1935eko San Sebastian egunez jokatu zen Lehen Bertso Gudua, egungo Bertsolari Txapelketen aurrekari nagusia. Puntako hogei bertsolari lehiatu ziren, Donostiako Kursaal Zaharreko Poxpolin aretoa leporaino beteta zegoela. Baina lehia hutsetik harago, egun hura historiara igaro da oholtza berean bertsolaritzaren bi eredu guztiz desberdin elkartu zirenekoa bezala: taberna giroan zaildutakoen bertso molde zirikatzailea, alde batetik, eta garaiko balioekin bat egiten zuen kantaera zuzen-zaleago bat,... [+]
“Nere aipamenak izango dira
beste 80 urtian”.
Artistaren kontzientziaz jarri zuen bertso sorta ezaguna Txirritak: bere lehen plaza eta orduko kantu-lagunak historiara pasa zitezen. Azken puntu horrek ere egin du bere lana, hil zela 80 urte bete diren honetan berari... [+]