Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin elkartzeko eta komediaz aritu gara, batik bat. Euskal Herrian espazioa hartzen ari den diziplina horren inguruan ibiltzen da, besteak beste, Beñat.

2022-06-17 | Aitor Aspuru Saez
Ane Lindane
"Epaitegiak eta komisaldegiak dira nik umore gehien egiten dudan tokiak"

Ane Lindanek umore ikuskizun berezia egingo du Bilborocken ekainaren 16an, Despotorre. Raquel Torresekin batera arituko da eta euren asmoa  Euskal Herriko umore feminista maila bat gorago eramatea da, lokala jendez beteta. Aukera baliatu dugu umorearen tenperatura... [+]