10 urtetako ibilibidearen ondoren martxoaren 1ean agur esango du Topatuk. Abiapuntura itzuli eta berriz lehertzeko indar guztiak jarriko ditugu hurrengo pausoetan. Itzuliko dela zin eginda etengo da proiektua.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
TopatuTopatu.info-ko kazetari Iraitz Salegi eta Ernai gazte antolakundeko kide diren Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Aitor Anda, Gotzon Elizburu eta Mikel Button libre utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, auzipetuek ARGIAri jakinarazi diotenez.
Ekainaren 11n itzuli beharko dute Espainiako Auzitegi Nazionalera Ernaiko zazpi kide eta Topatu-ko kazetari Iraitz Salegik. Ostegunean hasi epaiketa Madrilen, baina hau eten egin dute gazteek, harresia irudikatuz eta aurreko operazioan atxilotutako zazpi gazteen aurpegiekin... [+]
Madrilgo Diagonaleko Pablo Elorduy eta Kataluniako La Directako Ferran Domenech kazetariek hitzaldi bira txikia –Gasteiz, Santurtzi, Iruñea– egin dute gurean. Herri kazetaritzaz duten ikuspegia bertoko zenbait esperientziarekin partekatu dute. Sintonia eta... [+]
"Herritik eta herriarentzat" izanen den unibertsitatea eraiki zuten joan den astean ikasleek NUPen eta EHUn. Orain Topatuk, Leioatik!, Buiaka! eta Haraba! ikasle komunikazio proiektuekin batera, Haziak dokumental laburrean bildu ditu ekimen horretako testigantzak.
“Kazetaria naizela, nire lana besterik ez naizela egiten ari!”. “Que sí, que sí, lo que tu quieras, eso se lo cuentas a mi compañero ahí fuera” oihuka erantzun dit ertzainburuak, bultzatzen nauen bitartean, urduri.
Bozala (muturrekoa): ahoa irekitzen uzten ez duen larruzko edo plastikozko pieza. Gutxigatik, arnasten uzten duena. Ez al da ba hau Espainiako Gobernuak adierazpen askatasunari ezarri nahi diona?
Informazio eskubidea, hedabideen eta boterearen arteko lotura, Mozal Legea eta adierazpen askatasunaz mintzo da Iraitz Salegi. Ekitaldi publiko baten bideoak sarera igotzeagatik kartzelan sartu nahi duten Topatuko kazetaria da.
Topatu.info eta Gaztezulo hedabideek gazteentzako lehiaketa antolatu dute, sorkuntza lanen bidez mikromatxismoa azalera ekar dezaten.
Topatuko kide Iraitz Salegiri eta Periko Solabarriari 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatu die Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ernaiko zazpi kideri bi urtekoa. Guztiei terrorismoa goratzea leporatzen diete.
Kanaldude herri telebistak eta EHZko komunikazio taldeak, gazteei zuzendutako web telebista jarri nahi dute abian. Emankizunean parte hartu nahiko luketen gazteak biltzea xede, bilkura irekia egingo dute Hazparnen azaroaren 22an.