoa argazkilariaren lanari buruzko ikerketa egiten ari da Andoni Lubaki, Urretxuko Udalaren babesarekin. Euskal Herriko lehen gatazka argazkilaria izan zela uste da.
Ozpinduta. Halaxe nabil azkenaldian. Zuetako batzuen moduan, pentsatzen dut, edozer gauzaren aurrean zaunka. Bizi dugun egoera berez ere nahikoa etsigarria ez bazen, zenbaitzuk are etsigarriagoa bilakatu nahi dutela sinesten hasia naiz. Sinesten hasia norbaitek gure herriak... [+]
Goierriko Kontseilu Sozialistak A-636 errepideko bidesaria bizitzaren garestitzearen adibide bat gehiago dela dio. Hilabete daramate peajearen aurkako protestan; ostiralean 19:30etan elkarretaratzea egingo dute Urretxu-Zumarragako Areizazga-Kalebarren plazan.
Suez multinazionala jabe duen Aquarbe enpresak kudeatzen du ura Urretxun eta Zumarragan. Aurten bukatzen da lizitazioa bi udaletan, eta Onura Publikoa plataforma sortu da uraren kudeaketa publikoa aldarrikatzeko. Ikusi nahi zein kalte dakartzan giza eskubide eta ondasun publiko... [+]
Urretxun eta Zumarragan eratutako Onura Publikoa ekimenak uraren kudeaketa publikoaren aldeko manifestazioa deitu du hilaren 25erako, Ura giza eskubidea da, ez da negozioa. Uraren kudeaketa publikoaren alde lemapean. Manifestazioa Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko da,... [+]
200 urte beteko dira abuztuan Jose Mari Iparragirre jaio zenetik eta haren bizitza kontatuko lukeen pelikula biografikorik gabe jarraitzen dugu, biopic baterako materiala soberan dagoen arren: gudari, kantari, seduktorearen historia dago, batetik, heroi nazional bihurtu zen... [+]
Nazioartean sona lortu du Gorka Hermosa akordeoilariak (Urretxu, 1976) eta hamaika proiektutan murgilduta dabil. Azkenetako bat, Gorka Hermosa & Blanchard Strings diskoa, zeina online aurkeztu behar izan duen COVID-19ak eragindako egoeraren erruz. Lan berezi eta pertsonal... [+]
82 urterekin hil da Joxe Leunda Agirre (Urretxu, 1937), Gipuzkoako Erlezain Elkartean erreferenteetako bat izana eta Goierriko EHNEko baserritarren artean oso estimatua, ezker abertzalearen ildoko gizona. Urte eta erdian agure sasoikoa izatetik endekapen handira eraman duen... [+]
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren final-zortzirena jokatu da irailaren 28an Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan; Mendizabalek lortu du final-laurdenetarako zuzeneko txartela.
Euskal Jaiko karrozen kolektiboak eta Zumarraga eta Urretxuko gazte mugimenduak deituta, manifestazioa egin zuten ostiral iluntzean, karrozek jasan zuten erasoari erantzuteko.