Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta alferrikakoak egin ondoren, sindikatuek apirilaren 9rako greba deitzea erabaki dute, eta Administrazioko langile guztiak grebarekin bat egitera animatu dituzte.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Negoziazio mahaiaren zortzigarren bileran etorri da akordioa ostegun honetan eta 30.000 bat langileri erangingo die. ELAk (ordezkaritzaren %47,8) eta UGTk (%4,3) sinatu dute, eta LABek (%35,8) eta CCOOk (%12.2) ez. Akordioak lau urteko iraupena izango du.
Erosahalmena ez duela bermatzen kritikatu du, besteak beste, sindikatuak.
Barakaldon jaioa 1927an, metalgintzako langilea, Nicolás Redondo Urbieta UGT sindikatuko idazkari nagusia izan zen 1976tik 1994ra, baita PSOEko diputatua ere Espainiako Kongresuan 1977 eta 1987 artean.
Udaltzain izateko lan poltsan, euskarazko B2 profila eskatzen du EAEko Polizia Akademiak eta auzitara eraman du gaia UGT sindikatuak. Gasteizko epaitegiak arrazoia eman dio sindikatuari, polizia izan nahi eta euskaraz ez dakitenenganako diskriminazioa argudio.
Asteazken goizeko 06:30etatik 09:30etara lanuztea egin dute, eta arratsaldean bigarren lanuztea egingo dute beste hiru orduz, 18:30etatik 21:30etara. Planteamendu berari jarraituz, ostiralerako ere lanuzteak deitu dituzte CIM, ELA eta UGT sindikatuek. Helburua hitzarmen... [+]
Milaka lagun batu dira Bilbon igandean, Osakidetzaren pribatizazioaren aurka. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek egin zuten deialdia, eta ibilbidean zehar ozen entzun dira Gotzone Sagarduy osasun sailburuaren dimisioa eskatzen zuten oihuak.
Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, gehiengo sindikalak manifestazioak egin ditu Bilbon eta Iruñean, lan ezbeharren kopuruak gorantz jarraitzen duela eta horren atzean prekarietatea dagoela salatzeko. CCOO eta UGT ere Bilbon mobilizatu dira.
Osasun sistema publikoaren "egoera larria" salatzeko greba eguna dute gaur, astelehena, Osakidetza osoan. Sindikatuek eskatu dute Mahai Sektorialean "egiazko negoziazioa" egon dadila, Osakidetzaren "egiturazko arazoak" jorratuko dituena. Ehunka... [+]
Nafarroan zaharren egoitzen sektoreko lehen hitzarmena sinatzea lortu nahi dute, eta horregatik ari dira borrokan. Hitzarmenak 4.500 langile baino gehiagoren lan-baldintza hobetzea ekarriko luke.
"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]