UPyD ez dago behar bezala prestaturik irailaren 25ean egingo diren EAEko hauteskundeetara aurkezteko. Hala adierazi du Gorka Maneirok, alderdiak azken lau urteetan Gasteizen izandako legebiltzarkideak, Donostian emandako prentsaurrekoan.
Esa gehiagorik ez eta Rio Aragon plataformek bultzatu duten manifestua sinatu dute EH Bilduk, Geroa Baik, Podemos Ahal Dugu-k, Ezkerrak, UPDk, Equok eta Libertate Nafarrak. Urtegia handitzeko lanak sortu dituen lur mugimenduek eta inguruko etxeak hustuarazi izanak kezkak... [+]
Etxebizitza eskubidea aitortuko duen lege berria onartuko du EAEko Legebiltzarrak datozen hilabeteetan EH Bildu, PSE-EE eta UPyDren babesarekin. Aldaketa garrantzitsua ekar dezake, herritarrek eskubide hori exijitu ahal izango baitute epaitegietara joz.
Argitaratu berri den Navarrometroaren arabera, 2015eko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Nafarroako Legebiltzarra (50 eserleku) hala osatuta geratuko litzateke: Podemos 18 eserleku, EH Bildu 11, UPN 8, PSN 5, Geroa Bai 5, Ezkerra 2, PP 1 eta UPyD 1.
Eusko Legebiltzarrak lore eskaintza bidez omendu ditu indarkeriaren biktima guztiak, astelehenean egindako ekitaldian. PPk eta UPyDk ez dute parte hartu.
Epsilon eta Hiriko auziengatik EAEko Legebiltzarrean egin den ikerketa batzordearen ondorioak onartu ditu Legebiltzarrak. 2007an karguan zeuden Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako zenbait kideri erantzukizun politikoa eskatu zaie, automobilen industriari lotutako bi... [+]
Uztailaren 3an eta 4an, Bizitzeko Eskubidearen aldeko Nazioarteko Mintegian bildu dira hainbat parlamentari Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Alboko aretotik, emakumeen elkarteek eta oposizioko alderdiek ezetz esan diete, ez dutela abortuaren lege erreforma onartuko.
Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.
EAEko Legebiltzarreko Batzordeak uztailaren 10ean aurkeztuko ditu Epsilon eta Hiriko enpresen kudeaketa ekonomikoaren inguruko ikerketaren ondorioak, EAJ eta PSEren babesarekin. Azken bi legegintzaldien ikerketarik azkarrena izango da, eta UPyD alderdiak sozialista eta... [+]
Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarrak Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea berretsi du. 1990ean ganbera legegileak onartu zuen testu bera da. EH Bilduk aurkeztutako proposamena EAJk babestu du, eta hala 75 bozetatik 48 eskuratuta onartu dute.
PPk irabazi ditu hauteskundeak Espainiako Estatuan eta 16 eserleku lortu ditu Europako Parlamentuan. Beheranzko joera erakusten du emaitza horrek, 2009an zazpi eserleku gehiago lortu baitzituen eskuineko alderdiak. Baina galera horrek ez dio mesederik egin orain arte bezala... [+]