2025-11-28 | Sustatu

Elon Musken X/Twitter sarean bere sortzailea eta ideologia erridikuluan uzteko desastreak gertatzen ari dira. Azken astean, bi intzidente nabarmen. Batetik, Grok adimen artfizialak Musk modu patetikoan goraipatzen duela etengabe. Bestetik, kontuen jatorria bistan uzten duen funtzio batek agerian utzi duela MAGA eta ultraeskuineko kontu asko "atzerritarrak" direla, edozein herrialdetatik dabiltzan kontuak, ustez patriotikoak balira bezala.