Trenbideen eta trenaren jatorria Ingalaterran dago. Herrialde hartan jaio zen industrializazioa eta bertako meategietan erabili zen errailen sistema beste inon baino lehenago, gurdiak garraiatzeko; hasieran egurrezko errailak eta gero burdinez egindakoak. James Wattek lurrin makina asmatu eta denbora gutxira baporea garraiorako erabiltzen hasi ziren, lehenik itsasontzietan eta ondoren trenbideetan. 1830ean munduko lehen trenbidea ireki zuten Liverpool-etik Manchester-era.