2021-06-02 | ARGIA

Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak adierazi du aldaketa soziala kriminalizatzeko saiakerari erantzuten diola auzibideak.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

U-30 Greba Orokorra
Iritziak
Sakonean
2020-02-04 | LAB sindikatua
Jendarteak kalera eramandako aldarriei erantzuteko eskatu diogu Maria Chiviteri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]


2020-02-04 | ARGIA
Elkarretaratzea deitu dute Durangon, greba egunean Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatzeko

Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.


Ertzain baten erantzun euskarafoboa Galdakaon: "Ez dut euskaraz hitz egin nahi"

Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]


Greba orokorra, eraldaketarako bidea

Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.


2020-02-04 | Arrosa Sarea
AUDIOA | Greba orokorraren errepaso kritikoa

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.


2020-02-03 | Hala Bedi
U30 Greba Orokorra Araban
MULTIMEDIA - erreportajea

Azken urteetako borroka sozialen bultzadaz Arabako kaleak hartu zituzten milaka eta milaka grebalarik urtarrilaren 30ean. Goizeko piketeek lantokietako jarduna eten zuten eta eguerdian 25.000 lagun atera ziren Gasteizko kaleetara. Arratsaldean, berriz, mobilizazioek aurrera egin... [+]


2020-01-31 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


Gorria

Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.


2020-01-31 | Hainbat egile*
Greba eguna Piriniotan

Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko.