Hizkuntza eskubideen urraketa sufritu zuten bi triatletek bilera izan dute Atlético San Sebastián, Euskadiko Triatloi Federazioa, eta triatletari txartel gorria atera zion epailearekin. Kirolariek atera duten oharrean diote epailearekin “zentzu zabalean” ulertzea lortu badute ere, ez dutela lortu ohar komun bat ateratzea.
Non gogoa, han zangoa, eta alderantziz. Nerea Martinez iruindarra eliteko mendi korrikalaria da. Munduko onenetakoa gaur egun. Aurten erronka handia du begi bistan: Tor des Geants, 330 kilometroko lasterketa puska, lau egun goiti eta behiti Alpeetan zehar. Harrapa ezank!