Ehun urte beteko ditu ARGIAk 2019an. Urte guztiotan kulturgile, idazle eta kazetari askoren lokarri izan da euskarazko kazeta dekanoa. Hedabide baten mendeurrena ez ezik, euskal prentsaren bilakaera guztia ospatu eta aitortzeko urtea da beraz. ARGIAk ibilbide horretan sorturiko ondarea herritarren esku jarriko du: bere zenbaki guztiak eta argazki artxibo historikoa digitalizatzeko proiektua abian da.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Langile asanblearismoan, etorkinen integrazioan eta hiriko gune alternatiboen autokudeaketan izandako bilakaeraz hitz egingo dute Trantsizioak erakusketaren bisita gidatuan.
ARGIA aldizkariaren artxibo historikoan arakatu eta 'Trantsizioak' erakusketa prestatu du Urko Apaolaza kazetariak, Euskal Herrian azken lau hamarkadatan izan diren gertakari nagusienen irudi eta testuekin.
Oihaneder Euskararen Etxean Trantsizioak argazki erakusketa egongo da ikusgai azaroaren 3tik 24ra. Hainbat ekitaldi antolatu ditugu Oihaneder eta Alearekin elkarlanean, erakusketak islatzen dituen eraldaketen inguruan hausnartzeko.
Datorren astean, maiatzaren 9tik 14ra hainbat ekitaldi egingo ditu ARGIAk, Ttakun elkartearekin elkarlanean, Lasarte Oria ikusteko beste betaurrekoak lelopean. 30 urte dira Lasarte-Oria sortu zela eta urtean zehar ekitaldi ugari egingo dira herrian.
Apal ilunetan gorderik, Argiak badu altxor bat urteen poderioz distira gehiago egiten duena. Bere artxibo historikoan azken lau hamarkadatako milaka argazki daude “ezkutatuta”, horietako asko argitaragabeak. Orain, horien aukeraketa bat ikusgai jarriko dugu... [+]