Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako batekin hitz egin dugu.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
uribe kostaUr geldiko putzura jaurtitako harritzarrak eragindako astinduaren parekoa izan da birus malapartatuak gure bizimoduan eragin duen inarrosaldia. Lasaiago edo estuagoa generaman egunerokoa hankaz gora jarri digu, ohiko jardunera noiz eta nola itzuliko garen ez dakigula.
Hilabeteak igaro dira Forondako Arbola babes-GuNe eske hurbildu zitzaigula EAJren zurikeriatik ihesi.
Uribe Kostako migrazioaren egoera nondik norakoa den ikusteko abiatutako azterketa jarraituta, Arkaitz Fullaondo Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko kideagaz berba egin dugu. Adituak azaldu digunez, Euskal Herria Europako "anomalia" bat izan da urte luzez... [+]
Ezinezkoa da gaur egun koltanik gabe mugikorrak fabrikatzea. Mineral horren munduko erreserben %80 Kongon (Afrika) dago eta horiek denak kontrolpean dituzte talde armatuek; horrek eragindako gatazkak milioika hildako eragin ditu azken bi hamarkadotan. Izan ere, herrialde... [+]
Bizkaiko hiru estuario (Ibaizabal, Plentzia eta Oka) aztertzen dabil EHUko lantalde bat, haien azidotasuna neurtzeko asmoz. Ondorioetako bat da Ibaizabalen kutsadurak iraun egiten duela oraindino. Gainera, badirudi Galindo ibaitik kutsadura sartzen dabilela eten barik, momentuz... [+]
Gabonetako kontsumoari aurre egin guran, doako azoka antolatu du Getxoko Itzubaltzeta/Romo auzoko Matraka gazte asanbladak. Hala, norberak erabiltzen ez dituen gauzak Etxe Merkean uzteko deia egin dute, ondoren egingo duten azokan behar duenak behar duena har dezan.
Uribe Kostako euskarazko hedabideak, urtea amaitu baino lehen babesle gehiago aurkitu ezean haren iraupena kolokan dagoela ohartarazi dute. Duela lau urte sortu zen Hiruka, eskualdeko hainbat hedabide elkartuta.
Uribe Kostako errepresaliatu politikoen aldeko mobilizazioan parte hartu zuten atzo, domekan, 425 lagun inguruk, Kalera Kalera ekimenaren esanetan. “Garaia da gatazkaren konponbidean urratsak emateko eta, ondorioz, errepresaliatu guztiak etxera bueltatzeko”, adierazi... [+]
Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez... [+]
Durangoko Azokaren DA! Sormen Beka aurkeztu dute asteartean Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak. Beka horren helburuak dira euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztea euren lana ezagutzera eman dezaten. Daborduko proiektuak aurkez daitezke.