Ertzaintzaren pilotakadak bizi osorako ikusmen urritasuna eragin zionetik 21 hilabetera deklaratu ahal izan du lehen aldiz Xuhar Pazosek. Epaiketa publiko bat izatea nahi du bere defentsak, eta Ertzaintzarena ez den bertsioa defendatu ahal izatea. Xuhar Herri Plataformak elkarretaratzea egin du epaitegi kanpoan, “egia, aitortza eta justizia” eskatzeko.